"Artista bakarrik egon da beti, eta horrela jarraituko du"


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Antonio Sistiagarekin bere lanaz
JOSE ANTONIO SISTIAGA
"Artista bakarrik egon da beti, eta horrela jarraituko du"
Ziburun bildu gara nazioartean jadanik ospe handia duen pintore donostiar honekin. Gaur taldearen sortzaileetariko bat, urte askotan hamaikatxo erakusketa eta sari eskuratu ditu. Hala ere, ospeak ez dio sormenik lokartu, eta bere gela erakustean, burutzen ari den filmearen zati batzuk ikusi ditugu. Ia berrogei urtez lanean aritu arren, ez dio etenik eskaintzen bere arte ekoizpenari. Oraindik ez. Pintatzea arnasa hartzea bezain beharrezkoa zaio nonbait.
ARGIA. Zure hasierak gogora ditzagun. Donostian hasi zinen pintatzen, baina Parisera joan ondoren, zure ikuspegi guztiak aldatu ziren. Zer ekarpen egin zizun hiriburu frantziarrak?
J.A. SISTIAGA. Dena eraldatu zidan. Hara joan arte San Telmoko Museoan eginiko kopia batzuk eta zenbait paisaia besterik ez nituen egin, eta han guztia aldatu zen. Donostian garai hartan baztertua zegoen dena han goraipatua zen. Arte garaikidea, hemen mespretxatua, han puntako adierazpidea zen.
Zenbait koadro egin nituen, baina arte munduan orokorki gertatzen ari ziren gauza guztiak ulertzearekin nahikoa lan banuen. 1954 zen, eta berrikuntzak pil-pilean zeuden. Oso bortitza izan zen neretzat, eta bortxaketa hori, hala ere, oso interesgarria iruditzen zitzaidan, gizondu egin bait ninduen. Hausdura bat izan zen, eta hori nere ustez beharrezkoa da.
A. Denborarekin teknika eta estiloa aldatu egin ziren. Arrazoi konkreturen bat?
J.A.S. Normala da. Prozesu guztiak hasi eta amaitu egiten dira, eta kuestioa ez da lanak pilatzea, baizik eta une egokian lan egokiak egitea. Horregatik, 1963an, Baionan bizi nintzela, margotu nuen «Penetración» koadroak nere prozesu horietako baten amaiera suposatu zuen. Koadro hori amaitu nuenean etikoki beste ezer pintatzeko gai ez nintzela sentitu nuen.
Paperean sartu nintzen, eta koadroa amaituta zegoela konprenitu nuen. Horregatik da pintzelkada bakarrekoa, hurrengoa zuloak betetzeko besterik ez litzatekeelako. Dramatikoa da, ez bait dakizu zer gertatuko den gero. Baina oso argi neukan ezinezkoa zitzaidala etikoki ezer gehiago pintatzea. Bolada batez behintzat. Ordurako lehen seme-alabak jaioak ziren, eta beren heziketara zuzendu nituen nere indarrak.
Bi urtez egon nintzen pintatu gabe. 1965ean hasi nintzen berriro, eta estiloa guztiz kontrakoa izan zen. Hiru urte beranduago lehen filmearekin hasi nintzen. Horrek nahiko denbora mantendu ninduen lanpeturik.
A. Tarte horretan sortu zen Gaur taldea. Zer aportazio egin zion talde horrek euskal arte munduari?
J.A.S. Emaidazu euskarri bat eta mundua mugituko dut. Esaldi horrekin adieraz daiteke suposatu zuena. Euskal kulturaren euskarri bilakatu zen. Urtebete besterik ez zuen iraun, baina partaideek lanean jarraitu zuten. Bakoitza bere aldetik. Une konkretu batean sortu zen zortzi indibidualtasunen elkartea izan zen.
A. Zeluloidea margotuz filme mutu ez figuratiboak egiten dituzu. Sistema hau erabiltzen duen zinemagile bakarra zara. Nola erantzuten dute ikusleek?
J.A.S. Osorik ikusten ditu, eta hori garrantzitsua da. Gogoratzen dut nere filmea Madrilen estreinatu zenean muturrekoak eta guzti egon zirela, baina jendeak ikusi egin zuen. Hori da aipagarriena.
Nere lanak egiten ditudanean ez dut ikuslea kontuan izaten. Ikusle bakoitza mundu bat da, eta ezin zara bakoitza asetu nahian ibili. Artea benetakoa baldin bada, jendea konturatu egiten da. Jendea ez da leloa.
A. Zergatik oihala utzi eta zeluloidera pasatu? Pinturaren mugak hautsi nahian edo?
J.A.S. EZ da hori pintatzen jarraitzen dut. Eremu berriak lantzen saiatu naiz? baina pintura baztertu gabe. Gertatzen dena da filme bat egiten ari naizenean nere denbora guztia hartzen didala. Orain ere berdin gertatzen zait. Sei hilabete daramatzat filme bat egiten, eta horrek ez dit beste ezertarako astirik uzten.
A. Artearen beste eremuren batek erakarri al zaitu inoiz?
J.A.S. Eskultura egin nahian ibili nintzen behin, Mendibururen laguntzaz. San Telmon egin nuen erakusketa baten barruan, 1967an, iturri bat egin nahi izan nuen, nere sinadurarekin jolastuz. Baina handiegia zen. Maketa handiegia zen, eta ez genuen dirurik. Egunen batean egin nahiko nuke.
Uste dut eremu guztiak erakargarriak direla. Tresna gutxiena da. Nik adibidez, nere lan gehienak paperean egin ditut, oihalak oso garestiak direlako. Materialak ez du axola. Materiak inoiz ez du sorkuntza ordezkatu behar.
A. Artista gazteak hiperrealismora eta figuratibismora itzultzen ari dira. Zuek duela 30 urte erabiltzen zenituzten. Zer balorazio egiten duzu horretaz?
J.A.S. Lehen ere esan dut dena ziklikoa dela. Artean ere bai. Eta gauza batzuetara bueltatzen bagara ere, ez da inoiz era berdinean izaten. Lana zintzoa bada, uste dut edozein teknika eta estilo onargarria dela.
A. Zein da gehien obsesionatzen zaituen ideia zure lanak egitean?
J.A.S. Energia, zehaztasuna eta oreka. Eta egiten ditudan lan guztietan tentsioa eta indarra egon daitezela. Zineman, adibidez, oso zaila da nere ideia hau gauzatu eta adieraztea. Nere filmeak beroak izatea nahi izaten dut.
A. Lehen zure seme-alaben hezkuntzaz mintzatu zara. Artistikoki ere hezitu zenituen. Urteak pasatu dira. Zein balorazio egíten duzu horretaz?
J.A.S. Freinet sistema jarraituz hezitu nituen. Nere seme-alabak izanik, beharrezkoa iruditu zitzaidan beren hezkuntzaz buru belarri arduratzea. Logikoa da.
Neure esperientzia pertsonala, haurra nintzenean, ez zen oso betegarria izan. Eskolan ematen genuena ez zitzaidan batere interesgarria iruditzen. Ezta erabilgarria ere. Eskolan gustatzen zitzaizkidan gauza bakarrak lorategi botanikoa, frontoia eta irakurketa orduak ziren, beste guztia alferrikako denbora galtzea iruditzen zitzaidan. Hilabete osoak pasatu nituen gelatik azaldu gabe. Mendira joaten nintzen.
Horregatik, nere haurrei beste zerbait eskaini nahi nien. Freinet sistema egokiena iruditu zitzaidan, haurren sormena errespetatu eta bultzatu egiten duelako.
Filme bat ere egin zuten. Denak umeak ziren baina filme bat egiteko gai zirela erakutsi zuten. Nik egin nuen gauza bakarra materiala ematea izan zen. Oso aberatsa da haurren sormena. Guztiena.
A. Instituzioekin zer nolako harremana izan duzu? Lehen aipatu duzu dirua dela askotan artistek duten oztoporik handiena. Beharrezkoa al da instituzioen laguntza? Horrek ez al luke mugatuko sormena?
J.A.S. Instituzioen laguntza ez da dagoen bakarra. Fundazioak eta partikularrak ere zerbaitetarako daude. Oteizaren kasuan, adibidez, Juan Ugartek lagundu zion erakusketak antolatzen Euskal Herrian inor ez zenean berataz gogoratzen.
Garai informalistako euskal artista gehienok izan dugu harremana Ugartetarrekin eta harremanak errespetoan oinarritzen ziren. Harreman horien emaitzak Estatuarekin izandakoenak baino askoz ere aberatsagoak dira, Juan Ugartek bere erabakiak hartzen dituelako. Berak pertsonalki erabakitzen du. Juan Ugarte gehiago beharko lirateke.
Edozein Gobernuk, Eusko Jaurlaritzak adibidez, aholkulari talde bat du. Aholkulari horiek dirua irabazten dute eta ekonomia nazionalak kontseilari eta aholkularien eskutan amaitzen du, sormenerako oso diru gutxi geratuz. Gizon handi batek duela mende bat zioen bezala, guztiak bizi dira arteari esker, artistak ezik.
Bitartekaritzaren bidez erabakiak hartzen dituztenak babestea besterik ez da nahi izaten. Horrela, Kultur kontseilariak akats bat egiten badu, errua bere taldearena da. Horregatik nahiago dut partikular batekin aritu, askoz ere zuzenagoak eta bizkorragoak bait dira prozesuak. Gainera, askoz ere merkeagoa ateratzen da. Kulturarako diru publikoa burokratengana doa.
A. Azpiegiturarik ba al dago Euskal Herrian artistentzat?
J.A.S Neri nahiko sinesgaitza egiten zait Euskal Herrian arte garaikide museoak ez egotea. Hiriburuetakoak besterik ez daude, eta hori negargarria da. 60etako hamarkadan Gipuzkoan sortu zen arte garaikideko mugimenduaren % 98, eta oraindik ez daukagu museo egokirik. Hain makala al da Administrazioa ez dela janetu oraindik hemen sortu den indarrak suposatzen duen potentzialaz?
Administrazioa baldarra eta zinikoa da. Ez dago elkarrizketarik bera eta artisten artean. Ezin da ahaztu Jaurlaritzan elizgizon ohi asko dagoela, eta Elizaren ikasketek menpekotasun harremanak ezartzen dituela. Horrela heziketa hori jaso duen politikari bati oso zaila zaio mentalitate laikora aldatzea, eta faxismo hutsean mugitzen da. Horren ondorio da egungo politika, eta horregatik gaude gauden egoeran. Eta artistei geratzen zaigun aukera bakarra duintasuna eta energia mantenduz jarraitzea da. Argi daukat artista bakarrik egon eta egongo dela beti. Hau da bere errealitatea.
A. Zer iritzi duzu Guggenheim Museoaren proiektuaz?
J.A.S. Politikari baten fantasia bat da. Interesgarria izan daiteke edo ez. Jadanik ez nau kezkatzen. Arregirekin elkarrizketarik ez dagoela ikusia da. Harroputz herrikoia da. Kultur kontseilaria dela konturatu ez den 'jator' bat. Eta badakit oso zaila dela politikaria izatea, baina politikariek egiten dituzten akatsak artistek egingo bagenitu...
Museoak artisten ikasgunea dira batipat, hemengo politikariak oraindik konturatu ez diren arren. Museoen lehen bezeroak artistak dira. Gero zaletu amorratuak daude, eta hauen ondoren jakinminez inguratzen direnak. Azkenik, patata frijituekin azaltzen direnak daude, larrera bezala ehundaka bidaltzen dituztenak.
Beraz, artistak izanik lehen bezeroak, ezin da ulertu geurea den museo bat ez egotea. Indarra eta dirua alferrik galtzea da. Horrela egoneza sortzen da artisten artean, besterik ez. Herri serio batek ez du kultura alokatzen, egin baizik.

NORTASUN AGIRIA
1932an jaio zen, Donostiako Easo Plazan
Iparragirre bere berramonaren etxean hil zen
Zazpi seme-alaba ditu, eta guztiek artista ospetsuen besoetakoak dira
Ordenagailuak gorroto ditu
Etorkizunean urteetan zehar egin izan dituen marrazki erotikoekin liburuska bat osatu nahi du
Pariseko Louvre Museora joatea oso gustokoa du, eta azken aldian sail egipziarrean igarotzen ditu orduak

Amagoia Iban
34-38


GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakSISTIAGA1
PertsonaiazSISTIAGA1
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude