«Ez EAJk ez ETAk ez dute ahalmenik arerioaren borondatea aldatzeko»

Joseba Ariznabarreta «Itzaga», Orreaga taldeko partaidea:
«Ez EAJk ez ETAk ez dute ahalmenik arerioaren borondatea aldatzeko»
Eztabaida biz lezakeelakoan, «Euskadi: aproximación politica» liburua plazaratu du Joseba Ariznabarretak, Itzaga ezizenez. Orreaga iritzi politikorako taldeko kide guztiak bezala, ez dago gaur egun egiten den politikarekin konforme. Euskal politikak nolakoa beharko lukeen izan zehazteko debatea sortu nahian dabil Itzaga.
ARGIA. Alderdi politikoekin konforme ez zaudetenez, Orreaga iritzi korrontea sortu duzue. Zuen ustez ez da politikarik egiten. Hauxe da, hain zuzen ere, "Euskadi: aproximación politica" liburuan islatu duzuna.
J. ARIZNABARRETA. Orreaga ez dago nere libururuarekin derrigorrez identifikatu beharrik. Liburuarekin Orreaga taldeko partaide guztiak konforme badaude ere, liburu hauxe baino gehiago da Orreaga. Dena den, liburu hobeak idazteko gai den jendeak osatzen du taldea.
Liburuak Euskal Herriaren aldeko politika egiten denik ukatu egiten du. Politika egiten da, baina ez benetakoa, Euskal Herriaren aldekoa, alderdien izenean behinik behin.
Herriak, berriz, berez erresistitzen du. Baina berezkotasun horrek ezin lezake inoiz politika emaitza onik eman, baldin eta kualifikatzen ez bada. Kualifikazio hori lortzeko daude alderdiak, baina ez dute horretan asmatzen.
Euskal sentimentua eta abertzaletasuna ezinbestekoak dira, baina horrekin bakarrik ezin da fruitu politikorik bildu.
A. Liburuan, Euskal Herriak subjektu politiko bilakatu behar duela aipatzen duzu.
J.A. Hain zuzen ere, Euskal Herria subjektu politiko bilakatzen ez den bitartean, edo kualifikazio politiko hori lortzen ez duen bitartean, objektu politikoa dela esaten da, hau da, berezkotasun hutsa. Estrategia politiko bat du bere kontra, eta berezkotasun hutsak ez dezake horren kontra ezer handirik egin.
A. Instituzioetan parte hartzearen kontra zaude.
J.A. Inperialismoarekin kolaboratzea bait da hori. Horrek ez du esan nahi dauden erakundeak kontuan hartu behar ez direnik. Markoa jarrita dago. Batzuetan herriaren alde ezer egiteko erraztasunak ematen ditu, lehen ez bezala. Baina ez ditzakezu instituzio horiek zeureak balira bezala onar. Gu estatuan integra gaitezen jarri ditu arerioak. Horiek onartzeak desagertzea dakar.
Herriak hala nahi izango balu, horren kontrako beste mugimendu politiko bat sortu beharko litzateke, egoera hori salatuko lukeena, eta gobernu espainiarrarekin edo dagokionarekin negoziatu beharko lukeena.
Ez dut, dena den, ezer berririk asmatu. Argi eta garbi diot liburuan ere, «Lan Deya»k ere lehenagotik esana duela, eta bertatik hartutako ideiak direla. Europako herri zapalduek ere horixe bera azaldu dute. Europan praktikan jarri dute, eta emaitzak biziki onak izan dira.
Estatu espainiarraren aurrean subjektu politiko bezala agertzea baizik ez da. 1977an, Franco hildakoan eta instituzioetan parte hartu baino lehenago, subjektu politiko bezala ihardun bagenu, besterik genuke orain.
Lituanian, Letonian eta Estonian, esate baterako, egin duten bezalase. Mugimendu demokratiko zabal baten aintzindariak izango ginateke, baina begira non garen... Trenaren azken bagoia harrapatu ezinik.
A. Independentzia lortzea duzue helburu. Zentzu horretan, eta alderdietatik kanpo, Euskaria ere hor dago.
J.A. Baliteke izatea, geurearen antzean, beste talde batzuk ere. Alderdien jokaerarekin ados ez daudenekin debatea sortzea interesgarria litzateke benetan. Ez dakit nola lor litekeen eztabaida hori, baina inportantea da lortzea. Gero eta nabarmenagoa da ezadostasuna. Horren inguruko artikuluak, esate baterako, gero eta ugariagoak dira, baina ondoren ez da eztabaidatzen. Gainera, nork bere kutsuarekin erabiltzen du terminologia, eta askotan ez dugu elkar ulertzen. Gehiago saiatu beharko genuke horretan.
Ezker abertzalekoa naizela idatzi izan da, baina nik ez dut horrelakorik sekula esan. Eskubitarra naizenik esan ez dudalako ezker abertzalekoa al naiz? Hain zaharkitua ikusten dut gaur haren terminologia! Ni euskotarra naiz, eta beraz demokrata. "Ezkerra" eta antzekoak...
A. EAJ eta ETA kritikatzen dituzu batipat.
J.A. Bai, beste hainbat alderdi ez bait ditut kontuan hartu ere egiten. Beste sigla batzuk aipatu ere ez ditut egiten. EAJ adibidea da.
ETAri dagokionez, ez dut bere bidean sinesten. Atentatuak burututa Estatu espainiarrarekin negoziatzea lortuko dutela uste dute. Estatu espainiarrak nahikoa frogatua du horrelakoekin ez dela beldurtzen. Benetako gerra bat dugu lekuko. Gainera beste alderdi guztiak ari dira Estatua legitimatzen, baita ETA bera ere. ETAk ere botoa ematera joateko agindua emana du. Eta bozketek legitimatu egiten dute estatua, baita ezezko botoek ere. Beraz, Estatu espainiarra guztiz kontsideratuta dago estatu guztien aurrean. Atentatuari uko egiten bazaio, hurrengo pausoa instituzioetan erabat parte hartzea izango ez ote den beldur naiz. Ulertezina egiten zait hori. Politika EAJ eta horrelakoek egiten dutena da biolentzia berriz, ETArena. Baina politika beti da biolentzia. Gerra, azken finean, politikaren beste era bateko garapena baizik ez da. EAJrena ez da biolentzia, baina ETArena ere ez. Euskal Herriaren aldeko biolentzia, noski. Arerioaren kontra duzun indar guztia erabiltzea da biolentzia politikoa. Ez EAJk ez ETAk ez dute ahalmenik arerioaren borondatea aldatzeko.
Ni ez nago ez indar armatuaren kontra, ezta politikaren kontra ere. Ez nago printzipioz ezeren kontra. Biolentziarik gabe helburua lortzerik ez dagoela ulertzen dut nik. Baina zer da biolentzia? Horixe da definitu beharko genukeena. Eta baita bere erabilera egokiena ere.
Lehenik indarrak neurtu behar dira. Guk ditugun indarrak eta arerioak dituenak alderatzea politikarien lana da. Horretaz gain, arerioari minik handiena non emango dion asmatzea ere haien lana da. Horixe da politika. Oso lan zaila da, baina nork esan du politika egitea erraza denik? Hemen ez dago politikaririk, eta ez dugu ia sekula izan. Hauxe da, Euskal Herriak egindako akatsik handiena. Herria beti izan da borrokarako prest, baina politikariek porrotera eraman dute beti.
A. Gutxiegi politizatzen dela diozu. Abstentzioak ordea, ez dirudi horretaraho bide errazik uzten duenik.
J.A. Gu abstentzioaren aldekoak izan gara beti. Baina abstentzio aktiboa eskatzen dugu. Abstentzioa jarrera politiko bat da. Gaur egungoa pasotismoa bada, besterik da. Pasotismo horretara ideologia inperialistak eraman gaitu. Inperialismoak oraingoa politika bezala definitzen badu, eta gazteek horretatik emaitza onik ez dator eta ikusten badute, politikari uko egingo diote.
EAJ ere mezu hori zabaltzen ari da. Alegia, gauzak larregi politizatuak dandenez, gure arazo ekonomikoak ez dira konponduko. Konponbiderik egokiena lan egitea eta ondradu izatea dela diote. Ez dut ulertzen. Gu politikaren bidez zapaldu gaituzte. Beraz, irtenbide bakarra politika da.
A. Politizatzearena aipatu duzunez, euskararen arazoa nola ikusten duzu zentzu honetan?
J.A. Ez badira baldintza eta erlazio sozialak aldatzen, eta hori politika bidez egin liteke azken finean, euskarak ere ez dauka irtenbiderik. Euskararen alde jadanik egin behar da, eta badira egiten ari direnak.
A. Orain arte politizatzen ondo asmatu duten hakarrak, euskararen etsaiak izan dira ordea.
J.A. Politizatu egin beharko da azkenean. Euskararena betiko leloa da. Inperialismoaren estrategia da. Lehen esandakoarekin zer ikusi handia du honek. 1977an instituzioak onartzearekin batera, Euskal Herrian PSOEkoak UAkoak eta PPkoak egon daitezkeela onartu genuen. Legitimatu egin ditugu. Zein herritan ikusi duzu atzerriko alderdirik hauteskundeetan? Hori hemen bakarrik gertatzen da. Euskal Herria Espainiako zati bat bailitzan ikusten badugu, bidezkoa da esatea euskara irakatsi bai baina ezin dela 'inposatu'. Euskal Herria zapaltzeko arma guztiak erabiltzen dituzte. Bitartean, erdara inposatzen digute eta guk berriz, elkar hizketa eta komentzimendua...
Garbiñe Ubeda
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakOrreaga
PertsonaiazARIZNABARR1
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude