«Rap-A Baino, Nahiago Dut Pulpitutik Botatako Sermoia»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Saldias, EGANeko abeslariari elkarrizketa
Xabier Saldias
«Rap-A Baino, Nahiago Dut Pulpitutik Botatako Sermoia»
Gitarra zintzilik duela, edozein festatan topatuko dugu. Orain hogeitabi urte herri herriko ibileran hasi ondoren, gelditu gabeko martxan dabil azpeitiar hau. Uda parteko dantzaldiak, dena den, beste gauzetarako betarik ere uzten diote, eta disko berria prestatzeko, tarte libre guztiak aprobetxatzen ari dira Egan taldekoak. Tarte horretako batean harrapatu dugu.
ARGIA. Noiz eta nola sortu zenuten Egan? Zein oroimen duzu taldearen hasiera hartaz?
XABIER SALDIAS. Orain 22 urte hasi ginen, "Ez Dok Amairu"ren garaian. Orduan ez zegoen euskal talderik, Enara besterik ez, eta beste guztiak erdaraz egiten zuten. Gu, azpeitiarrok, beste talde batzuetan ari ginen, eta ni neu ere kantautore gisa hasia nintzen. Orduan euskal giroko talde bat sortzea erabakii genuen sasoi haietan ez bait zegoen euskaraz dantzateko gauza modernorik. Gure helburua horixe zen... herrietan euskal giroa jartzea. Musikalki, alde batetik Xabier Lete eta Benito Lertxundiren abestiak jotzen genituen, eta bestalde, orduan Beatles taldea modan zegoenez, haiek ere euskaratu egiten genituen. Nahasketa hori ginen, kantautoreen kantak eta Beatlesenak. Horiekin dantzaldiak egiten hasi ginen.
A. Hasiera gogorra izango zen... arrakasta berehala etorri al zen?
X,S, Orduan euskaraz gehiago entzun eta dantzatzeko gogoa ikusten zen. Segituan hasi ginen ezagunak izaten eta herrietara joaten. Hasierak beti gogorrak izaten dira, baina handik bost urtera edo herriz herri nahiko mugitzen hasi ginen. Gipuzkoa, horrelako kontuetan Euskal Herriko motorra izan dela uste dut, eta orduan ere horrela izan zen. Herri euskaldunetan sekulako arrakasta izan genuen baina Donostian gehingoa kostatu zitzaigun, beranduago sartu ginen, asko kostata. Bizkaia, Araba eta Nafarroan gutxitan jotzen genuen. Ipar Euskal Herrira joaten ere beranduago hasi ginen. Ipar Euskal Herrian euskal dantzaldirako giro oso gutxi dago, han rock aldera gehiago jotzen dute.
A. Bizkaia aldean orain asko ibiltzen zarete...
X S Bai. Baina Bizkaitik orain dela zazpi bat urte hasi zitzaizkigun deitzen, diskoak ateratzen hasi ginenean eta... orain izugarrizko giroa dago han. Gipuzkoan dagoeneko ez gara nobedadea, eta gainera Iparramerikarako joera honekin, jendeak kanpoko taldeak nahiago ditu.
A. Ordutik hona asko aldatu al da herrietako giro hori?
X,S, Euskal giroko musika zaletasuna jaitsi egin da Gipuzkoan, eta Bizkaian berriz gorantz egin du. Gipuzkoan jendeak nahiago du kanpoko taldeen kantaldietara joatea dantzaldietara baino. Hemengoa ikusita nere artean esaten dut, hemengo giroa guk jaitsi ote dugu? Jendea aspertu egin ote dugu eta beste talderen batengana joatea nahiago ote du? Gipuzkoarrok orain dela hamar urte baino askoz dantza gutxiago egiten dugu gaur egun. Bizkaian hemen egiten dena baino bi aldiz gehiago egiten da.
A. Zergatik gertatu ote da hori?
X S, Uste dut jendea kokildu egin dela, hainbeste diskotekekin eta. Orain hamar urtekoa eta gaurkoa jende bera da, baino gaur egun jendearen nortasuna uniformizatu egin dela iruditzen zait. Diskoteka batera sartu, eta bere herrian duen bizitasuna eta gogoa galtzen du jendeak. Sei ordutan erritmo eta musika bera entzuten egonda ez da harritzekoa! Uste dut dantzalekuek kalte handia egin diotela euskal dantza giroari. Bestalde, ez dakit moda kontuagatik edo zergatik, orain jendeak bertso saioak nahiago ditu. Lehengo batean Usurbilen kantaldia izan genuen, eta jendea hor ibili zen, orain plazara, orain basoerdi bat... bertsoak kantatzen hasi, berriz, eta leporaino bete zen.
A. Euskal musika asko aldatu da. Gaur egun era guztietako taldeak daude...
X.S , Hemen kantautoreetatik rock radikalera pasatu gara. Hori atera zenean ni harrituta geratu nintzen. Nere baitan pentsatu nuen: Euskal Herriko musikaren erakusgarria hori baldin badugu, euskal musikarenak egin du. Neretzat, musika horretan, erritmoa armoniaren gainetik erabat nagusitzen da. Gainera gauza bitxi bat gertatu da. Hertzainekin kasuan adibidez, hasiera batean jotzen ere ez zekitela. izugarrizko arrakasta izan zuten. Orain kanta onak egiten hasi dira, eta jendeak musika komertziala dela dio. Zaramarekin beste hainbeste gertatu da, orain zentzu pixka bat duen musika egiten hasi dira eta...
A. Hemengo talde batzuen musika, beraz, ez duzu gustokoegi.
X.S . Fermin Muguruzari, esaterako, izugarrizko ahalmena ikusten diot, izugarrizko imaginazioa. Azken diskoa oso ona egin dute, baina hor sartu dituzten rap erritmo horiek... nik rapa baino nahigo dut pulpipotik botatako sermoia. Hitzak oso onak dituzte baina...
A Talde guzti horiek bere kanta propioak egiten dituzte. Jende askok plaza taldeek gauzarik errazena egiten duzuela dio: beste talde batzuen abestiak hartu eta jotzea...
X.S . Ez dut uste jendeak hainbesteko musika jakinduria duenik, plaza talde batek halako taldeen bertsioak egiten dituela esateko ere. Akelarre, esate baterako, bere kantak egiten saiatzen da, eta oso ondo egiten dituzte, baina guk betidanik jende gehiago eraman izan dugu; eta guk bertsioak egiten ditugu, haiek ez. Nik uste dut jendeari lotsa ematen diola plaza taldeak gustatzen zaizkiola esateak... Horrek nortasun gutxiago duela esan nahiko balu bezala. Berbena taldeok beste askok baino askoz hobe jotzen dugu, eta zer esanik ez rock radikala eta horietakoak baino...
A. Baina ez al da, azken finean errazena?
X.S . Uste dut herriari nahi duena baino pixka bat gehiago eman behar zaiola, arraskata hor datzala. Jende gehienaren maila gainditzen baldin baduzu, jendeari entzuteko gogorra egingo zaio. Errobiri zer gertatu zitzaion? Oso disko onak atera zituzten, baina azkenerako jendeak ez zituen ulertu. 60etako hamarkadan erritmo ezberdin gehiago egiten ziren, orain berriz erritmo estereotipatuen garaian bizi gara. eta hori kezkagarria da. Guk hitzak ondo ahoskatzeari garrantzi berezia ematen diogu, zer esaten dugun ondo uler dadin. Talde askori ez zaie ezer ulertzen, ez duzu jakiten japonieraz edo ingelesez ari ote diren.
Umeek, haur kantak uzten dituztenean, Eganera salto egiten dute, gure abestiak ulertu egiten dituztelako. Hitzak ondo ahoskatzea oso garrantzitsua da.
A. Zuek abesti propioak egingo bazenituzte zein talderen antzekoak egingo zenituzkete?
X.S , Ahotsetan oinarritutako taldeak gustatzen zaizkit. Baina neretzako eredu garrantzitsuena Queen izan da; nik orain hamabost urte aditu nituen lehendabiziko aldiz, eta pentsatu nuen, hau taldearentzat, Queenek Beatlesek utzitako hutsunea bete du, eta baita gainditu ere. Beatlesek izugarrizko melodiak sortu zituen, horretan ez dute parekorik izan, baina Queenekoak armonian eta teknikan hobeak izan dira. Neri "Queentxiki" deituko balidate lore handitzat hartuko nuke.
A. Orain disko berria prestatzen ari zarete, Queenen abestien bertsioez osaturiko lana ..
Disko guztietan Queenen bertsioren bat sartu izan dugu eta nik esango nuke talde hau hemen guk ezagutarazi dugula ia. N'ola bururatu zitzaigun? Freddy Mercury hil ondoren, egia da. Baina nik aspalditik izan dut asmo hori. Oportunistatzat joko gaituzte agian, baina nik ez dut ukatuko komertzialtasunari begiratu behar zaionik. Oraingoz kanta bakarra grabatu dugu, errazenetako, bat, eta izugarrizko lana eman digu. Queenenak asko landutako oiezak dira. Ez da lan maka la izango, bikoitza izango bait da gainera. Alde batetik gure estiloko kantak joango dira eta bestetik Queenen bertsioak.
A. Disko berria IZ disketxearekin argitaratuko duzue, baina beste disketxe batzuekin ere lan egindakoak zarete.
X,S, Lehen hiru diskoak Xoxoa disketxearekin grabatu genituen, eta hurrengoa berriz Elkarrekin. Elkarren, egia esan, kasu handiegirik ez zigutela egin iruditu zitzaigun, eta azken mamu gorria ez ote ginen irudipena genuen hor, pertsonaia handiak dituzte: Oskorri, Benito Lertxundi... eta gu ahaztuxeak ez ote gintuzten iruditu zitzaigun. Gero beste haserretxo bat ere izan genuen Elkarrekin; Xoxoak porrot egin zuenean Elkarrek gure lehen hiru diskoen eskubideak erosi zituen. eta gure abestien errekopilazioa argitaratu. Errekopilazio hori guk "Erromeria" atera baino bi aste lehenago argitaratu zuten. Ez dut esango hori konkurrentzia legala ez denik baina... Disko berria IZrekin aterako dugu, etxean bezala sentitzen gara IZn.
A. Disko berriaz aparte, aurtengo Kilometroak-entzat kantaren bat prestatzen ari omen zara. Zuk egindako abestia izango da omen da...
X,S. Jendeak beti gauza bera galdetzen digu: eta zuen kantak noizko? 1995ean gure zilarrezko ezteiak izango dira, eta ordukoa baino motibo egokiagorik ez da egongo horretarako. Nik beti esaten dut musiko profesional bat, herriari bere barrutik ateratako zerbait uzten ez badio, hankamotz geratzen dela. Guretzat erronka handia da gure abestiak egiten haste hori. Bestalde guk berrehun bat jaialdi egiten ditugu urtean, eta udan, askotan, egunero ere aritzen gara. Horrek sorkuntzarako tarte handia kentzen digu. Prestatzen ari garen azken disko honetako kantak, adibidez, aste bukaeretan grabatzen ari gara. Kilometroakentzat grabatutako abesti horrekin, hala ere, oso gustora geratu naiz; nik egindako bigarren kanta da, lehena "Kaxkarina" izenekoa izan zen.
A. Udan hainbeste festa eta parranda, neskekin arraskata handia izaten omen duzue.
X,S, Ezer ere ez! Baina sinpatiko izatea ez da ezer kostatzen! Guk jotzen bukatu eta denek alde egiten dute. Ospe hori badugu, baina nere kasuan behintzat ezer ere ez. Taldeko besteen kasuan baliteke, haiengana joan eta galdetu.
A. Diru asko irabazten al duzue?
X,S, Dirua irabazten da, baina hau ez da bizitza osorako; gu futbolistak bezalakoak gara ia. Berrogeitabamar urterekin ezingo diogu ba oraingo martxari eutsi! Oraingoz bi muga ditugu, 1995eko zilar ezteiak eta 2000 urtera sano iristea.
Alberto Irazu

NORTASUN AGIRIA
Azpeitiarra, 41 urte. Ezkondua eta alaba batekin, laster izango du bigarrena. Paletan irabazitato sariez beterik dauka etxea. Nahiko moko finekoa den arren, sukaldean ez dela oso trebea aitortu digu. Euskal Herriko musika talde bat: Oskrri. Bi mastileko bere gitarra famatua utzi egin du, astunegia zelako.
34-38

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakEGAN
PertsonaiazSALDIAS1
EgileezIRAZU1Kultura

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude