"Aukera Faltan Ikusten Ditut Kantari Berriak"


2007ko otsailaren 21ean
Gontzal Mendibil kantariari elkarrizketa
Gontzal Mendibilek Kantegintzaren Egoera Kaskarra Dela Uste Du:
"Aukera Faltan Ikusten Ditut Kantari Berriak"
ARGIA. Ezinbostekoa ikusten duzu kantautoreak garai herrietara egokitu behar izatea?
G. MENDIBIL. Bai, noski. Orain dela 15-16 urte hasi nintzen kantari gisa baina nere burua egoera berrira egokitu behar izan nuen, kantariok ezin dugulako aspaldi batean bezala gitarrarekin soilik ihardun. Guk ere, gutxienezko eskakizun batzuk bete behar ditugu, bai soinu, baita ikuskizun aldetik ere. Lehen ez zegoen talde mugimendurik baina euskal rock erradikalarekin kikildurik gelditu ginen kantariok, herriak erabateko musika bultzatu eta beste bat ahaztu edo behintzat baztertzen zuelako. Orduan, talde asko eta kantari herri gutxi sortzen ziren. Badaude oraindik ere bakarlari gisa hasi eta zenbait saio eta kantaldi berritan aritzen direnak, baina aurrera ateratzeko aukera gutxi izaten dute. Batetik, ezezagunak direlako eta bestetik, taldetxo bar eratzeko dirua behar delako. Dirua, laguntasuna eta aukerak. Azkenik, lauzpabost geratu dira. Euskal kantautore berriek gure lagunkidetasuna behar dute. Hala ere, lana da beti balio duena. Lan egiten duenak beti izango du aurrera ateratzeko aukera gehiago.
A. Hartu al dute gazteek txanda?
G.M. Euskal kantagintzan loraldiak izan dira baina egun, ez dut esango norabiderik gabe, baina kantari berriak aukera faltan ikusten ditut. Bestalde, taldeak sortu bai baina errepikatu egiten dira, bai musika bai eskemetan Berezitasuna falta da. Txanda alde horretatik etorriko da. Ez da musika estiloa aldatu behar dela edo musika oso ezberdina egin behar dela, kantatzeko eta musika lantzeko era norberak bilatu behar duela baizik. Azken finean, hori falta da: nortasuna. Bakoitzak aurkitu behar du bere bidea. Lehen, edozein modutara agertzen ginen plazan, jendeak eskatzen zuelako da kantari asko ginelako. Egun ez da gauza bera gertatzen. Orain, berrientzat askoz ere zailagoa da aurrera ateratzea. Kantari gazteak egon badaude, baina aukera eskaini behar zaie.
A. Boladak izan daitezke...
G.M. Bai. Orain 7-8 urte, Kantarien egoera gaurkoa baino askoz txarragoa zen. Gaur egun, era guztietako musika onartzen da eta kantagintza ari da bere bidea hartzen Oraingoa ez da kantautoreen bolada baina norbait ager daiteke egoerara lotuta. ideia politak dituena. Hala ere, kantaldiak gutxitu egin dira eta bestalde, kultur politika serio baten falta nabari da. Ez bakarrik goiko politikoen aldetik, herri eta auzo bakoitzeko politikoen aldetik ere. Gainera, gure arazoa ez da aurrekontuena soilik. Azpegitura egokiak falta dira.
53

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\MENDIBIL1
Pertsonaiaz\MENDIBIL1

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude