«Geroaren alde egin behar da apostu, nahiz ordain soziala handia izan»

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ordea eta Hezkuntza sailburua:
«Geroaren alde egin behar da apostu, nahiz ordain soziala handia izan»
Fernando Buesa prentsako protagonistetariko bat izan da Eusko Jaurlaritzako agintean sozialistak jarri zirenetik EAJ eta EErekin batera. Ikastolen eta euskararen inguruan egindako adierazpenek polemika biztu dute orain dela gutxi. Gai hauei buruz eta PSOEren estrategiaz galde egin diogu, elkar hizketarako beta handirik eman ez bazigun ere.
ARGIA. Nola aurtitu duzu Hezkuntza Kontseilaritza?
FERNANDO BUESA. Sail honek beti izan ditu izaugarrizko arazoak. Ni heldu nintzenean tentsio handiak zeuden. Sektore honetako lan komenioak sinatzeke zeuden. Beraz, lehendabiziko zeregina bake laborala lortzea izan da guretzat. Zorionez, arazo hauek piskanaka konpontzen ari gara. Arazo horietako batzuk, nere aurrekoek hartutako posizioen ondorioak ziren, jarrera asko formalki paperean ere jarri gabeak ziren. Guk irtenbidea aurkitu diegu bai aurrekontu aldetik eta bai sektorearekiko konpromezu aldetik. Hainbat negoziazio mahai zabalik ditugu.
A. Ikastoletan oraindik kezkatuta dabiltza. Ez al dute agindutakoa beteko ez zaienaren Susmorik?
F.B. Nahiko nuke baten batek argitzea, nik kontseilari gisa agindutako zein konpromezu ez dudan bete. Gobernu kontseiluak erabaki dituen guztiak, espekulazioak izan ez direnak, bete-betean konplitu ditugu. Komatxo arteko konpromezuen ardura, ez dut zertan nere gain hartu beharrik. Erantzukizunak, aginduak horrela egin dituztenei eskatu behar zaizkie, eta ez egin ez dituenari.
A. Hizkuntz perfilak oraindik gehiago apalduko omen dira. Zertan?
F.B. Ez dakit zer esan nahi den zurrumurru horrekin. Badira Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden hainbat kolektibo berezi. Horiek beste modu bateko tratamendua behar dute, baina alde horretatik ez dago inongo erabakirik oraindik, nahiz eta ideiak badiren. Akordioa ez du dena den, gobernuak bakarrik egingo. Sindikatuak eta irakasleak kontuan hartu behar dira. Datozen hilabeteetan konponduko dugu.
A. Behin esan zenuen euskaduntzearena ez zela Eusko Jaurlaritzaren arazoa.
F.B. Nik ez dut sekula horrelakorik esan. Ea nere iritzia nola azaltzen dudan... Gobernuak edo botere publikoek, euskararen erabilera pertsonala posible izateko, bitartekoak jarri behar dituzte. Euskararen Normalizaziorako legearen agindua da hori. Gobernuaren zeregina bitartekoak jartzea da. Erabaki pertsonaletan zerikusirik ez du izan behar. Herritarrari ez dio mugarik jarri behar gobernuak. Eskubideak errespetatu behar dizkio. Hark, nahi duen hizkuntzan mintzatzea erabaki behar du. Gobernuak bitartekoak jarri besterik ez dizkio egin behar euskara erabili nahi duenari. Eta nahiarena nabarmendu nahi dut, nahi izanez gero, gaztelera erabili bait daiteke.
Hizkuntz politika hizkuntza baten ordezkatze prozesua bultzatzeko sortzen bada, eta herritarrak hizkuntza aukeratzeko erabakietan parte hartu behar badu, orduan diot nik gobernua behar ez duen lekuan sartu dela.
A. Baina Joseba Arregi hasarretu egin zen orduan. Zer moduzko harremanak dituzue?
F.B. Ez dut uste eragozpenik dagoenik gure artean. Dena den, gobernuko kideekin eztabaidarik ez sortzeko ohitura dut. Iritzia ematea gauza bat da eta pertsonalizatzea beste bat. Beraz, erreferentzia pertsonalik ez.
Nere ustez iritzi desberdinak izatea zilegi da gai honi dagokionez. Ez zait egokia iruditzen errealitatearen aurrean begiak itxi eta itsutzea. Gaur egun arazo sozial larria dagoela aitortu behar da. Horrelakoetan hizkuntza errefusatzeko joera eta kontrako sentimenduak sortzen dira. Nere ustez, legezkoa da kasu hauetan arazoa mahai gainean jartzea.
A. Aipatu izan da PSOEk Kultura Sailak daraman politita kritikatu duela...
F.B. Kasu konkretuei buruz mintza gaitezen, eta ez politika orokorrari buruz. Guggenheim museoa kritikatu izan dugu. Gure ustez museoak interesa izan lezake, baina batzuetan prozedura txarrek ideia onak zapuzten dituzte, Guggenheim museoa kasu. Dirudienez, egin nahi den museoa handiegia izango litzateke. Bestalde, kontratua sinatu den moduan euskal agintea ez dute ezertarako kontuan hartu. Erabaki guztiak amerikarren eskuetan uzten dira planteamenduaren arabera. Horrelako inbertsio bat hautatuz gero beste alternatiba kulturalak albo batera utzi behar dira.
A. ETBren inguruan ere ere eztabaida biztu da. PSOEk katea bakarra eta bera elebiduna nahi duela esan izan da. Horrela al da?
F.B. Oraindik ez dugu ezer erabaki. Guk planteatzen duguna zera da: lortu den ikusle maila alde batetik, eta beste alde batetik ETBn islatzen den kultur proiektua kontuan izanik, merezi al du horrenbeste diru inbertitzea? Telebista garestia da ETB. 10 mila milioi pezeta gastatzen da urtean, entzulego elektorala eskasa da, eta bigarren kateak ez du gauza berezirik eskaintzen. Hori aztertu beharra dago. Nik nere aldetik ez dut posizionamendu itxirik.
A. Jose Maria Gorordok elkar hizketa batean zioenez, AHV desmantelatuko balitz, Euskal Herria hondoratuko litzateke.
F.B. Begi bistakoa da arazoa larria dela. Baina bere tamainan. Nere ustez, horrela izanda ere, planteatzen diren alternatibak ez dira traumatikoak. Lanpostuak galduko dira, baina bere gauza onak ere baditu. Siderurgia integralak Euskal Herrian iraun dezan ahalegin guztiak egiten ari dira, eta horrek teknologia berriei helduko zaiela esan nahi du. Geroaren alde egin behar da apostu, nahiz eta ordain soziala handia izan.
A. Alderdiak kexu dira transferentziarik ez delako.
F.B. Ez dakit. Aspaldiko kontua da hori. Eztabaida ez da berria. Nere ustez gai horrek itxaron beharko luke mahai gainean daudenak konpondu arte.
Garbiñe Ubeda
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazBUESA1
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude