«Herria da pastorala zer den esatelo epailerik onena»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
PIER PAUL BERZAITZ
«Herria da pastorala zer den esatelo epailerik onena»
Pastoralak gora egin duela eta, ezagunak egin zaizkigu sujeta, errejenta, eta satanak hitzak. Baita pastoralgileak ere. Idazleetako bat Pier-Paul Berzaitz da. Baina orain hogei urte ere Hegoaldean izan zen Guk taldeko pianojole gisa. Donostian, urriaren 17an A. Oihenarten omenez Muskildi herriarekin izen bereko pastoralean oinarritutako ikuskizuna eskainiko dutela eta, berarekin solasaldi lasaia izateko parada aurkitu dugu.
ARGIA. Guk taldearekin hurbildu zinen euskal musikagintzara. Zein oroitzapen duzu garai hartaz?
P.P. BERZAITZ. Orain hogei bat urte hasi nintzen, baile soinuarekin, baina urte betera euskal musikaren bideari ekin nion, Beñat Sarasolaren bidez. Garai hartan Iparraldean ibiltzen ziren euskal kantariak ez ziren asko: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Jose Angel Irigarai eta Beñat Sarasola, Etxamendi eta Larralde eta Ospital eta Karrere. Bide horretatik jo beharraz jabetu nintzen Beñatek emaniko kantaldi batean eta berarekin hasi nintzen. Garai hartan idatzi genuen "Euskalduna naiz eta...". 1.969tik 1971ra bitartean kantaldi ugari eman genuen Hegoaldean. Eta orduan konturatu nintzen zein urrun zeuden Iparraldea eta Hegoaldea elkarrengandik.
A. Garai hartan euskal kantagintzak beste egoera bizi zuen.
P.P.B. Orduan kantaldiak txarrak izaten ziren eta jende asko hurbiltzen zen. Orain, aldiz, kantaldiak ederrak dira eta jende gutti hurbiltzen da. Garai hartako kantuak oso sinpleak ziren, sinbolismo errazekoak, baina jende asko hunkitzen zuten; ez ziren kanta landuak baina bai sentimendu handikoak.
A. Urte horiek igarota bakarrik hasi zinen kantari.
P.P.B. Ikasketak zirela eta, Guk taldea utzi behar izan nuen eta kanpora hiru urtez ikastera joan. Handik itzulirik. ez nuen gogorik izan berriro taldearekin aritzeko baina beraiekn ez dut arazorik izan eta beti gorde ditut harremanak.
A. Disko berriei bakarka ekin zenien.
P.P.B. "Han eta hor" diskoa izan zen neure lehen lana eta kantaldiak ematen hasi nintzen.Era berean besteentzat idazten ere aritu nintzen, Guk-entzat, kantarientzat... baina ez nion inoiz utzi euskal kantagintzari.
A. Nola hurbildu zinen pastoralaren mundura?
P.P.B. Hainbat ikusiak nituen: "Etxahun Barkoxe", "Iparragirre" "Pette Basaburu"... 1985ean Muskildin –ene herrian– "Oihenart" pastorala antzezteko lanak hasi behar genituen. Nik, garai hartan, zuberotar orok bezala, maite nuen pastorala, baina ez zuen enetzat erakarpen handirik. Kantu berriak egitea nahiago nuen. Baina pastoralaren mundua barrutik ezaguturik, horrelako herri ttipi batek horrenbesteko lana eginik, artzainak eta laborariak aktore ikusirik, herri batean ematea indar handia zuela sentitu nuen. Hortik aurrera oso beste begiz ikusi nuen pastorala eta ideia egin nuen haien idazteko: hortik sortu zen «Harizpe» izango zena.
A. Pastoralaren munduan sartzea erabaki zenuen, sorkuntzako sorkuntzako musikagintza utzirik?
P.P.B. Pastoraletan ere kantu herrien sorkuntzan aritu naiz. Orain pastoralean musika gehiago erabiltzen da. Gaurko gustuetara egokitu behar da. Gainera, pastoralean hitzek eta doinuek batasun bat osatzen dute eta, beraz, Iruriko Etxahunen moduan, pastoralgileak batzuk eta besteak sortu beharko lituzke, ez hitzetara mugatu.
A. Kontu jakina da pastoralgileen artean arazo ugari izan dela pastoralaren gaurkotzeaz. Zein da zure ikuspuntua?
P.P.B. Herriak kantuak atsegin ditu. Beraz, egungo ikuskizun bezala, gure antzerkiak joera herrietara egokitu beharra dauka: kantu ugari tartekatu, laburragoa egin... baina sustraitik urrundu gabe eta kalitateari ertsirik.
A. Baina "Harizpe" berrizaleegitzat joa izan da.
P.P.B. Ene ustez bi bide daude eta biak errespetagarri: lehena, musika guttikoa eta molde zaharrari loturik. Jendeak hori ere nahi du. Baina neure bidea bestelakoa da: kalitateari behatuta, ikuskizun osatua antolatzea, hots, funtsa errespetatuta, forma–espresionea, doinua...– egilearen esku gelditzen da. Sintetizadorea sartzea ez da aldaketa handia. Lehen txirulaz bakarrik jotzen zen eta egun jende orok onartzen du orkestra txikia. Azken mendeko funtsezko aldaketak, benetako iraultza, Iruriko Etxahune-k ekarri zuen: Liburu Saindu edo Bibliako sainduak utzi eta euskal pertsonaiak sujeta izateko hartuta batetik eta emakumeak sar erazita bestetik.
A. Ez ote dago mitologia gehiegi pastoralaren inguruan?
P.P.B. Bai, eta alde batetik ona bada ere, bestetik txarra da oso. Lehen aipatu bi bideentzat lekurik dagoela uste dut. Eta kritika mingarri asko egin izan da pastorala bere horretan utzi behar dela eta ukiezina dela aldarrikatzen dutenen aldetik. Baina mendeetan asko aldatu izan da. Gainera? antzezpena burutuko duen herriak onartu egin behar duenez gero, bera da pastorala zer den esateko epailerik onena; muskildiarrek arima sakona errespetatu dute eta funtsa gorde. Baina forma... hori da artistaren libertatea, bere sentimendua ezartzea; bere izpirituaz zipriztindurik gelditzen da, ez errejentarenaz. Herriaren arima da inportanteena, herriak izpiritu hori ontzat ematea.
A. Zein izan da, bada, gertatu den arazoa?
P.P.B. Gure "Harizpe" ez dela pastorala entzun izan da Zuberoan. Zer da pastorala? Ene ustez, lan artistiko bat, ikuskizun normal bat besteak bezalakoa. Berezitasuna herri batek ematean datza. Nik onartzen dut "Harizpe" ez zait gustatu, ez dut malte, baina ezin onartuko dut "Harizpe" ez da pastorala. Lehen bezala egin behar dela esaten duenak besterik egiteko gai ez delako dio.
A. Baina horren berri txikiak izanik, barregarria da horrelako borroka mendeak dituen ikuskirun bati buruz, legeak horren finkatuta dituenean.
P.P.B. Ni ez naiz egile heretikoa. Zergatik egingo du apaiz batek nik baino hobeki, nik ere betidanik ezagutu baldin badut pastoral mundua? Kritika bortitzak, mingarriak izan dira. Nork du pastoralaren legea eskuetan? Azken finean, azken iritzia ikusleak emanen du. Bestalde, kritikak ez dira aurrez-aurre egiten eta egitekotan, jendea minberatzen da oso, eta bere aurka zaudela pentsatzen du.
A. Zein begiz ikusten du jendeak pastorala?
P.P.B. Hi jarrera dira nagusi. Batetik, ohiturari jarraiki egunaren pasatzera joaten dira zuberotar zahar anitz. Giroak du garrantzia; beraz, egun osoko jaia da: orain trago baten hartzera, orain lagunekin eleztatzera, buelta antzezpena ikustera... Jokalariak ere bere martxan ibiltzen ziren garai batean. Hutsak arazorik gabe onartzen ziren. Bestetik, pastorala ikuskizun moduan ulertzen duen ikuslegoa: kalitatea exigitzen du eta kritikoa da. Bi ikusmoldeek dute lekurik eta biak dira aberasgarri.
A. Hala ere, pastoral mundua alde batera utzirik, herrien artean bada halako haserrerik.
P.P.B. Bekaizkeria handia dago Zuberoan. Muskildi ttipia ez da inoiz nabarmendu, baina egun euskal kulturgune nagusia da. Zuberoan tradizio aldetik, oihartizun handiko herriak izan dira, eta gaizki eramaten dute euskal kulturaren aitzindari egun, Muskildi Urdiñarbe ardatza izatea Zuberoan. Baina egoera hau urte gutxiren bueltan alda daitekeenez, umildade apur bat ere behar dugu bertakoek. Zer dela eta kulturgune nagusi bihurtzea? Pastorala eta beste ikuskizunak antolatzeke kontzientzia, lana eta jendearen arteko anaitasun handia.
A. Hegoaldeko euskaldunen partetik, ez ote da eman Iparraldearen eta batez ere Zuberoaren mitifikazioa?
P.P.B. Agian esnobismo apur bat ere eman da, artzain eta laborari "ezjakitunen" mundu bukolikoa ezagutzera etortzean. Dirudienez, bestalde, herri bazter basa horietan antzematen dituzte askok beren erroak. Baina Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak bizteko ona baldin bada, ni konforme nago. Orain hogei urte Hegoaldera kantari joatean mugaz bi aldeetako euskaldunak elkartzearen beharraz jabetu nintzen eta orain, bigarrenez joatean –oraingoan pastoralarekin– behar hori inoiz baino nabarmenago sentitu dut.
A. Bestalde, jende asko hurbiltzen da, euskaraz mintzatzen ez delarik, Iparraldeko kultur berezitasunak ikustera. Ez al dago arriskurik pastorala eta maskarada ikuskizun turistiko edo folklorikoak bihurtzeko?
P.P.B. Horrelakorik bada, baina pastorala llaburtu eta espektakulu baldintzetan jartzen badugu, bizirik jarraituko du, egungo gizartearen beharretara egokiturik, baina errito aldetik duena errespetatuz. Azken finean, urtero dago berritasunik egiten diren ikusgarrietan.
A. Ez al da kontraesan nabaria Zuberoan, batez ere gazteen artean, euskarak beherantz egitea eta pastorala bezalako ikuskisun kulturalek gorantz egitea?
P. P. B. Gaxteak ostatuan direlarik, erdaraz mintzatzen dira, baina pastoral garaian euskaraz. Pastoralak euskara aitzin erazten du, euskal giroa indartzen; beraz, herriaren euskal nortasuna sendotzeko inportantea da horrelako kultur saioak antolatzea. Gainera, herri batean bide artistikoak jendea elkartu egiten du eta arazoak ahaztu egiten dira.

NORTASUN AGIRIA
Aita muskildar eta ama urdiñarbetarrekoa
Zazpi urte zituela elizako organoa ezkutuan jotzeagatik egurtzen zuen apaizak
Geroztik urte mordoa eman du herriko organojole moduan
Armadako korutik baztertua frantseseraz oso gaizki kantatzeagatik
«Aita seme laborari»rekin 200 kantaldi eman zituen Iparraldean
Ekonomia ikasketak Parisen egin zituen
Paben bizi da, eta astebururo Muskildira jaisten
Banketxe bateko langileak trebatzen, irakasle ari da lanean

Ritxi Lizartza
36-40


GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazBERZAITZ1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude