«Nuntzioari baimena ematea, preso politikoa nintzela onartzea da»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
PANTXOA GARAT
«Nuntzioari baimena ematea, preso politikoa nintzela onartzea da»
Pantxo Garat Anai Arteako partaidea dugu, errefuxiatuen kontrako epaiketetan, askotan, lekukoa eta duela aste gutxi presondegitik atera zen, bertan bi hilabete egon eta gero, errefuxiatu bat etxean hartzeagatik. Aspalditik errefuxiatuen aterbetzearen alde lan egin duen hau Ezpeletako erretore da eta gaur egun, apaiz lanetan ari da.
ARGIA. Zerk eraman zintuen errefuxiatu bat babestera?
P. GARAT. Hori oso istorio luzea da. Ia 10 urte eman ditut Euskal Herritik kanpo 4 urte Erroman ikasten eta 5 irakasle bezala Akizen, Apaiztegi Handian. 1977a arte ez nintzen Euskal Herrira itzuli. Armendaritzen errefuxiatu nafarrekin hasi ginen lanean kooperatiba bat sortu bait genuen 1983an. Orduan ez zeukaten paperik...
A. Eta errefuxiatuak hartzen zenituen etxean, nahiz eta paperik ez izan.
P.G. Bai. Orduan "Errefuxiatu bat, etxe bat" kanpaina hasi zen. Paperik ez izan arren, eta poliziak jakin paperik gabe zeundela eta errefuxiatuekin gure lanaren berri izan arren, Armendaritzen errefuxiatu familia batekin bizi izan nintzen. Garai haietan ere, GALeko komando bat gure ondotik ibili ziren... beraz, aspalditik fitxatuta nengoen.
A. Orain arte ez zaituzte inoiz atxilotu?
P.G. Ez, 1981-1986 artean, errefuxiatuek paperak zituztelako beti. Behin, elizara etorri ziren nere bila, jendeak ikusteko gisan.
A. Aldi honetan poliziak etxera etorri zirelarik, bortitzak izan ziren?
P.G. Bai. Hemen beste kasuetan bezala, atea hautsi, lurrera bota zuten eta hormaren kontra jarri ninduten, horma eta pistolaren artean. Ohetik altxa bezain laister han ziren mamu beltzak.
A. Zein izan dagogorrena? komisaldegia edo presondegia?
P.G. Komisaldegian PAFeko bulegoetan egon nintzen, asteartetik ostegun eguerdira arte, eta hiru galdeketa jasan nituen... Anai Artea elkarteari buruzko galderak, zein zen gure lana, zertan datzan... honetaz bi galdeketa egin zidaten, eta gauean, lo nintzela, bi polizia agertu ziren nere pentsa moldeaz galderak egiten. Ni mando zaharra bezain mutu egon nintzen.
A. Eta presondegito esperientzia?
P.G. Han presondegian 'terrorista' lanjeroseak gara. Presondegiko sistema nortasuna deusezteko egina dago. Han ez duzu ekimenik, zure nortasuna, emeki emeki hausten dute, han zenbaki bat besterik ez zara. Aske utzi naute, baina ez dugu ahaztu behar besteak han daudela.
A. Beste presoekin izandako harremanak nolakoak izan dira?
P.G. Presondegian oso zaila izan da harremana. Ez zuten jakin ere apaiz nintzela, pertsona batek besterik ez zekien. Presondegian % 80ak beltzak dira, trafiko banda osoak daude baina euskaldunei izugarrizko errespetoa digute.
A. Dena den, Elizako hierarkiak ez zaitu bazterrean utzi.
P.G. Nuntzioa etorri zen bisita ofizialean, Barne Ministeritzako baimenarekin eta bestalde, Baionako Apezpikua ere etorri zitzaidan. Ez gaituzte ofizialki preso politikotzat hartu nahi baina Barne Ministeritzak Nuntzioari baimena eman zionean, nolabait, preso politikoa nintzela onartu zuen.
A. Eta epailearekin?
P.G. Ea biolentoen laguna nintzen galdetu zidan. Frantzian, errepresio mailan, ez dute borroka honetan Euskal Herriko inor baztertzen. Orain arte langile, gazte, irakasleak... atxilotzen dituzte eta orain elizgizon bat hartu dute. Honek erran nahi du borroka honetan eskualde eta klase guztietako pertsonak daudela eta ez direla deusen beldur herrian?
A. Euskal Herritik kanpo izan duzu sostengu edo la guntzarik?
P.G. Bai, Frantzia osotik... baina hau komunikabide eta informazioa hedatzearen ondorioa izan da. Anitzek esan zuten ez zirela elizara joaten baina aterbetzearekin ados zeudela. Honek frogatzen du badaudela hainbat gizon eta emazte, uste baino gehiago, borroka isilki eramaten dutenak eta, beraz, gizakiaren eskubideen alde daudenak.
A. Nola ikusten duzu prentsak erakutsi duen interesa?
P.G. Nere ustez apaiza nintzelako hedatu zen.
A. Zein harrera izan duzu herrian?
P.G. Batzuek apaiza falta zuten. Beste batzuk Euskal Herrian dauden kezkez ohartu dira. Beste batzuek burua apaltzen zuten, ezkutatzen ziren eta nik badakit nere kontra mintzatu direla.
A. Nola ikusten duzu Euskal Herrian Elizaren garapena?
P.G. Elizak, oraindik ere badu gurutzerik eta asko gainera. Dena den, garapen hau betidanik militanteen esku egon da. Kristoren militanteak izan dira garapen hori aurrera eraman dutenak. Herri Ekintzak, adibidez, lantegietan eta nekazal munduan egiten dituen lanak, sindikatu bezala ez ezik, eliza bultzarazten du.
A. Aplikagarria al da Euskal Herrian Askapenerako Teologia bezalako bat?
P.G. Ez dut gizakia menperatzen duen teologia bat nahi. Jainkoaz mintzo bagara, gizakiaz mintzo ari gara eta teologia batek gizakia askatu behar du. Ikusi behar dugu Euskal Herriak zein behar dituen, herriak zer bizi duen, eta ikusi beharko da Elizak zein laguntza eskain dezakeen. Guk nekazariekin lan egiten dugu, nekazaritzak gainditzeko zenbait arazo bait ditu. Garrantzitsua da Elizak kultur mailan herri bat errespetatzen duen edo ez.
A. Euskal Herriko arazoen inguruan desberdintasun handiak agertzen dituzte Hegoalde eta Iparraldeto apaizek?
P.G. Lan egiteko modu berberak ditugu. Hala eta guztiz ere, badago apaiz batzuk bere elizako liturgietan besterik geratzen ez direnak. Gure berezitasuna herriari begiratzea izan da eta da egun ere. Ondotik herria ikertzea eta egung4o kezkei erantzutea.
A. Euskal historian Elizak oso paper garrantzitsua izan du, egun botere faktiko bat dela uste duzu?
P.G. Ez. Hala balitz eta Elizako arduradunek botere hori balute Hegoaldeko Elizarekin hartu emanak izango lituzkete, eta ez da horrela. Ez dut uste boterea daukanik.
A. Botere handiagoa izan beharko luke?
P.G. Eliza herriaren zerbitzari izan beharko litzateke. Eliza herriaren zerbitzuan sartzen bada, orduan indarra ukanen du.
A. Treviño ere atxilotua izan da pertsona batzuk aterbetzeagatik...
P.G. Baita torturatua ere. Nik beste tortura mota bat jasan dut, tortura psikologikoa. Espainian izugarrizko kanpaina hasi da apaizen kontra, eta Treviñoren bitartez Eliza ukitu nahi dute. Madrilgo boterea eta euskal izaeraren artean izugarrizko borroka eta eztabaida dagoela frogatu da.
A. Zein da zare iritzia Txikierdiren estradizioari buruz?
P.G. Baionan iragan zen Txikierdiren kontrako auzian lekukoa izan nintzen eta azken erabaki horrek erakusten du politika frantsesa Feliperen mutila bilakatu dela.
A. Nola ikusten duzu Iparraldearen etorkuzuna, eta Euskal Herri osoarena?
P.G. Etorkizuna. aspaldi denek esaten dutena, eta Ezpeletan ere erantzuten dutena: negoziazioa. Negoziatu behar da, mahai baten inguruan jarri behar gara. Gu arrastaka edo belauniko nahi gaituzte. Ez da negoziatu behar hilerrietan edota presondegien ateetan. Gu badugu gure nortasuna.
Bestetik, Iparraldean hain gutxi gara eta hain zatituak... Indar guztiok bat egin behar dugu, hor badugu anitz lan egiteko, inor baztertu gabe. Hemengo borroka kultur mailakoa da, hezkuntza mailakoa...
A. Erlijioa edota eliza al da euskaldun guztion batasun lekua?
P.G. Gure arazoa handia da. Hemen bi herri daude, biarnotarrak eta euskaldunak eta gotzai berdina dugu. Guk aspaldi proposatu genuen herri bakoitzak bere gotzaia izatea, herri bakoitzaren kultura errespetatuz.
Myriam Gartzia
Ixabel Etxeberria

NORTASUN AGIRIA:
Hazparnen jaio zen 1 944ean
Presondegian egon zela 500 gutun jaso zituen
Mendian ibiltzea eta espeleologia ditu gustoko
Fisika ikastea gustatuko litzaioke eta matematikak latina baino gehiago gustatzen zaizkio
Norabait bidaiatzekotan Nikaraguara joatea gustatuko litzaioke bertako apaizen lan modua ezagutzeko
34-38

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
PertsonaiazGARAT1
EgileezETXEBERRI14Politika
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
2024-11-04 | ARGIA
GKSk nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin du Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


52 herrialdek NBEri eskatu diote Israel armaz ez hornitzeko

Turkiaren ekimena babestu dute nazioarteko herrialde ugarik, gehienak arabiarrak edo islamiarrak, baita Hegoafrika, Brasil, Kuba, Errusia, Norvegia eta Vietnamek ere, besteren artean.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


Eguneraketa berriak daude