Gerardo Puente «Egun ere futbola da arrakasta gehien duen kirola»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gerardo Puenterekin kirolaz
Gerardo Puente «Egun ere futbola da arrakasta gehien duen kirola»
Gerardo Puente jadanik oso ezaguna da ETBn. Telebista hau apostu nabarmena egiten ari da kirolaren alde. Kirol programazio horren ardatzetarikoa da Gerardo. Beste saio batzuen artean "Sport Auto" aurkeztu zueneko aurpegia ezaguna izango zaio teleikusleari. «Kirolez kirol»en ere lan egiten du. Berarekin hizketan ihardun dugu.
ARGIA. Automobilismoaz arduratu izan zara. Kirol honek, zure ustez, harrera ona du hemen, edota oraindik bere bidea egiten ari da?
G. PUENTE. Harrera oso ona dauka, gertatzen dena da komunikabideek ez diotela jende mailan duen arrakastaren parekorik ematen. Hemen automobilismoko proba bat baldin badago, horren arrakasta edo betetzen duen espazioa, kasu gehienetan, adibidez, Arrate eskubaloi taldeak jokatu duen partidu baten erdia da. Batak edo besteak daramaten jendetza erabat desberdina da, automobilismoak jende gehiago mugitzen du, neurri honetan bederen. Ez noa esatera futbolak beste, baina... Jendea mugitzen du horregatik komunikabideetatik jasotzen duen erantzuna ez da benetan merezi duena. Horregatik beharbada ematen duen irudia eskasa da, baina Estatu espainiarrean dauden piloto onenetarikoak Euskal Herrikoak dira.
A. Tradizioz hemen futbola izan da beti harrerarik onena izan duen kirola. Horrela al da orain ere?
G.P. Uste dut gaur egun ere futbolak duela harrerarik onena kiroletako programazioaren barruan.
A Ez al da nabaritzen beharbada jendea beste kirol butzuekiko zaletasuna erakusten hasi dela?
G.P. Nik esango nizuke pilotan, esate baterako, lan handia egin duela ETBk. Pilotaz gain, herri kirolak ere jendeari hurbildu egiten dizkio. Eskuz banakako finala jokatzen den egunean tabernetan ikusten den gauza bakarra hori da, hori edo Kontxako estropadak edo Donostia eta Zornotzako kross-ak... Maila horretako kirolek arrakasta lortu dute eta hori nola edo hala telebistak bultzatu du.
NERE PORTILLO
77

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazPUENTE1
EgileezPORTILLO1Komunikabid

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude