«Informazio munduak kulturari tarte handia eskaini behar dio»


2021eko uztailaren 19an
Jaime Otamendi, "Goizean Behin" irratsaioko aurkezlea:
«Informazio munduak kulturari tarte handia eskaini behar dio»
ARGIA. Zer tarte eskaini behar dio irratiak euskaz egiten den kulturari?
JAIME OTAMENDI. Informazio munduak kulturari tarte handi bat eskaini behar dio. Euskarazkoek batez ere. Zerbaitetan diferenteak izan behar badugu, gure diferentzia hor marka daiteke. Hemengo notiziak ematearekin batera, kultura berriak ere aitatu behar dira, kasu. Gure politika, informatibo guztietan, eta batez ere eguerdikoetan, ordu laurdeneko tartea egitea izan da. Eta aparte, orduroko albiste emankizunetan, kultur gaiak sartzea. Oskorrik adibidez hamabietan diskoa aurkezten badu ordu berean boletinean esan beharreko gauza da.
Magazineak, bestalde, zaku zabalak dira. Kultur saio zehatz batek baino arintasun gehiago eskaintzen dute. Ezkutu antzera ematen zaizkio gauzak. Idazlearekin elkar hizketa egiten da baina entzuleak gero badaki musika lasaia datorrela eta ondoren beste zerbait. Ez da ordubete kulturaz etengabe arituko den saioa.
A. Kultura gaiak tratatzeko tenorean konzentraziotik dispertsiora egin behar dela diozu?
J.O. Beste alor horietan euskal kultura normalizatzera jo behar dugula esaten dut. Bestelako apostuak egin behar direla kultura eremu berrietara zabaltzeko. Kulturak magazinetan eta informatiboetan soilik izango duen tokirik? Ez dut uste. Kultura saioak beharrezkoak dira, dudarik gabe. Formula berriak landatuta ordea.
A. Zein urrats eman ditu zentzu horretan Euskadi Irratiak?
J.O. Euskadi Irratian saiakera berezia egin da kulturarekin. Bereziki zaintzen den arloa da. Zuzendaritza bileretan kasik politika gaiei ematen zaien inportantzia ematen zaie. Momentu honetan kultur gaiei besteei jartzen zaizkien baliabide beretsuak jartzen zaizkie. Alde honetatik aurrerapausorik egon da. Hala ere, formulak estudiatzen horretan ikusi nahi nituzke aurrerapausoak. Literatura saioekin adibidez: ez dut uste asmatu dugunik, eta ziur nago asma daitekeela. Errazenera jotzen dugu. Arrazoi askorengatik. Jendeari kultura eskaintzeko moduetan asmatu beharrean gaude.
A. Bestelako bideak aukeratzen dituzte, ordea, irratiek. Gehiago jotzen da gauza arinetara, era berean kultura baztertzen delarik.
J.O. Madrilen aginduetara dauden irrati pribatuetan kulturak ez du batere lekurik. Kultura, hala ere are larriago baztertzen dute telebistan. Publizitatea da nagusi bakarra.
J.J. Petrikorena
45

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
GaiezKulturaBesteak
PertsonaiazOTAMENDI4

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude