«Baserriko lanek disziplina eta beharra zer diren erakutsi didate»


2021eko uztailaren 19an
J.I. Lopez de Arriortua enpresarioari elkarrizketa
J.I. LOPEZ DE ARRIORTUA
«Baserriko lanek disziplina eta beharra zer diren erakutsi didate»
Zornotzako baserri batean jaioa, inor gutxik espero zezakeen txikitan erdaraz hitz egiteko arazo handiak zituen gizon honek gaur egun duen postua eskuratuko zuenik. General Motors enpresako lehendakariordea Detroiten bizi da. Baina oporrak Busturian pasatzen ditu. Egunero ingelesez, alemanez zein erdaraz mintzatzen da 16 orduz. Baina elkar hizketa hau euskaraz egin nahi izan du. "Amets amerikarraren" euskal irabazlea.
ARGIA. Gaur egun postu garrantzitsu bat betetzen duzu General Motorsen. Zein izan da zure prestaketa horrelako lan bat lortu ahal izateko?
J. I. LOPEZ DE ARRIORTUA. Bilboko Ingeniaritza Eskolan aritu nintzen ikasten zazpi urtez. Oso gogorra izan zen. Trenez joaten nintzen Zornotzatik Bilbora egunero, goizeko zazpiak laurden gutxi arte. Atxurin jaitsi eta oinez joaten nintzen eskolaraino, autobus txarteleko dirua aurreztu ahal izateLo. 1'5 pezeta balio zituen.
Gaueko 11etan heltzen nintzen etxera. Pixka bat ikasi eta horrela egunero. Asteburuetan ere ikasi egiten nuen. Ez nintzen etxetik irteten. Ez nuen denborarik.Igande goizero zazpiretako mezatara joaten nintzen.
A. Baserriko semea zara. Eraginik izan al du horrek zure ibilbidean?
J.I.L.A. Noski, segalari aparta naiz. Baserriko lanen gogortasunak disziplina eta lana zer diren erakutsi izan dit.
A. Noiztik egiten duzu lan General Motors konpainian?
J.I.L.A. 1980ko uztailaren hasieran, Opel-eko zuzendaria zen Mr. Enderle-k deitu zidan, Frankfurtetik. Telefonoz hitz egin zuen nere emaztearekin, eta nerekin hitz egin nahi zuela esan zion. General Motorsek enpresan nahi ninduela. Nik Firestonen lan egiten nuen, eta emazteak beharrean nengoela esan zion, hurrengo egunean deitzeko. Egunero deitu zidan.
Ez nuen enpresa aldaketarik nahi. Gustora nengoen Firestonen. Hilabete osoa deika pasatu zuen, goizeko seietan beti. Igande batean, Madrilera joan behar nintzela eta, nahi baldin bazuen azaltzeko esan nion. Han azaldu zen Mr. Enderle, azaroaren 27an, igande batean. 1979. urtea zen. Frankfortetik heldu zen zuzenean, eta bi orduz egon ginen hitz egiten. GMra joateko aukera nuela esan zidan, eta nik ezetz, pozik nengoela Euskal Herrian lanean.
A. Hala ere, azkenean bertara joan zinen. Zergatik?
J. I. L.A. Hilabete beranduago telefonoz deitu zidan, Zaragozan planta berri bat ireki behar zutela esanez. Dena berria zela, eta antolaketa zuzendaritza postua hutsik zegoela. Lan polita zen. Dena hutsetik hasi eta antolatzea. Baina nik ez nuen joan nahi. Ezezkoa Baina halako batean Firestoneko nere nagusiak deitu zidan, ea GMetik deitu zidaten galdetuz. Izugarri aukera ona zela, eta bertara joateko esan zidan.
A. Bizitza guztiz aldatuko zitzaizun Zaragozara joatean.
J.I.L.A. Lehena oso urte gogorra izan zen. Zaragoza ez da Euskal Herria bezalakoa. Desberdina da, ez dago ez zuhaitzik ez belarrik. Zatarragoa da. Jendea oso ona da, hori bai.
Bigarren urtean hobeto egon nintzen, eta hiru eta laugarrenak oso urte onak izan ziren. Astero itzultzen nintzen hona, eta indarberritu ondoren, astelehenero lanera.
A.- Zein izan zen zure lana konkretuki?
J.I.L.A. Egin nuen guztia berria izan zen. Antolaketa sistema guztiz iraultzailea ezarri nuen mundu osoan, ezagutzen ez zena. Langileek oso lan ona burutu zuten, eta dena ongi atera zen. Horrela, 1986an, GMko lehendakariak deitu zidan, ni erosketa saileko zuzendaritzan ondo moldatuko nintzela esanaz. Nere metodo berria ezarri behar zuen Alemanian. Langileekin beharra egin, produktibitatea eta beharra hobetu...
Nere sistemak produktibitatea hobetu zuen Zaragozan, baina gure enpresa hornitzaileek ere, Firestonek adibidez, izan zuten sistema honen eraginik. Horrela gure produktibitatea hobetzeaz gain, beraiena eie hobetu egin zen. Kostoek ere behera egin zuten, eta horrekin batera salmenta prezioek.
A.- Zertan datza zure sistema?
J.l.L.A. Firestonen nengoela bururatu zitzaidan, baina guztiz berria litzatekeen planta batean bakarrik ezar zitekeen. Zaragozakoak aukera hori eskaini zidan. Produkzio kateako atal txikienetik hasita guztiak eraldatuko zuen sistema eratu nuen. Horrela, urtebetean etekin itzelak lortu nituen. Baina garapeneko sistema da. Urtero atal berri bat hobetzen da, goraino, eta bertara heldutakoan atal berriak osatu.
Alemaniara sistema ezartzera joan nintzenean ere lau urtez egon nintzen bertan, eta bigarrenean jada Europako salmenten arduraduna nintzen. Denak gure sistema kopiatzen hasi ziren. Autoen produkzio zein salmentetan, GM Europako lehen enpresa bihurtu zen.
A. Orain EEBBetara joan zara.
J. I. L.A. Dagoeneko bi hilabete daramatzat bertan. Maiatzean deitu zidaten bertatik. Detroitera joango naiz bizitzera orain familia osoarekin. Mundu osorako Salmenta Saileko lehendakariordea naiz orain.
A. Postu horrek, planta berrien ezarketarako erabakia hartzean, kontuan hartuko den eritzia aukera eskaintzen dizu. GMko planta berri bat Zornotzan ezarrito dela diote. Egia al da hori?
J. I. L.A. Iparramerikan bada esaldi bat asko erabiltzen dena: "No comment". Esatekorik ez, alegia. Ez da berba egiteko garaia, beharra egitekoa baizik. No comment.
A. Euskal herrian inbertitzeak ez al die beldur pixka bat ematen kanpoko enpresa handiei, hemengo egoera berezia dela eta?
J.I.L.A. Hori atxakia bat besterik ez da. Inbertsioa ez da gure ekonomiaren osotasuna hobetuko duen irtenbide bakarra. Garrantzia du, baina baldintza asko bete behar dira industrigintza goratzeko. Lehena kreatibitatea da, hobetu beharreko sektore asko bait daude, eta horretarako ideiak eduki behar dira. Dauden industriak hartu, eta kreatibitetea eta lana nahastuz, berrindartu egin behar dira.
Europako merkatuan saltzea lortu behar dugu, pixkanaka. Bestela beheraka goaz beti. Alemanak, adibidez, ez dira aparteko ezer. Pertsona arruntak dira, ez genio batzuk, baina disziplina handia dute. Euskaldunak azkarragoak gara, baina ez dugu disziplina hori.
Euskaldunek ohizkoaz kanpoko adimena dugu. Disziplina behar dugu. Eta horrek ez du zer izanik diktadura baten sinonimoa. Esan nahi duena da bide bat baldin badugu' guztiok bide horretatik joko dugula. Eztabaida onar daiteke, baina gero kontsentsua bideratu. Gero lana egin behar da. Hau da bigarren baldintza, kreatibitatearen ondoren. Hirugarren baldintza lana da. Laugarrena, lana...
A. Aldatu al da, beraz, atzerrian euskaldunek zuten langile fama?
J.I.L.A. Garai batean, Euskadi oso lurralde txiroa zen, baina gure aititeek hemengo ekonomia altxatu zuten. Lana besterik ez zuten egin. Industria sartu zuten, Europan indarra hartuz. Baina amerikarrek dioten bezela."Aita langilea, semea ingeniaria, eta biloba ezer ere ez". Hori gertatu da hemen ere. Aiton-amonek lan itzela egin zuten. Gurasoek ikasketak jaso zituzten, eta guk gaupasak.
Nere semeak langileak izan daitezen espero dut. Beren seme-alabak ingeniariak. Eta bilobak... oso urrun geratzen dira.
A. Euskal Herria prestaturik al dago horrelako aldaketetarako?
J.I.L.A. Etorkizunik ez dago. Guk egiten dugu etorkizuna, pertsonek, kreatibitatea eta lanarekin. Zure eta nere eskuetan dago. Gaupasak egiten dituztenen esku, txarra da etorkizuna. Baina lana egiten dutenen esku baldin badago ona da.
Gazteek kirola egin beharko lukete. Mendira joan, bizikletaz ibili, belarra moztu... Edota matematika ariketak egin. Hurrengo asteko beharra nola antolatu pentsatu beharko lukete aisian.
Hemen ez da horrelakorik ematen. Denak lo. Japonian bai badakitela lan egiten. Goizeko seietan jaiki egunero, eta igandean bakarrik jai. Baina igandean ere goizeko seietan jaikitzen dira bidaiatzeko, museoak eta erakusketak ikusi ahal izateko edota kirola egiteko. Hori da disziplina.
A. Zer egiten duzu zure aisia tarteetan?
J.I.L.A. Baserritarra eta arrantzalea naiz. Bizitzeko beharra egiten dut Ameriketan. Profesionalki, baserritarra eta langilea naiz, eta zaletu gisa, arrantzalea. Nere etxeko lorategia neuk zaintzen dut.

NORTASUN AGIRIA
Duela 51 urte jaioa Zornotzan, bi urterekin jada irakurtzen zekien, eta bost betetzerako, ariketa matematiko nagusiak menderatzen zituen.
«Superlopez» deitzen diote bere ezagunek
Ezkondua, hiru alaba ditu, eta abuztuan familia osoarekin joango da Detroitera bertan bizitzera
Euskal Herritik kanpo bete beharko lukeen postu bat eskaini ziotenean utzi zuen bere lehen lanpostua
General Motors-en lanean hasi baino lehen, 11 urtez lan egin zuen Firestone enpresan

Amagola Iban
34-38


GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazLOPEZ4
EgileezIBAN1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude