«Normala da apezek jendea aterbetzea, salmoetan betidanik kantatu da hori»


2021eko uztailaren 20an
Mattin Karrere, Arbonako erretorea eta Herriarekin taldeko partaidea:
«Normala da apezek jendea aterbetzea, salmoetan betidanik kantatu da hori»
Errefuxiatuen Sostengu komiteko partaidea da Mattin Karrere Arbonako erretorea. Epaiak izan direlarik, defentsaren lekuko gisa agertu izan da. Errefuxiatuak, gose grebari ekin eta Baionako katedraletik kanporatu zituztenean, bere elizan hartu zituen. Edozein motako errepresioa salatzeko beti prest agertu izan da elizgizon lapurtar hau.
ARGIA. Noiztik zaudete apezak antolatuta? Zer lan egiten duzue?
MATTIN KARRERE. Duela hamar-hamabost urte hasi ginen biltzen, errefuxiatuen inguruan sortutako errepresioa zela eta. Giscard-en garaia zela uste dut. Guerrilleros de Cristo Rey lehenik, eta Batallón Vasco Español ondoren, GALen lan beraren egiten hasiak ziren. Bi liburuska plazaratu genituen errepresioa salatuz.
A. Geroztik zer lan egin duzue errepresioaren inguruan?
M.K. Batasun horren helburua, biziari lotua izatea da. Gertakariak salatu behar direlarik, salatu egiten ditugu. Baina salaketak ez dira errefuxiatuei buruz bakarrik, gertakaririk handiena izan arren. Bertze gauza batzuei buruz ere badira salaketak, erran nahi bait da hizkuntzaren zapalkuntza edo bertze ekintza sozialak. Jendeari ogia kentzen zaiolarik... Lan eskasian, herriaren minari, ohituran ere heltzen diogu. Bertze herriekin ere badugu harremana. Gure apez taldeak, hain zuzen ere, Herriarekin izena du, herriari atxekiak bait gara. Badira bertze talde anitz gizarte mailan, politikoki edota giza-eskubideen alde borrokatzen direnak. Herriaren ondasun guztiei buruz eztabaidatzen dugu eta analisiak egiten ditugu.
A. Zuen kontra erreakzio anitz izan da apezen artean...
M.K. Apezen artean bertze gauza guztietan bezela geratzen da. Batzuk herriari lotuak dira. Bertzeak, berriz, sistema batean dira. Bertze lanpostu guztietan ere, apezen artean bezala, badira horrelakoak: medikuntzan, langileen artean, sindikatuetan... Apez anitzek ez du bere txapinetatik irten nahi. Ez dute aski bertuterik horren egiteko. Beldur batean bizi dira. Hor ageri da, bederen, apezaren gizontasuna. Talde txiki bat joanen da aurka, bertze puntatik badutelako kuraia. Bertzenaz, erdikoak epelak dira.
A. Eta apezpikuarekin zer harreman duzue?
M.K. Apezpiku hau ez da publikoki alde agertzen, ezta kontra ere. Bere lerroa behar du atxiki. Baina gutariko batzuk gehiago hunkiak izan direlarik, kuraia azaldu du, Pantxoa Garaten kasuan esate batera. Giro horretan ez da erraza beharbada baina negoziaketa ere aipatu du, eta egoera honetan, hori ez da haizeari buruz doan aipamena soilik. Herriaren kontrako gertakariak ikusten dituelarik, gure apezpikuak badu kuraia.
A. Ez da erraza izanen gaur egun errefuaxiatuak aterbetzea...
M.K. Aterbetze hori betirakoa da. Fede mailan horri beti baietz erran behar zaiola uste dut. Liburu Sainduetan ere, "Jainkoa babesleku" aipatzen da, gainera historia guztian zehar, eta ez bakarrik euskaldunon historian. Elizaren historiaren aurretik ere. Gure fedea juduen fedetik heldu da, eta David erregearen salmoetan ere ageri da, Jesus baino mila urteko bat lehenago.
A. Azken asteetan bi apez atxilotuak izan dira: Garat eta Treviño. Zer iruditzen zaizu?
M .K. Irudi du aterbetzeagatik atxilotu dituztela. Ez dira gauza normalak, baina zer politika joko dagoen ikusirik, eta errefuxiatu eta iheslari horien kontra zertan hasiak diren ikusirik, ez da harritzekoa. Nere irudiko, normala da apezek jendea aterbetzea. Norbaitek zerbait eskatzen duelarik, eskuak behar zaizkio zabaldu. Gu ez gara detektibeak edo poliziak, laguntza eske heldu denari inkesta egiteko.
A. Ez dirudi Estatu frantziarreko politika aldatuko denik. Beraz, iheslariak izanen dira hemen, eta aterbetuko dituzue.
M.K. Bistan da. Egia da gero eta zailagoa izanen dela. Borroka hori nola eramaten ahalko dugun bertzerik da.
A. Herriko jendeak nola ulertzen du zure borroka.: Zer moduzko harremanak dituzu?
M.K. Ideologia guztietako jendea dago hemen. Nik ikusten ditudanekin ongi moldatzen naiz. Arras kontra direnak ez dira agertzen. Beren araberako elizkizunak atzemanen dituzte maleruski. Miarritzeko apezen artean badira RPR gertu dutenak. Haiek ez dute politikarik egiten, guk bai...
A. Beraz ez duzu horrelako enfrentamendurik hemengo jendearekin. Ez zaituzte nardatzen horregatik.
M. K. Batzuetan bai. Izan ditut eskutitzak eta telefono deiak.
Ixabel Etxeberria
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakEPSK
PertsonaiazKARRERE2
EgileezETXEBERRI14Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude