«Frantsesa beldur da, bere hizkuntza babestu nahi du»


2021eko uztailaren 19an
Thierry Delobel, Ikas-bi-ko arduraduna:
«Frantsesa beldur da, bere hizkuntza babestu nahi du»
ARGIA. Klase elebidunetako ikasle batzuek diplomarentzat gai bat euskaraz lantzea erabaki dute. Nolaz?
T. DELOBEL. Irakaskuntza elebiduneko lehen belaunaldiak Lizeoko lehen urtetik Historia Geografia gaia euskaraz landu izan du. Horrela izaki, normala iruditzen zitzaien azterketa ere euskaraz egitea. Seaskak lehenagatik arazoak izan zituela jakinik, Donibane Lohizuneko Lizeoko arduradunak bildu eta Akademiako errektorearengana jo genuen azaroan. Erantzuna maiatzean eskuratu dugu, guraso bati bidali zaion gutun baten bitartez. Bertan, lehenagatik erantzun bat emana zela jartzen zuen, ezezkoak baliagarri jarraitzen zuela. Eskola elebidunek horrelako eskakizunik ez dute egin orain arte, eta informatu egin ginen. Horrela, gure galdera Seaskarekin nahastu zutela ohartu ginen. Ikasleek eta gurasoek ezetzaren aurka joatea erabaki zuten eta beraz, azterketa euskaraz egin dute.
Kontraesan askoren aitzinean gaude. Alde batetik, azterketa nazionala dela diote, eta frantsesez iragan behar dela. Baina ados dira ikasleen dossierrak kontuan hartzeko, irakaskuntza beste hizkuntza batean eramana izan delarik. Honek adierazten du ereduak aldatzen direla komeni delarik, edota egiten den presioarengatik ere. Adibidez, desagertu diren hizkuntzekiko lotura edo grekera mantentzeko.
Orain arte ez zen honelako kasurik gertatu. Gure irakaskuntza elebidunaren maila neurtzeko tresnarik ez dugu oraindik, eta Administrazioak gure galderari erantzun bat eman behar dio. Kopiak lortuko ditugunean, Auzitegi Administratiboaren aitzinean kezka bat jarriko dugu beste elkarte butzuekin batera.
Bestalde gogoratu behar da galdera berdina pausatuko dela unibertsitate aurreko azterketarentzat, hemendik zenbait urtetan, eta aitzinetik ereduak aldatu beharko dira.
A. Nola esplikatzen duzu Administrazio frantsesaren jarrera?
T.D. Europako kontseiluak hizkuntza minorizatuei buruzko txosten bat izenpetzea proposatuko die estatu desberdinei datorren udazkenean, baina Frantziak hasieratik txosten honen aurka bozkatu du. Frantsesa Europaren aitzinean beldur da, bere hizkuntza babestu nahi du. Nola ulertu bestela datozen hogei urteetan hezkuntza politika guztia Parisen erabaki beharra.
Bestalde EAE eta Akitaniako Erregioaren artean izugarrizko zubi ekonomikoak daude martxan. Euskara ezin daiteke harreman horietatik kanpo utz. Hizkuntz politika bertan erabaki beharko litzateke. Administrazio egiturak zaharkituak dira. Beharrak aldatu dira.
A. Klase elebidunak zabaltzen ari ote dira?
T.D. Irakaskuntza publikoan, ikasle kopuruaren erdia baino gehiago prest dago irakaskuntza elebiduna jarraitzeko. Gaur egun, nor bere herrian ongi bizitzeko gogoa emendatu da. Hizkuntza asko ikasteko lema ere zabaldu egin da, eta horrekin batera kontzientzia indartu egin da.
Ixabel Etxeberria
23


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkas-Bi
PertsonaiazDELOBEL1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude