«Zinema gizartearen argazkia da, lekuko baliagarrienetariko bat»


2021eko uztailaren 27an
Koldo Larrañagarekin zinemaz
KOLDO LARRANAGA
«Zinema gizartearen argazkia da, lekuko baliagarrienetariko bat»
Caicedo-Yuso-ko apaizetxea aurkitzea ez zaigu zaila izan. Berrogei biztanletako herritxoa, bertan bizi da Koldo Larrañaga, Euskal Herriko zinema artxibategirik aberatsena duen 69 urteko apaiza. Atea ireki eta sukaldera eraman gaituenean, bere ehundaka mila zinema fitxak gordetzen dituen ordenagailua ikusk dugu. Kafea prestaturik dago, eta kikera bat eskaintzen digun bitartean, hasi zaigu gustokoen duen gaiaz, zinemaz, hitz egiten. Nahi gabe ia.
ARGIA. Noiztik zara zinema zalea?
K. LARRAÑAGA. Umetatik. Azkoitiarra naiz, eta han bagenuen zinema areto bat, Olimpia izenekoa, eta hara joaten ginen. Fraileek ere emanaldi batzuk antolatzen zituzten. Gogorra izan zen neretzat seminariora joan eta hain gustokoa nuen hura bekatua zela entzutea. Zinema alde batera utzi behar nuela esan zidaten. Baita hala egin ere.
Baina gero, seminarioan nengoela, Gasteizeko zinemara eramaten gintuzten noizbehinka, eta han ikusi nituen berriro filmeak, gehienak erlijiozkoak izan arren. Gero, meza eman baino urtebete lehenago, Burgosen egin zen biltzar batera joan nintzen, eta han irakurri zuten zein garrantzitsuak ziren komunikabideak misioaren lana zabaltzeko. Pio XI.aren entziklika baten zatiak ere irakurri ziren, eta han zenbait puntu positibo onartzen zitzaizkion zinemari. Aita Sainduarentzat ona bada neretzat ere bai, pentsatu nuen nere artean. Hogeitahiru urte nituen eta orduan hasi nintzen serioski lanean.
A. Eta zer zioen Elizak lan horren aurrean?
K.L. Oso jokabide ezberdinak erakutsi zituen. Etxean bertan ere banituen oso elizkoiak ziren bi izeko. Beti esaten zuten, "Gu zinemaren hain aurkakoak eta azkenean geure etxeko bat, eta apaiza gainera!".
Azkenean onartu zuten nere zaletasuna, eta Elizak ere bai. Behin gotzainaren ordezkariak deitu zidan ea zinemara joaten nintzen galdezka. Baietz erantzun nionean, "nik badakit zu asko joaten zarela, baina gotzainak ez, eta nik adierazi egin behar diot ezer egin baino lehen", esan zidan. Poliziak ni atxilotzeko zorian egon nintzela esan zidan, emakume batzuk nere etxean egon zirela eta.
Nahi banuen zinemara joateko, baina jendeak ez ikusteko moduan egin nezala aholkatu zidan. Garai hartan VESA (Vitoriana de Espectáculos) enpresarekin harremanetan jarri nintzen eta harrez geroztik ez dut oztoporik izan. Eliza bera ere aldatu zen. Pio XII.ak idatzi zuen gutunaren ondoren.
A. Gasteizen gustora bizi zinela diozu, baina Caicedo-Yuso-ko parroko izaten amaitu zenuen. Nolatan?
K.L. Hori beste istorio bat da. Ez du zer ikusirik zinemarekin. Badakizu nola berezkoak ez diren itsaso txikiak dauzkagun hemen Arabako iparraldean. Urtegiak, alegia. Urbina eta Legutioko apaiza nintzen garai hartan. Han sortu ziren arazoak, nekazariek behar zuten dirua ez zuten ordaindu nahi, eta ni eta beste bederatzi apaiz jarri ginen haien alde. Sei urte neramatzan han. Oso jende jatorra zen.
A. Zergatik joan zinen handik?
K. L. Garai haietan izugarrizko arazoak zeuden nekazari munduan. Urtegiak egiteko proiektu ugari kaleratu ziren, eta jendea aurka azaldu zen. Nik garai hartan "Pensamiento Alavés" egunkarian idazten nuen, eta jende haren bozeramale lana hartu nuen. Egunkari hau nahiko eskuindarra izan arren bere zuzendaria, Felipe Garcia de Albéniz, gure alde jarri zen.
Hura kendu nahi izan zuten egunkaritik, baina horrelako gizon baliotsua kentzea oso zaila zela eta, ez zitzaien hain zaila iruditu apaiz xume bat leku batetik bestera mugitzea. Horrela etorri nintzen hona.
A. Erbesteratua...
K.L. Eta oso fama txarrarekin gainera. Oso politikoa nintzela zioten etorri nintzenean. Eta arazo hark ez zuen inolako zer ikusirik politikarekin. Agintariak gure aurka jarri zirenean gauza guztiak nahastu egin ziren. Jende guztiak pentsatzen zuen infernuko etsaia edo antzeko zerbait nintzela. Eta ordutik horrela izan da.
A. Zinema kontuak, hala ere, ez zenituen ahaztu.
K.L. Noski. Izan ere, hemen egoteak lagundu eta guzti egin zidan neure artxibategia zabaltzen. Seminarioan hasi nintzen, eta gero, hona etorri nintzenean, herrian berrogei biztanle besterik ez garenez, denbora ugari nuen.
A. Zenbat fitxa dituzu zure artxibategian?
K L. Ez dakit ba ... Asko.
A. Milaka?
K.L. Baita ehun milaka ere! Azkenean, eraman ezina egin zitzaidan. Gainera, 70etan, bideoaren merkaturatzearekin, asko erraztu zen nere lana. Filma asko ikusi eta grabatu ditut. 2.000 filma baino gehiago ditut hemen, etxean. Aspaldian ez dut benetako zinema ikusi.
A. Euskal zinemaren historiari buruzko serie bat egin berri duzu Gasteizeko talde batekbin ETBrentzat. Hitz egin al daiteke euskal zinemari buruz?
K.L. Hori betiko eztabaida da, baina guk euskal gaia erabiltzen duten filmeak hartu ditugu, atzerrikoak batez ere. Gero, hemen Euskal Herrian egin diren filmeak aipatu ditugu. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egindakoak ere jaso ditugu.
Baina hau gure ikuspegia besterik ez da. Ez da Euskal Herriko zinemagintzaren historia. Gainera, ez digute astirik eman gauzak behar bezala egiteko. Laburregia geratu zaigu. Adibide gisa, ezin izan dugu zine-kluben gaia sakondu. Eta nere ustez hauek oso garrantzi handia izan dute Euskal Herrian.
A. Gasteizeko zine-kluba martxan jarri zuen taldeko partaide izan zinen. Nola ikusten duzu egun ezagutzen duten egoera?
K. L. Argi dago desagertzear daudela. Garai batean bi helburu zituzten. Bata zinema ezagutaraztea zen, eta bestea pentsamendu askatasunerako giro bat lortzea.
Gaur egun, pentsamendu askatasuna ba omen dugu, eta hori sinesten badugu, ez dago behar handirik. Baina nik uste dut penagarria dela egun duten egoera. Telebistarekin zer eginik ez dutela diote baina nik uste dut oraindik ere badutela beren garrantzia. Ikuslegoak pentsatu egin behar du, eta horretarako telebistak ez du gehiegi balio.
A. Zein balorazio duzu instituzioek zinemagintzarekiko duten arretaz?
K.L. Gure gizartean zinema kultur fenomeno izugarria da, eta badirudi denak ados daudela, baina dirua, beste arlo askotan bezala, ez da nahikoa. Kultura ez dute bere sen osoan hartzen, gizabanakoaren nortasuna finkatzeko eta zabaltzeko bide gisa.
A. Diru falta horrek atzerrira bultzatzen ditu euskal zinemagileak.
K.L. Euskal Herrian ia ezinezkoa da zinema egitea. 60etan ere joaten ziren, askatasun arazoengatik, baina gaur egun ekonomiagatik. Nahikoa da Antion Mercero edota Pedro Olearen kasuak ezagutzea.
Duela urte batzuk sortu zen talde bat: Elias Kerejeta ,Xabier Agirre, Pedro Olea, Imanol Uribe... Denek alde egin behar izan zuten.
A. Aipatu dituzun horien ondorengoak ere badira. Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa... Hauen zinema berdina ala beste mota batetakoa da?
K.L. Beste giro bat ekarri dute euskal zinamagintzara. Baina ez dakit etorkizunean jarraitu ahal izango duten. Garai batego euskal gizartea eraldatzea lortu dute agintariek. Eta guztia lotuta dago. Gizarte bakoitzari bere zinema dagokio. Zinema gizartearen argazkia da, lekuko baliagarrienetarikoa.
Hori euskal zinemagintzan ikus daiteke. Trantsizio garaian "Irrintzi" eta Uriberen "Ez" ikurriñaren kaleratzea, manifestazioak... Dena zinemak jaso du. Orain gure gizartearen konpromezu eza nabaritzen da zinemagintzan.
A. Zuzendariak dira hemendik kanpo ezagunenak. Baina ez da berdin gertatzen aktoreekin. Zergatik?
K.L. Gaur egun badira oso ezagunak diren euskal aktoreak, Alfredo Landa, Patxi Bisquert... Eta lehen ere izan ziren. Informazio eza da hori ez ezagutzearen arrazoia. Nork daki garai batean hain ezagunak ziren Blanca de Silos edota Joaquín Roa euskaldunak zirela?
A. Irtenbiderik ikusten al diozu hemen egiten den zinemari?
K.L. Hor ikuspegi desberdinak daude. Zinema egiten dutenek ikuspegi bat dute, eta zinema egiteko ahalmena dutenek beste bat.
Euskal zinemagintzak gaur egun duen gauza onuragarrietako bat Euskadiko Filmategia da. Pello Aldazabalen ardurapean, lan isila eta sakona egiten ari dira. Horri ere lagundu beharko litzaioke. Berari esker berreskuratu dira ezkutuan zeuden hamaika filme.
Gasteizen, esaterako, badira filme zahar asko. Badakigu noren esku dauden, baina oso gaitza egiten zaigu lortzea. Partikularrek dituzte... Horregatik, aspaldiko zintarik duen edonork, oso itsusia dela uste badu ere, argitaratu beharko luke.
Gasteizeko Teofilo Minguezak 1930ean berak erliebez egin zuen filmearen zati bat eman zidan. Oso polita zen, eta Pellori eman nion. Ondoren zati handiagoa eman zion Teofilok berak. Eta zinta hori oso garrantzitsua da, teknikoki garai hartako bitxikeria bat delako eta gainera orduko Gasteiz ikus daitekeelako.
A. Nola definituko zenuke zure zinemarekiko harremana?
K.L. Neretzat mintzaira bat da, baina baita artea ere, indarra, ekonomia... Gauza asko batera. Egungo pertsonaren mintzaira-bidea da. Erabat betetzen nau.

NORTASUN AGIRIA:
Azkoitian jaio zen, 1923an
Telebista, laburmetraiak, irratia, prentsa... Komunikabideen arlo guztietan lan egin du
Auñamendi entziklopedian azaltzen diren euskal zinemagintzari buruzko datuak berak bildu zituen
Sukaldaritza eta irakurtzea gustokoak ditu
Ford, Houston, Hughes eta Erice dira berarentzat zinemagile onenak
Musika zalea, Gershwin, Cole Porter eta antzekoen orkestrak eta Elvis Presley miresten ditu

Amagoia Iban
20-24

GaiezKulturainemaBesteak
PertsonaiazLARRAÑAGA7
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude