«“Txikia”ren poesiagintzaren iruditeria goi mailakoa da»


2021eko uztailaren 19an
Jon Aranori elkarrizketa
Jon Arano, poemen bilduma eta prestaketa lanen arduraduna:
«'Txikia'ren poesiagintzaren iruditeria goi mailakoa da»
ARGIA. Zerk bultzatu zaitu 'Txikia'ren poemak bildu eta argitaratzera?
JON ARANO. Txikitan, bere heriotzaren lehen urteurrenean, halako erakargarritasun bat sortu zidan Eustakio Mendizabalen hilobian irakurri nuen bere poema prototipoa. Eta orduz geroztik, neure baitan handitzen joan da bere literatur lanarekiko jakinmina.
A. Ezaguna al zen kultur alderdi hau?
J.A. Neurri handi batean ez da batere ezaguna bere alderdi hau, baina euskaltzale, olerkari eta kanta egile gisa bazen bere berri; izan ere, Guk taldeak bere hainbat olerki kantuz eman zuen.
A. .Nabari al da eraginik itsasondoarraren poesia gintza?
J.A. Eragin ugari igar daiteke, baina ezin ahantz daiteke urte luzeak emana zela Lazkaoko beneditarren artean. Garai haietan, Lazkaoko 'unibertsitatea' dei daitekeen hartan, Orixeren poesia zen jorratu egiten zen ia langai bakarra, oso estimatua bait zen. Lizardi ere langai zuten ikasleek. Lauaxeta oraindik ez zen ikasia izaten hasia eta Aresti eta Miranderen langintzak ez zuen gaur egungo arrakastarik, 1967 urtearen inguruan ia ezezagunak baziren ere, tarteka ezkutuan aritzen ziren berauen irakurketak egiten. Baina zein urtetan izan zen kontuan hartuta, urte haietatik aurrera burutu zuten bilbotarrak eta Parisen sortutako zubrotarrak beren literatur produkzioaren zati handi bat.
A. Zein da literatur mailan Eustakio Mendizabal "Txikia"ren ekarria?
J.A. Bildu ditugun poesia hauetan argi antzematen da hainbat jarrera sozial, bere garaian aurrekari izan zitezkeenak, "Berri zaharra" poeman adibidez. Era berean, erahiltzen duen iruditeria epiko, liriko eta dramatiko aztereta sakona merezi du, goi mailakoa da.
A. Zeintzuk dira erabili zuen euskararen berezitasunak?
J.A. Orokorrean, baturanzko joera nabaria da, ezin ahantz bait duiteke l968an eman zirela euskara baturanzko lehen urratsak: harrigarri egiten zaigu garai hartan idatziak izanik, batura zenbat hurbildu zen ikustea. Gainera, euskalkiak jorratu eta gero, bere sorkuntza lanean bakoitzari osagarriak erabiltzen saiatu zen. Formari begira, aditz trinko edo sintetikoekiko joera ia neurotikoa aipa daiteke.
A. Ia hogei urte pasa izanak zaildu egin al du biltze kan hau?
J.A. Beno, lana izugarria egin dugu batera eta bestera deika, jendearekin hitz egiten... Baina idazlan gehienak Eustakioren koinatak zituen bilduak eta berari esker jaso ahal izan ditugu. Hala ere, azken boladan idatzi zituenetatik batzuk bildu ahal izan ditugu, baina oraino besteren arrastorik izan ez badugu ere. suposatzen dugu agian interesgarrienak izan zitezkeenak falta direla.
Ritxi Lizartza

GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARANO2
PertsonaiazARANO2

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude