Elena Amezaga: «Errealitatean eta pantalan lan bera egiten dut»


2021eko uztailaren 19an
Elena Amezagarekin ETBko "Zurekin zuzenean" saioaz eta bere lanaz
Elena Amezaga: «Errealitatean eta pantalan lan bera egiten dut»
Tarteka marteka ibili da Elena ETBn lanean, baina bere aurpegia ez zen pantallan agertzen, bera idazkaria bait da. Bertako hainbat karguren idazkari moduan aritu ondoren Amatiñorekin hasi da lanean. Beronek izan zuen Elena pantailaratzeko ideia eta azkenik Elena telebistan dugu. Bere esperientzia berriaz aritu gara solasean.
ARGIA. Nolatan hasi zinen "Zurekin zuzenean" saioan lanean?
ELENA AMEZAGA. Proposamena zuzendariak berak egin zidan, saioa ahalik eta errealena egin nahi zuela esanez eta nik parte hartzea eskatuaz. Nik hasieran ezezkoa eman nion baina froga bat egiteko eskatu zidaten. Froga egin eta desastre bat izan zen, baina beste bat egin nuen eta azkenik nere burua pantailan ikusi nuen.
A. Zein da zuk saio honetan egiten duzun lana, bai pantallan ikusten dena eta baita ezkututoa?
E.A. Ni Amatiñoren idazkaria naiz eta ondorioz idazkari lana egiten dut. Saioan agertzen denaz gain idazkari arrunt batek egiten dituen lanak betetzen ditut, besteak beste, makinaz idaztea eta eskutitzak hartzea. Pantailan agertzen dena errealitatean egiten dudan lan bera da.
A. Ez al duzu uste gai gatazkatsuenak ez dituzuela era zabal batean jorratzen?
E.A. Saioa denon artean egiten dugunez berari buruz dugun iritzia ona da. Baina bestalde Amatiño zuzendaria denez berak egiten ditu gai aukeraketak. Guk gaiak bideratu egiten ditugu, baina saioaren edukiari dagokion erabakia berea da.
A. Zer lortu nahi duzue saio honen bidez?
E.A. ETBk enpresa soziologiko bati ikerketa bat eskatu zion telebista hau besteekin alderatuz zertan bereizten den jakin ahal izateko eta emaitzarik nabarmenena hurbiltasuna izan zen, ETB beste telebistak baino gertuago sentitzen zuen jendeak. Honen ondorioz Mikel Lejartzaren ideia izan zen. Jendearekiko hurbiltasuna kapitalizatzeko hain zuzen ere.
A. Zertan egin nahiko zenute lan aurrerantzean?
E.A. Nere lana idazkari lana da, oraingo hau saiakera bat izan da eta ikusiko dugu, baina nere lanarekin gustora nago. Hala ere ez litzaidake atsegingo beti lan bera egitea.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAMEZAGA2
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude