Teresa Andonegi: «Agian kazetaria nere saioan frustatua sentituko litzateke»


2021eko uztailaren 20an
Teresa Andonegi, ETBko aurkezlariari elkarrizketa
Teresa Andonegi: «Agian kazetaria nere saioan frustatua sentituko litzateke»
EEBBetan UBI ikasten ari zela izan zuen antzerkiaren munduarekin lehen harremana, eta geroztik hainbat antzerkitan aritu da. Baina ETBren ikusleentzat "Ene ba bideoak" saioa aurkezten duenetik bihurtu da ezaguna. Telebistan burutzen duen lehen lana da saio hau aurkeztea.
ARGIA. Telebistan egiten duzun lehen lana da hau, zer iruditu zairu telebista barrutik ikusita?
T. ANDONEGI. Barrutik ikusita oso ezberdina da telebista, baina argi dagoena da lana badela? ordu asko eskatzen ditu. "Olé tus videos" Valentzian grabatzen dugu eta esan beharra dago ezberdintasuna badagoela Valentziako telebista eta hemengoaren artean. Batez ere, han lau komunitateko aurkezleak gaudelako eta giro alaiagoa bizi dugulako. Baina telebistan ezerk ez nau gehiegi harritu.
A. Antzerki munduan ibilia zara, nolatan erabaki zenuen telebistara jotzwa?
T.A. Denetatik probatu behar delako eta telebista antzerkia egiteko modu bat izan daitekeelako. Dena dago oso erlazionatua, bai telebista, bai zinema eta baita antzerkia ere. Hau batez ere Euskal Herrian gertatzen da, EEBBetan adibidez ez da hau ematen. Hemen telebistan irteten diren askok antzerkia ere egiten dute.
A. Zein da zuk gehien atsegin duzun arloa?
T.A. Denak oso ezberdinak dira eta zaila da bat aukeratzea. Antzerkiak badauzka, adibidez, pertsonaiak lantzean gauza hobeago batzuk, denbora batez ere. Baina telebistak bapateko emaitzak ematen ditu.
A. Telebistak ematen al dio aukerarik antzerkian dabilen jendeari?
T.A. Neri adibidez eman dit. Telebistan dabilen jendearen artean batzuk kazetariak dira eta beste batzuk, aldiz, antzezleak. Saioaren arabera, batzuetan kazetari bat behar da bestetan aldiz aktore bat. Nik egiten dudan saioan aktore bat ongi dagoela uste dut. Agian kazetari bat nahiko frustatua sentituko litzateke horrelako saio bat aurkezten. Kazetari baten intentzioa ziurrenik informatzea izango delako, jendeari zerbait kontatzea. Nere kasuan nere lan batzuetan tontakeriak egitea da komunikatzea baino gehiago.
A. Agertzen diren bideo batzuetan gehiegizko bortxa azaltzen dela ez al zaizu iruditzen?
T.A. Gehiegizkoak dira zenbaitetan. Ez dut ulertzen nola egin daitezken horrelako bideoak. Aita batek bere haurra bultzatu eta umeak zerbaiten aurka izugarrizko kankarrekoa hartzen du eta hau ulertezina gertatzen zait. Jendeak dirua irabazteagatik egin ditzakeen gauzak harrigarriak dira.
AITZIBER YARZA
Antzerki munduan hainbat lan egin ondoren, «Ene ba bideoak» aurkeztea da telebistan egin duen lehen lana.
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazANDONEGI2
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude