«Gazteek ez daukate idazteko ilusiorik, lanpostua dute helburu»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
AUGUSTIN ZUBIKARAI
«Gazteek ez daukate idazteko ilusiorik, lanpostua dute helburu»
Euskal historiaren lekuko eta egile dugu Augustin Zubikarai."Eguna" euskarazko lehendabiziko egunkariaren erredaktore buru izan zen eta idazle ospetsua eta produkzio handikoa. Gaur egun, 78 urterekin, oraindik ere ezin ditu kazetaritza eta idazkuntza utzi. Atzoko eta gaur egungo kontuez hitz egitera abiatu gara Ondarroara.
ARGIA. "Eguna" egunkarian erredaktore buruta izan zinen.
A. ZUBIKARAI.- Zuzendaria " Abeletxe" Ziarsolo zen eta beste lau lagunek osatzen genuen erredakzioa. Eusebio Erkiaga, Jose Mari Arizmendiarrieta Alejandro Mendizabal eta neu erredaktore buru bezala. Dena den, gerra garaia zen eta. "Abeletxe'' ez zen gaueko 12ak arte agertzen. Kolaboratzaileak ere bazeuden, "Baserri"k adibidez maiz idazten zuen, baina erredakzioan gu laurak ibiltzen ginen, egunkariaren lau orrialdeak edo batzuetan zortziak egiteko, eta den dena euskaratu behar zen. Ajuriagerra etorri zitzaigun hasi eta laugarren egunean zorionak emanez eta nik esab nion: Hau aurrera eramatea ez da batere erraza», eta bere erantzuna izan zen: "Lau egunetan egin den gauza bat eurrerantzean ere egin liteke", eta horrela utzi ninduen. "Eguna" atera baino lehen, egunkari bat euskaraz egiteko asmoa zegoela zurrumurrua entzun nuen. Gezurra iruditu zitzaidan banekielako ZERUKO ARGIA aspalditik zebilela proiektu horren atzetik eta aurrera atera ezinean.
A. Zeintzuk ziren "Eguna"ren informazio iturriak?
A.Z. "Euzkadi" egunkaria eta irratiak batez ere. Bestalde, iturri fidagarriak ere bagenituen, Leizaolak berak azpiko informazio ematen zigun. Gerrako gauza gutxi idazten genituela leporatzen ziguten baina oso gutxi ginen erredakzioan eta ezin genuen mendira inor bidali. Eta horrela ibiltzen ginen. 1937ko Urteberri egunetik ia Bilbo jausi arte, ekainaren 15ean utzi genuen. l8.OOO ale botatzen genituen baina saldu baino, gehienak dohainik banatzen ziren. Gipuzkoarrak, bizkaitarrak... bakoitzak hitz egiten zekien bezala idazten zuen. Soldata kuarteletik jasotzen genuen, 350 pezeta (17 libera ) hilean "Euzkadi"tik gainsoldata jasotzen zuen bakarra neu nintzen, erredaktore burua izateagatik.
A. "Eguna" garaiko kontuak ere izango dituzu.
A.Z. Egun txarrak eta egun onak gogoratzen ditut, Aberri Egunarena edo Vuelta Ciclista a Mungia-ra joan ginenean erreportaia egitera. Egun txarrak ere izan ziren, Durangoko bonbardaketa adibidez. "Euzkadi"-ko kazetari batekin joan nintzen, eta hilerrira abiatu ginen. Han 24 pertsona hilik aurkitu eta gain-gainetik abioiak berriro zentozela. Hilobi batean sartu ginun harria jarri eta han ordu laurden bat egon ginen. Gauza biguina zegoen azpian baina nik oraindik ez dakit zer zen hura. Gernikara joan nahi genuen baina "Euzkadi"ko zuzendariak ez zigun utzi.
Beste gauza bat ere ba zegoen: zentsura. Abaitua zen gure zentsorea eta laguna genuen. Labe Garaien inguruan ere "Euzkadi"ri zentsuratutakoa guri eman ziguten itzultzeko eta argitaratzeko.
A. Gerra ostean hasi zinen liburuak idazten?
A.Z. Ez, Iparraldean egon nintzen beste zortzi kazetarirekin. Hendaian eta Ziburun egon ginen baina Euskal Herritik kanpo joan behar ginela esan ziguten frantziar agintariek eta hala egin genuen. Alemaniarrak ere heldu ziren. Ea euskaldunak ala espainiarrak ginen galdetzen ziguten. Euskalduna izanda bakean uzten gintuzten baina espainiarrak kontzentrazio eremuetara eramaten zituzten.
Ondarroara bueltatzeko baimena eskatu nuen eta Bartzelonatik etorri nintzen baina bidean harrapatu ninduten nahiz eta trukatutako bat izan eta berriro Reusera. Reusetik Madrilera eta Madriletik Algecirasera, ubideak egitera. Eta nik esaten nien: "Heriotz zigorra zuen beste bategatik trukatu zidaten!". "Bai, baina zure egoera azaldu arte hemen egongo zara" erantzuten zidaten, eta beste sei hilabetez bertan eduki nintuten. Bitartean, sargento batek irakurtzen eta idazten irakastea eskatu zidan, berak esaten zuenez, "hau laster amaituko da eta ea udaletxe bateasn funtzionari gisa hasten naizen". Eta hala egiten genuen, ubideak egitera joaten nintzenean, zuhaitz baten atzean ezkutatu eta sargentoaren zain egoten nintzen bertan aurkitutako perretxiku batzuk erre eta jaten nituen bitartean. 1942an Ondarroara heldu nintzen.
I.A. Antzerkia nobela eta herrietako kronikak idazten dituzu batez ere, sari eta idazlan asko dira...
A.Z Sariak ere irabazi ditut baina egia da lehiaketetara lauzpabost aurkezten ginela soilik Garai batean zentsurarekin ere jokatu behar genuen Dena gaztelerara itzuli behar nuen zentsoreak irakur zezan eta batzuetan atzera botatzen zuten, euskarazko lanak gaztelerazkoak baino orrialde bat gehiago zuelako Antzerkia antzezteko herri bakoitzean poliziari baimena eskatu behar genion eta azkenean Madrilera joan nintzen eta herri guztietan antzezteko baimena eman zidaten. Bigarren saio bat egin nuen beste lan batekin, baina ez nuen lortu Askotan, gauza asko ez nituen idazten banekielako zentsurak kenduko zizkidala. Behin Jokin eta Ane euskal izenak jartzeagatik zentsuratu ninduten eta azkenean Joaquin eta Ana jartzera behartu ninduten. Kresala antzerki taldearekin ibili nintzen 1961 eta 1965 tartean herriz-herri lanak antzezten baina poliziaren baimena estreinuaren bezpenan lortzen genuen eta ezin genuen aurretik antzezlanaren propagandarik egin.
A. Lehen aipatutako estiloetatik, zein duzu gustokoen?
A.Z. Antzerkia, dudarik gabe, baina gaur egun ez dut gehiegi idazten ez bait da antzezten. Herrietako kontu historikoak ere asko egin ditut, historia asko gustatzen zaidalako, gauzak ikertu... Nobelan libreago aritzen naiz baina antzerkian bereziki zaila da loturak aurkitzea. Kritikoek, adibidez, nere antzerkiaz elkarrizketa biziak egiten ditudala esaten dute. Uste dut esaldi laburrak erabiltzen ditudalako izango dela, euskara hobeto uler dadin esaera laburrak erabili behar direlako.
A. Itzulpen lanetan eta kazetaritzan ere gaur egun bazabiltza.
A.Z. Jainkoak zazpigarren egunean deskantsatzea erabaki zuen eta nik zazpi bikoitza pasatxo, 78 urterekin, oraindik lanean. Gaur egun idazteko lehen baino maila sakonago badago Hizkuntz zientifikorako adibidez, lehen baino erraztasun gehiago. Dena den, gerra aurretik Fisika eta Kimikako itzulpenak eginak daude. Eta jendeak euskaraz irakurtzeko gaitasuna ere badu baina gogo gutxi ere. Jende gazteak, adibidez, kazetaritza ikasi arren ez dauka idazteko ilusiorik, edozein lanpostu hartzea da euren helburua eta ez idaztea. Herrikortasun falta dago. Bestetik, udalek, Diputazioak eta Jaurlaritzak argitaratutako gauza asko erdara hutsez kaleratzen dira. Hizkuntza aurrera eramatea ez da gauza erraza... Agian urte batzuk pasatzen direnean...
A. Lehen aipatu duzun herrikortasuna, ez al da lortzen herriko aldizkariekin? Zu zeu "Arranondo" herri aldizkariaren zuzendaria zara.
A.Z Bai, baina "Arrasate Press", adibidez, kasu berezia da. Gernikako "Deiadar", Bergarakoek ere polita egiten dute, Tolosako "Galtzaundi"... kendu horiek eta besteak hartu. Herria irakurzaletu behar da. Gauza errazak eskaini, irakurgarriak.
A. Zein da zure iritzia "Euskaldunon Egunkaria"ri buruz?
A.Z. Egunero irakurtzen dut baina Bizkaian oso jende gutxik irakurtzen du eta hori da bere arazoa, jendeak ez du erosten zaila egiten zaiolako euskara hori irakurtzea.
A. Bizkaiko Biltzar Nagusietan ibili zinen lau urtez, nolakoa izan zen esperientzia?
A.Z. Sasoi txarrean ibili nintzen. Gazteago izan banintz, nonbait sartzeko aukera izango nukeen eta batzuek baino hobeto egingo. Planak bai, egiten genituen baina gero gutaz ahanzten ziren.
A. Zein da zure ilusiorik handiena?
A.Z. Ondarroan esaten den bezala, jada "kostera eginda daukat".

NORTASUN AGIRIA:
1914eko azaroeren 3an jaioa
Gaztetan beti gaixorik ibiltzen zela dio, gerra garaian sendatu omen zen
Sei seme-alaba ditu
Perretxiku batzaile ona baina jale txarra dela dio
«Motrico» liburua da gazteleraz idatzi duen bakarra, guztira 65 lan inguru ditu
40 urte eman ditu kontserba lantegi batean lanean
Eguna idazten eta irakurtzen igarotzen du


Xabier Letona Myriam Gartzia
43-47


GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEguna
PertsonaiazUBIKARAI2
EgileezLETONA1Komunikabid
EgileezGARTZIA3Komunikabid

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude