«Mikrofonoa Babeslekua Bilakatzen Da Denborarekin»


2021eko uztailaren 19an
Laxaro Azkune, Herri Irratiko lankodeari elkarrizketa
Laxaro Azkune
«Mikrofonoa Babeslekua Bilakatzen Da Denborarekin»
Egunero aurki dezakegu Lzaro Azkune bere "Kale kantoian". Nahikoa dugu Herri Irratiko uhinak sintonizatzearekin. Bertan hitz egingo digu azpeitiar honek herri kirolak, bertsolaritza eta nekazal munduari buraz. Magisteritza ikasketek egin eta irrati gizon bilakatu den hau elkar hizkutatu bihurtu dugu une batez.
ARGIA. Zu kazetaritza munduan ezustean sartu zinen. Nola izan zen?
LAXARO AZKUNE. Irratian hasi aurretik ikastolan aritu nintzen zortzi urtez klaseak ematen. Garai hartan Jose Mari Iriondo ETBra joan zen eta Herri Irratian jendea behar zen. Askotan egiten nuen topo Juan Arregirekin, eta arrebak ere bertan egiten du lan. Azken honek esan zidan ea zergatik ez nintzen animatzen eta froga egitea pentsatu nuen. Haurrekin borrokan aritzea baino okerragoa ez zela izango iruditu zitzaidan.
Broma gisa hasi nintzen. Gainera, lantzeko proposatu zizkidaten arloak gustokoak nituen. Bertsolaritza, herri kirolak, baserri giroa... hurbilekoak sentitzen nituen. Horrela sartu ginen irratian Alberto Gorritiberea eta biok.
A. Irratian lanean hasi zinenean zure bizitza aldatu egin zen. Damutu al zara inoiz erabaki hori hartzeaz?
L.A. Ez, inoiz ez. Zortzi urte t'erdi hauetan egin ditudan saio desberdinetatik, banuen oso gustoko bat, "Txinpartak" izenekoa. Entzulegoarekin asko identifikatzen nintzen. Gero, irratiak egin beharreko egokitze lanak zirela eta, bazkalondoko irratsaioa egiteko esan zuten zuzendaritzakoek. Nik garbi neukan euskaraz izan behar zela, baina ez nintzen hainbeste identifikatzen entzulegoarekin. Hala ere oso gustora nago.
A. Zeure kabuz ikasi duzu irratiaz dakizun guztia. Zer bota duzu gehien faltan urte hauetan? Zerbait gelditzen al zaizu ikasteko?
L.A. Nere hutsunerik handiena, eta ez dakit hori kazetaritza egiterakoan irakasten duten ala ez, neure buruaren zuzentzailea izan behar eta ez jakitea izan da. Nik akats asko ditut oraindik, baina uste dut lehen gehiago nituela. Eta mikrofonoaren aurrean jartzerakoan, gaiak prestatzerakoan, musika aukeratzerakoan... ez zegoen nola egin behar zen esango zidan inor. Aholku emango lukeen norbaiten falta somatu dut beti.
Beste kazetarien lan sistema jarraitu dut, eta gustokoena aukeratu. Eta gehien konbenzitzen nauena elkar hizketetan konfidantza ematearena da. Hori da neretzat garrantzitsuena, elkar hizketatua gustora sentitzea kazetariarekin hitz egiten duenean.
A. Eta ez al zaizu iruditzen beti gai berak ikutzean zure kazetari lana piska bat mugatu egin dela? Ez al zenuke nahi beste arlorik jorratzea?
L.A. Beno, beharbada. Nik Magisteritza egin nuen, eta kazetaritza ikasketak egin izan banitu agian beste ikuspegi bat izango nuke, baina nabilen esparruan oso gustora nago. Gainera, beti gustatu izan zait saltsa piska bat izatea lanean. Gauza batera bakarrik mugatzen banaiz aspertu egiten naiz, baina danetara iristea ezinezkoa zaidala ere sentitzen dut askotan.
Irratia, herri kirolak, bertsolaritza... gai bakoitzean izugarrizko datu piloa izan behar dut kontutan, eta horrek denbora asko eskatzen du. Horregatik sentitzen naiz askotan gauza gehiegitan sartuta bezala, eta guztia behar bezala landu ezin da.
Gainera, baserritik nator ni, eta beti oso gertukoak sentitu ditut nekazal mundua, bertsolaritza eta euskal kulturaren giroa. Azken hau ikasketen eragin zuzenez lantzeko aukera izan nuen. Mugimendu guzti horien jarraipena egiteak oso gustora senti arazi naute nere irrati lanean, eta beste programa motak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Politika mundu hori ez dut oso gustokoa.
A. Irratian egin duzu zure kazetari lan gehiena. Baina noizbehinka idazten dituzu kolaborazioak eta antzekoak egunkarientzat. Ez al zaitu prentsa idatziak erakartzen?
L.A. Idazle alferra naiz oso. Norbaitek eskatzen badit artikuluren bat, zerbait egingo dut, baina ez dut idazteko ohiturarik. Ez idazle sortzaile bezala, ezta bestela ere.
Bertsoekin ere beste hainbeste. Idazten ditut, baina enkarguz. Ez zait ateratzen horrelakorik. Neretzat gustokoena elkar hizketak egitea da. Elkar hizketatuarekin lortzen den zuzeneko harreman hori.
A. Zure programa. "Kale kantoian", gaur egun Herri Irratian guztiz euskaraz egiten den gutxienetarikoa da, bakarra ez esateagatik. Zer iruditzen zaizu hori Herri Irratiaren lehenengo izpiritua ezaguturik?
L.A. Beno, Herri Irratia, Donostia eta Loiolako estudioetan egiten da Gipuzkoa osorako. Euskaratzko programazioa, Loiolari dagokionez behintzat, ia osoa izaten da goizez. Arratsaldez ere egiten dira zenbait gauza. Baina horrekin ez nuke esan nahi Herri Irratian egin beharko litzatekeen hainbat egiten denik euskaraz. Nere gustorako behar baino askoz ere gutxiago egiten da euskaraz.
Arrazoiak aztertzen hasiez gero hori irratiko zuzendaritzak ikusi beharko luke. baina pentsatzen dut horren azpitik pertsonalaren lotura dagoela, ez ikuslegoarena. Herri Irratiko entzulegoa orokorrean euskalduna delako. Programa egilearen ohitura eta erraztasunagatik egiten dira erdaraz.
Enpresa bezala ere, publizitate aldetik etorri errazagoa izan dezake erdarazko programazioak euskarazkoak baino. Garai batean Herri Irratiak bazuen euskaraz gero eta gehiago egiteko nahia. Baina orduan diru laguntzak ere jasotzen ziren instituzioengandik. Gaur egun ez eta hori ere. Orduan. funtzionamendu aldaketa enpresaren eraldaketaren ondorioa da. Ez dago gure esku hori.
A. Zer eman dizu kazetaritzak? Eta kendu?
L.A. Norbaitek pentsa dezake irakasle bezala erreta egoteagatik sartu nintzela irratian, baina ez zen horrela izan. Ikastolan zortzi urte lanean egon ondoren, behin baino gehiagotan galdetzen nion nere buruari ea bizi guztia horretan pasatu behar ote nuen, eta noiz edo noiz gauza berriak egiteko tentazioak izaten nituen. Aukera izan nuen, eta aproba egin ere bai.
Gogorra egin zitzaidan. Oso lotsatia naiz, pertsonen aurrean azaltzeko orduan eta pertsonen aurrean hitz egiteko orduan. Denborarekin lasaitzen joaten zara, eta hori da irratiak eskaini didan aukeretako bat baina behin ere ez zara zuk nahi duzun tamainan lasaitzen. Hori izan zen gehien kostatu zaitzaidana hasiera batean: ezagutzen ez nuen batengana joatea eta hari galderak egiten hasi beharra. Oraindik ere, egoera berria baldin bada, arazo larria sortzen dit horrek.
Baina irratiak eskaini didan gauzarik garrantzitsuena, eta gustokoena, jende asko ezagutzeko aukera ezinhobea izan da. Ezezagun bati zeure istorioak azaltzen dizkiozu, eta berak ere berdin zuri. Harreman hori oso pozgarria da. Gehienek oso ongi hartu naute gainera, eta hori eskertzekoa da beti, zu beraien erantzunen bila joaten zara eta.
A. Zure bizitza publikoa bi zatitan banatzen da: irrati gizonarena bata eta bertso saioetako gaijartzallearena bestea. Zer desberdintasun daude bi alerdi hauen artean?
L.A. Beno, irratian mikrofonoa dago, eta babesleku bat bilakatzen da denborarekin. Hasieran iruditzen zaizu mundu guztia zuri entzuten ari dela, eta horrek izugarrizko ikara sortzen du. Baina gero hori gainditu egiten da eta azkenean zeu bakarrik bazeunde bezala hitz egiten duzu. Horrek badu bere arriskua, konfidantza gehiegirekin aritzen zara eta askotan.
Bertso saioetan ere mikrofono baten aurrean aritzen zara, baina oso desberdina da. Gai jartzaile lanetan hasi ninizenean makina bat lo ordu galdu nituen! Saiora joan aurretik. Nere lehen saioan gogoratzen dut zangoak izugarri gaizki pasatu zutela. Dardarka zeuden. Ez dakit, indarra galdu edo egin zuten. Baina ez nuen hankasartze handirik egin, eta jarraitu egin nuen.
Aproba asko egin izan ditut saioak hasi baino lehen, puntua kantatzerakan ea ahotsa aterako zaitzaidan jakin asmoz. Oso estu egoten naiz, batez ere finaletan. Zeure buruari ardura kentzen saiatzen zara, baina hala ere bertan eginiko huts batek bertsolariari kalte asko egiten dio. Bertsolariak ez du gai jartzaileaz arduratu behar. Nahikoa du bere buruarekin.
A. Baina zein neurritarainoko garrantzia du gai jartzalleak bertso saioetan?
L.A. Neretzat gaiak garrantzi handia dauka, baina ez da erraza gai ona zein izango den eta zein ez asmatzea. Batzuetan gai onak direlakoan bota eta saio txarrak ateratzen dira. Bestetan, aldiz, gai kaskarrak dira ustetan eta izugarrizko saioak bihurtzen dira.
Gaiak badu garrantzia, baina bertsolarien inspirazioak du beti azken hitza, eta guk izugarrizko garrantzia ematen diogu gaiak jendearen gustokoak izateari. Formulazio aldetik ere hitz egokiak aurkitu behar dira bertsolaria nahastu ez dadin. Garrantzi handia du baita nor hasten den bertsotan.
Ez da gauza erraza gai eta egoera berriak asmatzea. Eta gai jartzaileen taldea zabaldu egin behar da hurrengo txapelketarako. Hori uste dut nik hebintzat.
A. Saioa hasi baino lehen gaia bertsolariei ematea gaizki dagoela esan izan da azken aldian. Zein da zure esperientzia arlo horretan?
L.A. Gaia emateagatik normalean ez da bertso saio hobea ateratzen. Esperientziaz badakit bertsolariei gaia aurretik emandakoan saio ona egiten dutela, gai hori aurretik jakin gabe gustorago geratu arren emaitzarekin. Baina hori egiten dudanean nik behintzat, bertsolaria egoera larrian ez jartzeko izaten da, menperatzen ez dituen gauza batzuez kantatu ez arazteko.
Baina orain sortu den saltsarekin ez dakizu dagoeneko bertsolariek nahiago duten gaia esatea ala ez. Nik ez esateko erabakia hartu dut. Inoiz galdetu ere egin dut. Batek txanponetara erabaki zuen. Baietz irten zen. Ez dakit bide egokia den ala ez. Argi dago arriskutsua behintzat badela.
Badirudi bertsolariek beraiek ere nahiago dutela bertsoaren arriskua bakarrik izatea? baina ez jaialdiarena. Azken honen ardura gai jartzaileen eskuetan uzten dute. Horrela nahi badute horrela egingo dugu besterik gabe.
A. Zein bertsolari miresten dituzu.'
L.A. Beno, ez da erraza esatea. Guztiek dute zerbait aipagarria. Okurrentzi aldetik badira sorpresa handiak ematen dituztenak. Peñagarikano batek, ikaragarrizko ateraldiak ditu. Baina bati ez da lortzen sorpresa hori. Gero dago Egaña, adibidez. fintasun handikoa. Errekurtso asko ditu Lizasok bezala. Egoerarik okerrenean ere irtenbidea aurkituko dute? eta bestea estuasunetan jartzeko moduan gainera.
Hiru hauek daude gaur egun gailurrean, baina beste bertsolari asko daude izugarrizko kalitatea dutenak. Pertsonak apartatzea beti da oso arriskutsua.
Amagoia Iban

NORTASUN AGIRIA
1950eko martxoeren 26an jaio zen Azpeitiko Oinatz auzoan. Bidaiek ez ditu oso gustokoek, eta bizitzako bidaiarik luzeena Afrikara egin du, soldaduzkara Ezkondua, bi alaba ditu. Pilota du herri kirolik gustokoena. 1983an hasi zen Herri Irratian lanean. Bi urte beranduago aurkeztu zuen bere lehen bertso saioa, Azkoitian. Zuzeneko emanaldietan pasatzen ditu estuasun handienak Enid Blyton-en «Bostak» bildumako bi liburu itzuli ditu
20-24

GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazAZKUNE3
EgileezIBAN1Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude