«Aurkarien Helburuak Gaur Egungo Errealitatera Egokitzen Ari Dira"

Enrique Mujika Herzog diputatuari elkarrizketa
Enrique Mujika Herzog, Madrileko Kongresuan Diputatua PSOEren Izenean:
«Aurkarien Helburuak Gaur Egungo Errealitatera Egokitzen Ari Dira"
PSOEko indar faktikoetariko bat dela esan liteke. Franeoren azken urteetatik sozialistek jeltzaleekin dituzten harremanen garantietako bat da Mujika Herzog. Justizia ministro zelarik, hark sortu zuen presoen sakabanaketa politika. Ministro izateari utzi dionetik, diputatua den arren, alderdiko lanetan ari da lanean buru-belarri. Madrileko Ferraz-eko egoitzan errezibitu gintuen.
ARGIA. .Nola ikusten duzu itun autonomikoa? EAJk ez du onartu eta harritzekoa bada ere, UPNk ere ez.
E. MUJIKA HERZOG. Kontuan izan, Gobernuak eta oposizioak ez bada, Estatuko gainerako alderdiek ez dutela onartu nahi izan. EAJk dituen errezeloak arrazoirik gabekoak dira, proposatutako Itun Autonomiko honek ez bait ditu Eusko Jaurlaritzaren konpetentziak murrizten. Ezta murriztuko ere. Beraz, EAJren sinadura interesgarria izaki, penaz gara onartu ez duelako. Boterearen banaketa oro interesatzen zaio Euskadiri, Kataluniari ere interesatzen zaion bezala. Botere territorialaren garapenean ere badute zer esanik. Dena den, Euskadik ez du eskubiderik galtzen. Ez dute, bada, zertan kezkatu beharrik. EAJk postura aldatuko duelakoan gaude.
A. Enrique Mujika Herzogek bultzatu zituen transizio garaian PSOEren eta EAJren arteko harremanak. Zer dira trsansferentzia, industri birmoldaketa eta beste hainbat gairen inguruan gaur egun dauden borrokaldiak?
E.M.H. Borrokaldi horiek kezkatzekoak diren arren hoztasunez eta urruntasunez erreparatu behar zaie, bestela ezin dira gauzak hehar bezala baloratu. Oinarria jarria dago: sozialisten eta jelkideen arteko kooperazioa. Hori da, hain zuzen ere, urruntasunez begiratzeko aukera ematen duen ardatza. Behin oinarria finkatuta. gainerako guztia logikoa da. Gobernu koalizioetan normala da alderdi bakoitzak bere ikuspegia izatea. Baina ulerkera pluralek ez dute koalizioaren plateamendua baldintzatzen. Sozioek ondo dakite elkarri laguntzea beharrezkoa dela.
A. PPk EAJrekin bat egingo balu PSOE gobernutik kanpora dezake. Ez al duza uste?
E.M.H. Galdera hori madrildar batek egin diezadake, edota andaluz batek... baita euskaldun batek ere. Baina esperientzia duen euskaldunak, Euskal Herriko historia zati bat bizi izan duen euskaldunak badaki erantzun bakarreko galdera dela hori. PSOEk eta EAJk ikuspegi desberdinak dituzte, baina kultura demokratiko beretik abiatu dira. Badakigu kultura demokratiko komun honek, bi alderdion elkarlana zilegi egiten duen horrek, ezinezko egiten duela EAJk PP'rekin bat egin dezan. PPk ez du kultura hori. Ez du ahalmen politikorik Euskadin ezer eskaini ahal izateko, proposamen lilurakorrik egiteko.
A. Baina zure iritzia ez dator bat oraingo PSEk-PSOEko agintarien jarrerarekin. EAJk HBrekin dituen harremanei dagokienean, esan izan da Madriletik begiratzen duten sozialistek beste urruntasun bat mantentzen dutela, Euskadin, kontrako.sentimentua askoz ere sutsuagoa dela.
E.M.H. Arduradun politiko bat beste alderdi bateko barne kontuetan sartzea ez da bat ere ona. Dena den, Euskadiko alderdi sozialistak eska diezaioke EAJri gainerako alderdi demokratiko guztiei eskatzen diena, alderdien barneko kontuetan ezertan ere sartu gabe. Hau da, zilegi du sinatutako konpromezuekiko leialtasuna eta fideltasuna eskatzea. Ajuria Eneako konpromezuei buruz ari naiz, hain zuzen ere. EAJk konpromezuok leialki betetzen baditu, eta hala ari dela iruditzen zait, hortik aurrera egingo duenaz mintzatzea ez da gure lana. Jelkideek sinesten badute elkar hizketaren poderioz, ondorioak ondorio, HBk instituzioak onartuko dituela, ez dut ezer esatekorik.
A. Tentsio handirik izan dituzue. Zer dago horien atzetik?
E. M. H. Tentsio horiek konpondu dira. Autobideari dagokionez, Eusko Legebiltzarrak aukeratu zuen bere bidea. Baina horrez gain, PSOEren mozioa ere onetsi zen. Hau da, Leitzarango ingurugiroaren onerako izango balitz, posible izan zitekeela trazatu egokitzea.
Gipuzkoako diputazioko aurrekontuei dagokienez, EUE eta EArekin sortutako negoziazioekin konponduko da arazoa.
Liskar hauei ez zaie behar baino garrantzi handiagoa eman behar. Gainera, horrelakoak beti gertatuko dira. Komunikabidek, haien lana horixe bera izaki, interpretazioak egiten dituzte, espekulatu egiten dute eta arrazoiak bilatzen saiatzen dira... baina gauzak diren bezalakoak dira. Gaur egun indar diskrepanteak errealitatera egokitzen ari dira.
A. lkusten al duzu Euskal Herrian bakea lortzeko biderik?
E.M.H. Biolentziaren amaiera ez da Bostgarren Mendeurrena, ezta Joko Olinpikoak. Hau da, ez dago epe zehatzik definitzerik.
A. Xabier Arzallusek, adibidez, aipatu izan du ETAk ez duela hiru urte baino gehiago iraungo...
E.M.H. Ni ez naiz ausartzen horrelakorik esaten, batik bat gurea bezalako herri zahar bati buruz. Memoria historikoa izugarria bait du gure herriak. Akaso. Arzalluzek nik baino datu gehiago du. Profetak ia beti harrikatu izan dituzte. Nik ez dut profeta izan nahi, gero harrika egin diezadaten. Nere ustez, terrorismoa amaitzeko baldintzak betetzen ari dira. Gaitzespena egunerokoa denean eta hurbilen dagoen eskutik heltzen denean, terrorismoaren aldeko sistima hauts daiteke, baina ez dut aurreikuspen kronologikorik egin nahi.
A. Kalkulu horren barnean al dago ETArekin hitz egitea?
E.M.H. L-Ez dut uste. Baina zer da elkar hizketa? Horri buruz asko hitz egin izan da...
A. Aljerian egindakoaren moduko zerbait.
E.M.H. Begira, Alemanian baddintzarik gabe errendatzeko hitz egin zuten. Hori zure ustez elkar hizketa izan baliteke, hala deituko diogu. Beraz, elkar hizketak armak baldintzarik jarri gabe uzteko bakarrik balio du. Hori da aliatuek naziekin egin zutena. Elkar hizketaren ondoren, noski, kontuan hartuko dira egoera pertsonalak. Baina ez gara urrutiago joango.
A. Justizia ministroa zinenekoa da euskal preso politikoen sakabanaketa. Ez al du politika honek amaierarik izango?koste humano haundiak ditu.
E.M.H. Oso elementu inportantea izan da terrorismoaren kontrako borrokan. Kontuan izan sakabanaketa indarrean jarri genuenean, gehienak kontra jarri zitzaizkizula. Gaur egun ez du inork kritikatzen. Ardanza lehendakariak berak ere esana du Gobernu espainiarrak erabateko legitimitatea duela horretarako. Presoak bi zentrotan bilduta zeuden bitartean, elementurik gogorrenek zuzentzen zuten kolektibo osoaren norabidea. Sakabanaketaren ondoren, egoera horretatik irten eta gizartean integratu nahiaren aldeke bozak agertu dira, irtenbiderik ez dutela ikusi dutelako, delitoetara bultzatu zituen ametsa betezina dela konturatu direlako.
Espetxea modu guztietan da txarra, baina bi moduko giltzapeak daude. Bata, kanpotik inposatzen dena eta bestea, espetxeetan bertan inposatzen dena. Guk kondenak mantendu egin ditugu noski, baina bigarren giltzapetik aske utzi ditugu. Orain iritziak lasai azal ditzakete, ez dute errepresaliaren beldurrik.
Batzuek larrutik pagatzen dute, baina benetako koste humanoa terrorismoak sortutako biktimena da. Egoera hori amaitzen denean, hainbat ate zabalduko dira.
A. Ba al du beldurik Mujika jaunak;
E.M.H. Ez... ez lehoi hezitzaile batek baino gehiago, aldamioan gora lan egin behar duenak baino gehiago. Nik sentitzen dudan beldurra, beldur profesionala da. Lanbide guztiek sortzen dute, ordea. Baita zuenak ere.
A Nola ikusten duzu Euskal Herriaren etorkizuna?
E.M.H. Ikusten dut zorionez orrialde bat pasatu dugula: independentziarena. Helburu betezinak bazter utzita, helburu posibleetan egingo dira ahaleginak. Hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzak dituen konpetentzia eta posibilitate guztiak erabiliko dira. Euskadiko autogobernuak botere handia du. Autogobernua indartuta, euskadunok gure gizartea eraiki ahal izango dugu. Euskaldunok, gauza izan behar dugu gure gizartea egoera zail honetan berreraikitzeko.
A. Zer egiten du Mujika Herzogek alderdi sozialistan katalan, andaluz eta beste hainbaten arteko borroken artean?
E.M.H. Alderdiaren batzorde exekutiboko partaidea naiz 1967az geroztik. Nik dakidala, betidanik izan ditugu liskartxoak. Baina zein alderdi inportantek ez ditu? Gainera, guk ditugun desberdintasunak solidarioak dira. Denok jabetu gara alderdiaren batasuna eta indarra mantentzea beharrezkoa dela.
Garbiñe Ubeda
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSOE
PertsonaiazMUJIKA7
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude