"Kalitatezko itzulpenak egin ditzaketen itzultzaile asko ez dago"


2007ko otsailaren 21ean
Karlos Aiestaran itzultzaileari elkarrizketa
Karlos Aiestaran, Eusko Jaurlaritzako kultura saileko arduraduna

"Kalitatezko itzulpenak egin ditzaketen itzultzaile asko ez dago"
ARGIA.- Badirudi hasiera batean uste baino polikiago doala ehun itzulpen liburuen osaketa. Nolako balantzea egin daiteke?
K. AIESTARAN.- Nere ustez, kalitatezko itzulpenak egin ditzaketen itzultzaile asko ez dago. EIZIE elkarteak azken urteotan egin izan dituen deialdietan argi eta garbi ikusi da. Aurtengo lehenengo deialdian 7 baino ez dituzte adjudidatu baina, hala ere, nere ustez, ez doaz hain mantso ehun obrak itzultzeko lanak. Hasiera batean EIZIEren aldetik planteatu zen bost urtetan egiteko lana izan zitekeela, baina geroago ikusi da Euskal Herrian hori bezalako bilduma bat behar bezala burutzeko ondo prestatutako behar hainbat itzultzailerik ez badago mantsoago joan behar dela. Nere ustez, bilduma horri behar duen garrantzia emateko nahitaez kalitatezko itzulpenak kaleratu beharko ditugu. Eta azken batean, EIZIE elkarteak jartzen duen epaimahaia gogorra baldin bada, nik uste hori onerako dela.
A.- Epaimahaiaren eginbehararekin lotuta, itzulpen lan osoa bukatutakoan ez al litzateke nola edo halko beste filtrorik behar?
K.A.- Hori izango litzateke berriz ere EIZIE eta Administrazioaren artean hartu beharreko erabaki berri bat. Bilduma honen asmoa sortzerakoan hala planteatu zela uste dut. Bi epaimahai mota planteatzen zirela uste dut: adjudikazioak erabakitzeko epaimahaia eta itzulpen lanak bukatzerako irakurketa epaimahaia. Baina, ez dakit zein arrazoirengatik, bigarren epaimahai hori ez eratzeko erabakia hartu zen azkenik. Gaur egun, prozesua hobetzearren, kaleratutako itzulpenen kalitatea aztertu beharko litzateke. Hala ere, eta baten bat kaleratu ez bada ere, kaleratutakoen maila, orohar, nik jaso dudanez, orntzat har daiteke.
A.- Banaketari dagokionez, hobetzekoa ere izan al liteke?
K.A.- Nik ditudan azken datuen arabera banaketa ez da txarra. Hobea izan daitekeela? Posible da. Irakurketa epaimahaiaren kasuan bezala, hobekuntzak egon daitezke. Horretarako parte hartzen dugun aldeen artean hitz egin beharko dugu, guzti honetaz erabakitzeko.
43


Gaiez\Kultura\Kulturgintz
Gaiez\Kultura\Itzulpengin\Itzultzaile
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Jaurlaritza
Pertsonaiaz\AIESTARAN1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude