«Bertsoa gurpil bat bezala da, sail txikian bildu behar da»


2021eko uztailaren 19an
Manuel Lasarte bertsolaria bere bizitzari buruz
MANUEL LASARTE
«Bertsoa gurpil bat bezala da, sail txikian bildu behar da»
Euskal Herriko herri askotan bizi izan arren, leitzarra dela argi uzten du beti Manuel Lasarte bertsolariak. Erremintaria ofizioz, bertsolaria etorriz, bizitzak eman dizkion sorpresa gehienak bertso batekin deskribatu ditu. Osasun nahikoa ahulekoa, orain bost urte utzi zion herriz herri kantatzeari. Bere etxeraino eraman gaitu bertsolaritzaren aldi historiko baten lekuko den honek. Asko du oraindik kontatzeko.
ARGIA. Zu oso gazterik hasi zinen plazarik plaza bertsotan, hamazazpi urte eskasekin. Zergatik hain azkar?
MANUEL LASARTE. Halabeharrez. Dirua faltan nuelako. Beste batek hasi arazi ninduen, Zaldibarren. Eibarren ari nintzen garai hartan perratzaile bezala lanean. San Isidro eguna zetorrela eta, lagunari doitu zioten Zaldibarretik bertsotan aritzeko. Berarekin aritzea eskaini zidan, baina ni ezin nintzen errenditu lotsagatik, eta ezetz esan nion.
Baina zera gertatzen zen, hilean hamazortzi duro irabazten nituela. Eta lagunak esan zidan hamarna duro irabaziko genituela bertsotan, eta hura izan zen tentazio txarra. Baiezkoa eman nion. Azkenean hegeina duro eman zizkiguten. Hau hutsa baino hobea duk, pentsatu nuen. Garai hartan joan nintzen Aiara bizitzera.
A. Handik berehalaxe Uztapide eta Basarrirekin hasi zinen bertsotan.
M.L. Bai, eta geroztik horretan ihardun dugu. Berrogeitabi urtez. Azkeneko urteetan ezin, nere osasun txarragatik. Duela bost urte erabaki nuen bizitza bertsoak baino garrantzitsuagoa zela eta utzi egin nituen. Beti izan dut osasun txarra, baina garai hartan izugarrizko atakea jasan berria nuen.
A. Zer suposatu izan zuen Uztapidek zure bizitzan?
M.L. Oso ona zen. Izugarri gizana. Bertsolari ederra. Hogeitazazpi urtetan ibili nintzen harekin plazarik plaza, eta ez genuen inoiz haserrerik izan. Eta hura gaisotu zenean ni lehenaz aurre errenditu nintzen. Oso konfidantzazko laguna nuelako. Mina hartu nuen. Hura hil zenean ere bai. Negar egin nuen benetan orduantxe. Izugarri atsegina zen. Aita bezala ikusten nuen.
A. Garai hartaho giroa asko aldatu al da gauregungo bertsolarien artean?
M. L. Ez dago inork uste ainako alderik. Gaurko bertsolariei ez diet jarraitzen. Ez ditut entzun ere egiten, sufritu egiten dut eta. Bat gaizki pasatzen ikusten badut neu hasten naiz tratu txarra pasatzen.
Gainera, ezagutzen ditut gehienak, plazetan topo egin dugulako. Lehen beste ibilera bat zen, gure garaian. Zortzi edo hamar egun noiznahi pasatzen genituen etxetik kanpo ez bait zegoen garraiobide egokirik. Horrela ibiltzen ginen, eta ibilera txarra da. Orain arinagoa da dena. Pasada txarrak asko pasatu ditugu. Ez da lan gustagarri bat, baina lagun asko egiten dituzu, eta gustora.
A. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarekin polemika biztu da lehiaketak direla eta. Nola ikusten duzu egungo lehaiketa sistema?
M. L. Garbi dago gaur egun dauden berrogei bertsolari ingururentzako lanik ez dagoela. Euskal Herria txikia da, eta zortzi inguru izango dira ezin osatuta ibiliko direnak.
A. Baina bertsolariak zergatik kantatzen du? Kantatzeko gogoz edo besteak baino gehiago dela eratusteko?
M. L. Hori herriaren iritzi bat da. Ahal den ondoena kantatu nahi izaten dute bertsolari guztiek. Hori uste dut behintzat. Eta ez dago alderdi guztietan ondo ibiliko den bertsolaririk. Sakontasunean ere umorea badago. Bere bertso egitura du bakoitzak. Horregatik batzuen gustokoak direnak ez dira besteenak.
A. Leitzan, egin zizuten omenaldi hatean, hil zitzaizun alabari bertso batzuk bota zenizkion. Nondik ateratzen da indarra horrelakoetan kantatzeko?
M.L. Hori jarrera bat da, momentuan hartzen duzuna. Sentitu egin behar da. Bihotzak agindu egin behar dizu, eta buruak pentsatu. Norberak ez badu sentitzen ez du bertso onik egiten. Broman dabil. Pertsona sentikorra bada, eta beretzat hartzen badu, orduan egingo du lana. Momentuak izaten dira. Beti ez du berdin pentsatzen pertsonak. Gaurko gaia bihar eman bertsolari bati eta oso gauza desberdinak egingo ditu. Hori sorginkeria handi bat da. Batzuetan indarka, besteetan errazago.
Alabari botatako bertsoen kasuan, adibidez, oso berezia izan zen. Sekula ahazten ez zaidan pena da bere heriotza. Babarrun ale txoro bat irentsi zuen jolasean zebilela, hamalau hilabete zituela, eta hamazazpirekin hil egin zen. Ito behar eta ito ezin pasatu zituen hiru hilabeteak.
A. Beste bi seme alaba ere izan zenituen, eta zeuk hazi zenituen. Nola bizi zenuen hori bertsotan ibiltzen zinenean?
M.L. Eskola garaia zenean Bergarako ikastetxe batean egoten ziren. Eta jai zutenean nerekin egoten ziren. Nik hazi nituen, bai.
A. Zu goizegi hasi zinela bertsotan esana duzu. Zein adinetan hasi beharko litzateke plazetara azaltzen?
M.L. Goiz hastea da txarra. Beldurtzeko arriskua bait dago. Eta kostata egiten zara plaza gizona. Urduria denarentzat oso lan txarra da, atzo egindako lanak gaurko ez dizulako balio. Pelotariak bezala. Atsedenerako denbora eman behar zaio gorputza eta buruari. Lan astuna da.
A.- Orduan nola ikusten dituzu bertsolari eskolak? Oso gazterik hasten dira bertakoak plazetan bertsoak botatzen.
M.L. Zer esango dut nik ba horretaz? Ni neu ibili naiz eta ikastolako haurrekin. Estuasun latzak pasatzen dituzte. Zer eskatu behar diozu hamabi urteko haur bati?
Ezin duenari alferrik eskatzea da, eta berezkoa duenarentzako oso ondo dator. Ikastea beti da ona. Baina beti bere neurrian, bestela dena bertsolari izango litzateke.
A. Gauregun bertsolaritzak ezagutzen duen gorakada, bai zaletu eta bai bertsolari kopuru aldetik, zu eta zure garaikoen eraginez eman dela diotenei zer esango zenieke?
M.L. Gu baino lehenagotik baziren beste batzuk. Txirrita eta gerra aurreko bertsolariak adibidez. Ez dut uste guk ezer berezirik egin genuenik. Urrats bat eman besterik ez.
A. Zer da garrantzitsuagoa bertsoak egiterakoan? Forma edo edukia?
M.L. Hor gorabehera asko daude. Bapateko bertsoetan gauzak ondo esatea ez da erraza. Bertsoa gurpil bat bezala da, sail txikian bildu behar da, zabaletik hartuta ez bait da ibiltzen. Nere ustez behintzat. Bertsoa ahal nuen tokirik txikienean biltzen saiatu nintzen beti.
A.- Leitzarra zarazu izatez. Gero Aiara joan zinen, eta bertatik Eibarrera. Orion, berriz, ia berrogei urte daramatzazu. Nongoa sentitzen zara? Nongoa zara?
M.L. Ni leitzarra naiz, ezin dut ukatu hori. Herri asko ezagutu izan ditut, baina Leitzakoa izango naiz beti.
A. Eta bertsolaritza utzi ondoren liburuak idazteari ekin diozu. Zer dela eta?
M.L. Ba ez dakit oso ongi. Txikitan, gurasoen etxean, sekula ez zen libururik izan. Nik neuk ez nekien irakurtzen ere. Eta ez nuen gogorik gainera. Duela hogeitabederatzi urte erregalatu zidaten nere lehen liburua. Baina erretiratu nintzenean zer eginik ez nuela eta, liburu bat idaztea eskaini zidatenean, onartu egin nuen eskaintza. Grabatu egiten nituen nere hitzak, idatzi egin beharrean. Gero aita Zabalak pasa zituen paperera. Orain baditut Txirritaren pare bat liburu, aipatutako aita Zabalak emandakoak, baina hor daude. Ez ditut irakurtzen.
A. Zure amaren eragina aipatzen duzu zure liburuetan zure bertso zaletasunaz hitz egiterakoan. Zer nolako eragina izan zuen berak?
M. L. Argi dago etorria ikasten ez den zerbait dela, azken bolada honetan jendeak hala pentsatu arren. Berezkotasun bat da. Nik adibidez ez dut inorengandik ezer jaso. Nere materialekin bakarrik ibili naiz. Ez zait sekula gustatu besteen bertsoak ikastea, kopia daitezke eta.
Gurean familia guztia zen bertsotara zaletua. Amari eskatzen nizkion bertsoak eta ni gazteena nintzenez, neri gustoa egiten zidan, zekizkien bertso zaharrak kantatuz.
A. Gustora geratu al zara bertsotan eman duzunarekin? Edo gehiago emateko nahiarekin geratu zara?
M. L. Egindakoarekin beharko dugu. Hor erronka jotzea alferrik da. Bertsotan saiatu izan banintz emana nukeen gehiago. Gaur entrenamenduak egiten dituztela eta entzuten dut. Nik ez dut horrelakorik egin. Ni ez naiz batere saiatu, batere ez. Plazara joandakoan bai estuasunak pasatu gero... Hori ez dago aldatzerik.
A. Azkenik? amaiera bezala, zer eman dizu zuri bertsolaritzak?
M.L. Lagunak, batez ere. Eta, ez dugu hemen gezurrik esan behar, diru piska bat ere bai bizitzeko. Bertsolaritzak herriaren ezaguera ere eman dit, bestela izango ez nuena. Ez gara aberastu, ez dugu horretatik jan baina lagun asko geratu zaizkit.
Amagoia Iban

NORTASUN AGIRIA
Leitzan jaio zen, zortzi senideren familia baten barruan
Duela 29 urte urdaila kendu zioten ia guztiz
Debekatua izan arren, puruak erretzen jarraitzen duela dio
Bere lehen liburua gauez idatzi zuen, egunez lanean aritu behar bait zen
Zurgintza, soinujotzea eta bertsolaritza izan dira bere betiko zaletasunak
Gerra ondoren irratiz eman ziren lehen bertsoak berak eta Basarri, Uztapide eta Paskual ek Donostiako Konstituzio Enparantzan botatakoak izan ziren
34-38

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLASARTE1
PertsonaiazLASARTE1
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude