Aizpea Goenaga: "Saio honek Kontrasteagatik izan diezake grazia»


2021eko uztailaren 19an
Aizpea Goenaga: "Saio honek Kontrasteagatik izan diezake grazia»
ETBk udaberri honetan "Beni eta Marini" saioa aurkeztuko du. Lan honetako aktore nagusiak Aizpea Goenaga eta Elena Irureta dira, eta gidoia ere beraiek idatzi dute. Saio honetan parte hartzen duten pertsonaiak eta laguntzen aritu direnak funtsean "Bi eta bat" saioan aritu zirenak dira. Beraz, lasterrean Euskal Herrian eginiko umorezko beste saio bat emitituko da.
ARG IA. Nondik sortu zen Beni eta Marini egiteko ideia?
A. GOENAGA. Berez beste programa bat egiteko asmoa genuen, baina atzera bota zuten eta gero beste lan bat egiten ari ginenean, berriz deitu ziguten telebistarako saio bat egiteko, ordu erdikoa eta umorezkoa. Orduan gauza telebisibo bat zer izan zitekeen pentsatzen hasi ginen eta horrela sortu zen ideia. Telebista eta antzerki munduan ibilitako bi andre, helduagoak direnean ETBra bueltatzen dira eta bertako istorioak kontatzen dira. Elena Iruretak eta biok idatzi dugu eta Kike Amunarrizek egin ditu abestiak.
A. Lehenago eginiko "Hau da A.U." bezalako saioekin alderatuz ba al du berezitasunik?
A.G. Nik uste? berezia da."Hau da A.U." bukatutakoan ez genuen horrekin jarraitu nahi. Bukatzen jakin behar da eta beste gauza berriekin arriskatu. Beste apostu bat egin behar genuela uste genuen. Apostua onerako edo txarrerako izan daiteke, baina guk uste dugu onerako izango dela.
A. Umorea egiterakoan zerk edo nork du zuregan, batez ere, eragina?
A.G. Neri askotan kalean gertatzen diren gauzek egiten didate izugarrizko grazia. Bizitzan ikusten dituzun gauzak askotan oso komikoak dira eta hauek dute eragina neregan. Egoerak dira barregarrienak, txiste ugari ez ditut ulertu ere egiten. Egoera batean sortzen diren puntuek ematen didate barregurea.
A. Zein uste duzue izan daitekeela zuen arrakastaren giltza?
A.G. Nik uste dut istorio honek kontrasteagatik izango duela grazia. Bi emakume zahar aurkezle modura jartzea kontraste bat da, eta emakume hauek harro muduan agertzen dira eta herri honetan harrotasuna ez da balore on modura hartzen. Honek ere kontrastea sortzen du. Gure helburua berez irri egin eraztea baino, zerbait sinpatikoa egitea zen. Helburu honek sinplea eta lorterraza dirudi, eta nik ikusle modura ere horri garrantzi handia ematen diot. Asko eskertzen dut bat batean zerbaitek lotzen zaituenean, erraz ikusten den zerbait izatea.
AITZIBER YARZA
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazGOENAGA2
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude