"Mezenas bezela aritu naiteke baina beti interes komertzialekin"


2021eko uztailaren 19an
INAKI ASEGINOLAZA
"Mezenas bezela aritu naiteke baina beti interes komertzialekin"
Bilboko Boulevard tabernaren jabeak hamaika negozio desberdin ditu: inmobiliarioa, Argiñanoren telebista saioaren produktore, Asegarce pilota enpresako bazkide... Badaki non, nola eta zergatik arriskatu behar duen bere dirua eta gauzak argi eta garbi esatea gustatzen zaio. 14 urterekin hasi zen negozioak egiten eta ez du bere gainean patroirik izan.
ARGIA. Iñaki Aseginolazak pasioak biztu ditu betidanik, gorrotoak edo mirespena. Enpresari basatiaren fama duzu. Mafioso hitza ere aditzen da.
I. ASEGINOLAZA. Herri honetan gorrotatzen zein miresten zaituena zure epaile bihurtzen da, zu ezagutu gabe. Nere inguruan dagoen jendeak badaki zein den nere lan egiteko modua eta ez zait gustatzen jendeak ni koipatzea. Zerbait esan behar duenak aurpegira esatea eta esaten duena datuekin frogatuta izatea gustatzen zait. Mafiosoa naizela? Mafiosoa izatea langilea izatea baldin bada, mafioso hutsa naiz.
A. Ezin duzu ukatu negozioetarako ikusmulde berezia duzula. Arlo desberdinak lantzen dituzu: eraikuntza eta inmobiliariak, ostalaritza, Argiñanoren saioaren produktorea zara, marketing eta publizitatea, pilota enpresa bat duzu...
I.A. Eta ez dut nahi ditudan gauzen erdia egiten. Lan egitea eta ilusioa izatean datza kontua.
A. Baina ez duzu dirua arriskatuko soilik langilea zarelako.
I.A. Kalea asko bizi dut eta kalean ikusten ditudan beharrak eta hutsuneak aztertuz, gustoko ditudan gauzetan sartzen naiz. Aldaketa garai hauetan, batez ere behar asko daude gizartean bete gabe daudenak. Gaur egun denbora kontsumitzea ez da erraza.
A. Nola kontrolatzen dituzu zure negozio guztiak?
I.A. Taldeak eginda eta erantzukizun batzuk beste batzuen eskuetan utziz. Taldeak egitea ez da gauza erraza eta zailena da zuk daukazun ilusioa besteei trasmititzea. Eta ez da bakarrik ilusio ekonomikoa, beste ego batzuk betetzea baizik.
A. Nola ikusten dituzu euskal enpresariak?
I.A. Lehen jendea, enpresa batean zegoenean, ez zen bere lanpostua galtzearen beldur, edo unibertsitatetik atera eta bere negozio a eraikitzen zuen. Gaur egun, jendeak, unibertsitsatetik ateratzen denean, segurtasuna emango dion lanbidea bilatzen du, soldataren segurtasuna... eta funtzionari sartzen bada hobeto. Geroago, frustazioak agertu ohi dira, monotonia, rutina... Jendeak, une honetan nahiago du pentsatu eta enpresari izatea baino funtzionari izatea. Azkenean, zer egin behar duzun, nola gastatu behar duzun zure dirua... dena zehaztuta dago. Nik ez dakit bihar non egongo naizen eta zer egingo dudan, aliziente hauek nahiago ditut.
Argi dago garaiak aldatu egin direla eta gauzak ez direla errazak gaur egun. Baina gazteek ez dute ilusiorik, ideologiarik... ezer ez. Bestetik, normala da gaur egun 'berdeak' ere jausi direnean... Baina gazteak ohartu behar dira kontsumo gizarte batean daudela eta ez duzunean ezer artiskatzeko ez duzula ezer galtzen.
A. Zer gertatu zen Boulevard-en?
I.A. Frustazio bat gauzatu zen jendearen baitan taberna eta musika batera kendu genituelako, eta jendeak ez zekielako nora joan Boulervard itxi eta gero. Harri batzuk bota ziren eta gerokoa sinpatiagatik izan zen. Polizia sartzea ez zen ona izan, ez zuen arazoa konpondu baina arazoa artean taberna barrean zegoen. Udaltzaingoak, Ertzaintzak edo seguritateko jendeak arazoa konponduko zuen. Guk badakigu zer gertatu zen eta ez ziren izan talde antolatuak, alderdi politikoek esan duten bezala.
A. Enfrentamendu txiki bat izan zenuen konparsekin.
I.A. Enfrentamendua aurreko urtetik zetorren. Gu urte osoan Arenalean egonda, konparsek esan nahi digute zer egin behar dugun. Konpetentzia komertziala eta zein den arrakastatsuena neurtzen dugu. Guk, egunero 25.000 pezeta kobratzen digun dise-jokey batekin giro gehiago sortzen dugu, eurek milioi bat pezeta ordaindu beharko duten orkestra batekin baino. Hori ezin dute onartu, noski, eurek milioi bat ordaindu eta jendea Boulevardera etortzea. Konparsek ulertu behar dute, gu ostalaritzako profesionalak garela eta gainera, eurek ez dutela ezer galtzen eta nik diru asko arriskatzen dudala.
A. Ez al da egia, Boulevardek gazteria mota bat biltzen duela?
I.A. Gauza da nik ezin dudala Boulevardi gurpilak jarri eta handik eraman. Boulevard jarri nuenean, banekien non jartzen nuen. BBVk hor bulego batzuk jartzeko asmoa zuen baina azkenean ez zuen horrela egin, bazekielako manifestaldi bat dagoen bakoitzean Arenalean egiten dela.
Aseguruak egin genituenean bagenekien guzti hori... harriak, ke poteak, gomazko pilotak. Bestetik, badakit zein publiko mota etorriko zaidan eta Boulevardek publiko horri satisfakzioak eman dizkio. Ez da nere errua gazteria desideologizatuta egotea.
A. .Nola sortu zen Karlos Argiñano produzitzearen ideia?
I.A. "Menu del Dia"ren lehenengo bi urteetan Karlosek publizitatearen arabera kobratzen zuen, baina hirugarrenean programa guk produzitzea planteatu zen, aurreko urteetan agertu ziren arazo batzuk ekiditzeko. Hasieran ETBk oneritzia eman zigun baina kontratoa sinatzean, ETBko goreneko instantzietatik ezetza eman ziguten. Antena 3ri eta RTVE Pais Vascori eskaini gintzaizkion eta RTVEk hartu zuen proiektua. Guk produzitu eta publizitatea eramaten dugu, eta RTVEn zerbait esaten dugunean, kontuan hartzen gaituzte.
A. Egia da Karlos Zarauzko Golfeto sukaldetik atera eta jatetxea eta hotela jarri zeniola?
I.A. Ez, hori gezurra da. Karlos eta biok oso gaztetik elkarrekin egon gara eta lehen esan bezala gauza asko taldean egiten dira. Jatetxea zabaltzea bere erabakia izan zen eta nik, adibidez, etxea negoziatzen lagundu nion. Nik dakidan gauzetan.
A. Pilotara pasatuz, nola ikusten duzu Enpresas Unidas eta Eskulari-Pilotaberriren jarrera zure pilota enpresarekiko, Asegarcerekiko?
I.A. Asegareek eurek orain arte izan duten monopolioa apurtu du. Horrek pribilegio asko kentzen dizkie eta traumatikoa da onartzen duten arte. Gurekin bizitzera ohitu beharko dira, jada errealitate bat garelako.
A. TVE-2rekin zure partiduak igortzeko kontratoa egin eta Euskadiko Zesta Puntako Txapelketan pilotariek Asegarceko publizitatea eramatea lortu duzu.
I.A. TVEk Donostiako Zinemaldia igortzeá eta Coca-Colaren esponsorizazioa ere negoziatu genuen eta, hala eta guztiz ere, Joseba Arregik Asegareeren izena inon ez agertzea agindu du.
A. EAJn etsaiak dituzu ala?
I.A. Ez, EAJn lagun handiak ditut baina badirudi zenbait pertsonari ez zaiela gustatzen beste batzuek gauzak egitea. Uste dutelako pilotaren monopolioa edo igorpenena edota sukaldaritza programena eurena dela. Euskadiko gauzak kanpoan erakutsi nahi dituzunean, espainolistatzat edo internazionalistatzat hartzen zaituzte. Karlosen programa, adibidez, Espainia mailan igortzen denetik, Euskadiren irudia aldatu da, espainiar askok uste dutelako hemen metraileta batekin goazela kaletik.
Pilotara bueltatuz, nere ustez ez dago kirolik telebista gabe arraskata duenik. Pilota mundu osoan ezagutu behar dute, baina ez da Espainian ere ezagutzen. Joko Olinpikoetan, adibidez, paper irrigarri bat bete du euskal pilotak: ez du igorpenik izan. Nere ustez, euskal pilota boleibola edo beste edozein kirol baino politagoa da eta ez da ezagutzen. Espainiar telebistak ez duela pilota ezagutzeko asmorik gezurra da: TVEk ez duena da hona etortzeko dirurik. Nik pilota partidua produzituko dut eta TVEk igorri.
A. Biolentzia aipatu duzu, zure ustez hori da enpresari atzerritarrek Euskal Herrian ez inbertitzearen arrazoia?
A.I. Ez, beste asko dira. Dudarik gabe, biolentziak zertxobait eragingo du, baina ezin dugu esan dena zuria ala beltza denik.
A. Montero hiltegian diru asko galdu zenuen?
A.l. Bai, asko. Gauzak txarto egin eta atera ziren. Zuzendaritza taldea onenetarikoa zen baina ez genuen izan esperientziarik sindikatuekin negoziatzean, haiek guk baino hobeto egin zuten. Gaur egun itxita dago. Tristea da, Madrileko gobernuak eta euskal politikariek pazientzia gehiago izan bazuten, gaur egun zabalik egongo zelako. Ez ziguten denborarik eman.
A. Inbertitzean, etetin ekonomikoa ateratzera zoaz edo inbertituto zenuke "Egunkaria" bezalako proiektu batean, adibidez?
I.A. Mezena bezala aritu naiteke baina beti interes komertzialekin. 1980an adibidez, Donostiako Zinemaldia diru faltagatik ez zela egingo iragarri zenean, Karlos Argiñano eta biok 200.000 pezetako laguntza eman genuen. Gaur egun, ez da horretaz ezer esaten. Badirudi, Donostiako alkatea eta politikariak lotsatuta daudela. Argitaletxe bat izan dugu eta euskarazko eta gaztelerazko liburuak kaleratu ditugu, komiki batzuk finantziatu ditugu, nobela eta pintura sariak antolatu ditugu... Mezenas bezala ibili gara baina beti ikuspuntu komerizial batekin.

NORTASUN AGIRIA
San Inazio egunean jaio zen duela 43 urte, Elorrion
Bere lehenengo negozioa amaren ikuztegia izan zen, hoteletako erropa zuria garbitzen
Oinarrizko Batxilergoa du egina
Bi seme ditu
Gauetan friboloa izatea gustoko du eta emakumezalea da, "nahiz eta emakumeei denbora gehiago dedikatzea" gustatuko litzaiokeen
Asteburuak eta uda Karlos Argiñanoren hotelean ematen ditu bere burua "ondo zaintzea" gustatzen zaiolako

Myriam Gartzia
34-38


GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa
PertsonaiazASEGINOLAZ1
EgileezGARTZIA3Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude