«Inporrantea da jakitea zer indar dugun parean eta nola jokatzen duen»


2021eko uztailaren 20an
Clude Harlouchet, hautetsi abertzalea, Baiona Hiri Nagusi zerrendaren izenean:
«Inporrantea da jakitea zer indar dugun parean eta nola jokatzen duen»
Claude Harlouchet, Baionak izan duen lehen hautetsi abertzalea, Euskal Batasunako partaidea, ingeniaria dugu lanbidez. Munduan zehar ibili ondoren, 1972an itzuli zen Euskal Herrira, eta 1988tik hona, abertzaleak eraman ditu hiri handi baten gestioa ezagutzera. Baionako Herriko Etxeko gorabeherak, Claude Harloucheten eskutik.
ARGIA. 1988az geroztik Ipar Euskal Herriko hiri nagusiko Herriko Etxean hautetsi bezala ari zara lanean. Zer aldaketa ikusi duzu ordutik hona?
C. HARLOUCHET. 1988ra arte jende gutti aurkezten zen abertzale bezala. Zerrendak osatzen ziren, baina gehienetan izenik gabeak ziren. Batzuetan beste taldeen zerrendetan ere azaltzen ziren abertzaleak. Duela hamar urte Baiona Hiri Nagusi taldea aurkeztu zen, baina orduan ez genuen aski boto lortu. Aldiz, orain dela lau urte zerrenda bera aurkeztu zen eta zerrendatik bat sartzea lortu genuen. Sekulako garaipena izan zen guretzat.
Hemengo sistema berezia da. 1981ean sozialistek bozkatu zuten hauteskunde sistema honetan, zerrendak aurkeztu egiten dira eta botoen erdia baino gehiago lortzen duenak jadanik lekuen erdia eskuratzen du. Beste erdia gainerako taldeen artean banatzen da proportzioa errespetatuz. Guri, % 6,5 lortuta, leku bat egin zitzaigun, eta Grenetek, lehen atera zenak, hiru laurdenak ditu.
A. Zer nolako esperientzia izan da zuretzat?
C.H. Lehen egunean euskaraz mintzatu nintzen eta hori ofentsa gisa hartu zuten. Harriturik geratu ziren. "Nor da hori eta zer erraten du" zioten. Hortik landa, kasu ttipi bat erranen dizut: hegoaldetik musika taldeak etortzen dira, Nafarroatik gehienbat, eta horien pagatzeko erabakian, "Espainiako musika taldeak" dira besteen animatzera etortzen direnak. Beraz, nik emendakin batean proposatu nien "Hegoaldeko musika taldeak" jarri behar zela, baina kontra bozkatu zuten denek. Jada.,Argitxu Nobliarekin joko bat prestatzen ahal nuen baina ez nuen pentsatu, oraindik ikasteko badut eta...
A. Dosierrak lantzeko trabarik jartzen al dizuete?
C.H. Dosierrak publikoak direlarik, ez dizkidate neri gehiago gordetzen. Baina beren artean dosierrak eztabaidatzen dituztelarik, interesgarria da zure iritzia ematea. Dena den, pribatuan landuak direnei buruz ez dut informaziorik. Askotan horiek dira interesgarrienak, eta biltzar horietan dira benetan gauzak erabakitzen. Dosierrak publikoak direlarik, zerbitzu teknikoei eskatzen diedana ematen didate.
A. Interesgarria iruditzen zaizu, bala ere, Kontseiluko biltzarretan parte hartzea?
C.H. Bai, zeren beren ikuspegitik interesgarrienak diren dossierrak gorde egiten dituzte eta ez dira horiek beti funtsezkoenak. Merkatuaren proiektuak aurkeztu zizkigutelarik, nik esan nuen batzuk bederen astakeriak zirela. Adibidez, zegoen aparkalekua euskal etxe bezala apaintzea proposatzen zuten. Nere irudiko, programak interesik ez zuela erran nien, airea eman behar zitzaiola alderdi horri, eta zozokeria zela aparkalekua hor egitea. Guzti hori ez da argitaratua izan, kazetariak ez bait dira gure biltzarretara etortzen, "Sud Ouest"ekoa ez bada, baina honek ez du inongo gogorik neri laguntza ekartzeko. Beraz, botererik ez dugu, baina ideien ekartzeko ahalmena bai.
Bestalde, aparkalekua bota eta lekua berreskuratu ondoren inork ez du eraikuntzarik nahi bertan.
A. Bostgarren zubiari buraz ere abertzaleen ahotsa bestelakoa izan da Baionan.
C.H. Txosten bat egin nuen Mixd Berger arkitektoarekin, jendea inkesta publikoari lotzea nahi genuen, jendeak ikus zezan eta, nahi baldin bazuen, aldeko iritzia eman zezan. Txostenak anitz eta sakonki landu behar ditugu besteek egiten dituztenak kritikatu nahi baldin badira.
A. Zeri buruz joan beharko lukete abertzaleek Baiona bezalako herri handi batean?
C.H. Ez nezake erran bide bakarra dela, baina pertsonalki saiatu naiz hiri hori, Baiona, nola gestionatzen zuten aztertzen, zeintzuk diren mekanismoak, zein pertsonak duten eragina, nolako indarrak dauden... Lan politikoa da azken batean, indar bat beste baten kontra. Gainera, inportantea da jakitea zer indar dugun parean eta nola jokatzen duen.
Azken aldian, zerrendako lagun batzuk etorri dira Kontseiluko biltzarrera, nola iragaten den ikusteko. Harrituak egon dira. Ezin zuten ezer ulertu, batek dosierra aurkezten zuen, baina berau aitzinetik ezagutu gabe ez bait da ezer ulertzen. Gero, bozkatzea lan formala da. Dossierrak aitzinetik erabakiak bait dira. Ez dut gaizki atzematen orokorki. Baina hor dago koska guretzat. Informazioa lehen bait lehen eskuratzen ez badugu ezin dugu gaia landu, eta beraz, iritzirik eman ere ez. Kosta egiten da informazioa garaiz lortzea, eta gero, denbora behar izaten duzu lantzeko eta zure jarrera biltzarrera eramateko.
Hori da gure lan nagusia: informazioa biltzea eta lantzea. Ez da pentsatu behar parean ditugunak zozoak direla, edo beti ideia txarrak dituztela. Bestalde, badute esperientzia gauzen egiteko eta pasarazteko. Oposizioarengandik badugu zer ikasi, gero hari kontra egin nahi badiogu.
A. Euskaltasunak ba ote du leku gehiago Baionan?
C. H. Euskaltasuna agertu da, baina euskaldunon kontrakoak ditugu Herriko Etxean. Batzuek, gaskoinak direla diote eta hori baliatzen dute euskaldunon kontra aritzeko.
A.- Irailaren 20an Maastricheko erreferenduma iraganen da, alde bozkatuko duzu?
E.H. Euskal Batasunak "Enbata"n debate bat irekitzea erabaki zuen. Bertan iritzi asko agertu dira, gehienak aldekoak. Egia erran azken asteetan ez dut denbora gehiegi hartu tratatu honen lantzeko, baina nere iritzi Europazalea emanen dizut, Europaren urratsak jarraitu bait ditut.
Hasieran bulego tekniko bat egin zuten, ikatza eta altzairuaren erregulatzeko, energiaren arazoa konpondu nahi bait zen. Bulego honek bere ondorioak izan zituen eta Europaren garapen ekonomikoaren ildotik beste puntu batzuk lotuz joan dira. Eurotom ere sortu zuten, eta bitartean eztabaidak sortu ziren. Europa indar politikotzat ikusi behar ote zen, bere defentsarekin... Horrelako eztabaidak asko izan dira.
Tratatu berri honen mamia, aitzineko tratatuaren tamainakoa da. Azken honek ez du elementu berri asko ekartzen, dirua edo txanponarena ez baldin bada. Gai politikoak aipatzen direlarik, garbi da federalismo batean pentsatzen dela, eta "subsidiarité" printzipioa aipatzen dute. Herri batean konpontzen ahal den arazoa, herri horretan behar da boterea ezarri. Euskal Herriak ere bere boterea behar du. Printzipio hori, Frantziak Frantziari, eta Espainiak Espainiari pentsatuz egina zuten, jakina. Baina urrats handia da printzipio hori instituzioetan sartzea. Guk gauza bera galdetzen badugu ez digute ukatzen ahal bere printzipioekin ados egonik.
Europazalea naiz eta uste dut bai erranen dudala Maastrichti. Urraska egiten delako Europa. Eta Euskal Herriaren alde, Euskal Herria ere urraska egiten bait da.
Ixabel Etxeberria
8-9, 10


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazHARLOUXET1
EgileezETXEBERRI14Politika


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude