«Lan taldeak eratzea eta iker lanak zabaltzea izan da bere kezka nagusia»


2021eko uztailaren 19an
Gurutzi Arregirekin Etniker eta Joxe Miel Barandiarani burua
Gurutzi Arregi, Etniker taldeko partaidea:
«Lan taldeak eratzea eta iker lanak zabaltzea izan da bere kezka nagusia»
ARGIA. Zein izan da Joxemiel Barandiaranek Etnikerren izandako eragina?
GURUTZI ARREGI. Gurea 1921etik datorren proiektua da, Joxemielek sortu eta bultzatua. Bere kezka lan taldeak sortzea izan da, eta inola ere ez zen bakarrik aritu, leporatu izan zaion bezala. Baita ere, iker lanak egiteaz gainera lan horiek zabaltzea izan zen bere kezka nagusia, eta honen barruan uler daiteke "Eusko Folklore"n bildutako lan guztiak. Etniker taldeak eratzen hasi zen, beste erakundeen babesean, eta honela (Gipuzkoan Aranzadi, Bizkaian Labayru, Nafarroan Unibertsitatea) hasi ziren lanean bere bultzadaz talde guzti hauek. Datu bilketan izan zen hasieratik egindako ahalegin handiena, eta lurralde guztietara zabaltzea orain dela hiru bat urte lortu zen.
A. Nola burutzen duzue lana?
G.A. Joxemielek berak argitaratutako galdekizuna jarraitzen dugu, mila galdera baino gehiagok osatzen dute, eta bizimoduaren aspektu guztiak ikuitzen ditu: etxea, familia, datu geografikoak, jazkera, erritoak, eta abar luze bat. Berak, pertsonalki, metodologia irakasten zigun. Asko insistitu zigun gure herriaren monografia egiten ari ginela esaterakoan, eta honekin batera hankekin, eta ez buruarekin, hausnartu behar dela. Gure ikerketa guztiak errealitatean oinarrituak dira; ez dira, nolabait esateko, liburuetan bakarrik oinarrituak.
A.Etniker Bizkaia zein tokitan ari da gauregun ikerteta horiek egiten?
G.A.- Atlas etnografikoari begira ari gara, gehien batean. Momentu honetan, Euskal Herri osoan 70 toki desberdinetan baino gehiago ari da lan hori eramaten, eta Bizkaian dagoeneko ari da, Busturia, Bermeo, Goroxika, Bilbo, Durango, Abadiano, Ajandiz, Plentzia, Lemoiz, Zornotza, Trapaga, Algorta, Lezarna, Zeanuri, Portugalete, Karrantza, Zierbena eta Basaurin, besteak beste. Guri, momentu honetan gehien axola diguna, kultura tradizionala erreskatatzea da, eskuetatik aldegiten ari zaigun tradizio guztia berreskuratzea. Datu guzti horien bilketak, berak askotan errepikatzen zigun, berehalakoa izan behar du. Berri emaleetariko asko, dagoeneko, hiltzen ari zaizkigu. Metodologia berbera jarraitzen da toki guztietan, eta aldiro taldeko guztiak biltzen gara hainbat puntutan bat etorri eta material guztia batzeko, ez bakoitzak bere aldetik jotzeko. Momentu honetan, Bizkaian bakarrik, 25 lagun inguru ari gara galdekizun horrekin lanean. Hemendik aurrerako bilera nagusiak Ataungo Joxemielen etxean egingo ditugu, bera izan bait da, azken batean, gure lanaren eragile nagusia.
36

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaKultur ErakEtniker
PertsonaiazARREGI6

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude