argia.eus
INPRIMATU
Irune Manzano: «Irudiak gogorrak dira bizitza ere latza delako»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
ETBko "Misterio giltzak" saioko aurkezlea den Irune Manzanori elkarrizketa.
Irune Manzano: «Irudiak gogorrak dira bizitza ere latza delako»
Antzerki munduan aspalditik dabil murgildurik Irune, baina oraingoan telebistan ageri zaigu "Misterio giltzak" saioa aurkezten. Saio honek zeresan ugari eman du agertzen dituen hilketa eta bestelako bortxak direla eta. Guzti honi buruz aritu gara berarekin solasean.
ARGIA. Zein da saiorako aurkitu duzuen oztoporik garrantzitsuena?
I. MANZANO, Zailtasun mordo bat izan ditugu, baimenak lortzea eta beste gauza ugari. Baina agian saioari zientifikotasuna kentzen diona pertsonaiarekiko harreman estuenak zituzten pertsonak batzuetan aldatu behar izatea da. Askotan segurtasun kontuengatik egiten den arren.
A. "Misterio giltzak" saioa aurkezteko erabili zen iragarkia ez al zaizu gogorregia iruditzen?
I.M. Hori azken finean telebistako marketing kontua izan da, jendearengan irudi gogorrek erakargarritasuna badutela esaten da eta beraz hauek jartzea erabaki zen. bestetik irudiak latzak dira, baina ez dira asmatutakoak. Irudiak gogorrak dira bizitza bera ere gogorra delako.
A. Batzuetan azterturiko kasuarekin zerikusirik duten pertsonei nolabait min egin diezaiote saio honek, hau dela eta arazorik izan al duzue inoiz?
I.M. Orain arte ez dugu arazo berezirik izan. Kasuarekin erlazioan dauden pertsonek aldez aurretik badakite telebistan kasuari buruzko zerbait aterako dela eta alde horretatik ez dugu arazorik izan.
A. Zein da zuen saioaren helbururik nagusiena?
I.M. Alde batetik hau ETBn egiten den dokumental dramatiko moduko lehen saioa da eta hau desafio antzeko bat zen. Bestetik saioaren egileek diotenez helburu nagusiena krimen bat galeraztea litzateke. Pertsona batek hiketa bat edo bestelako bortizkeria ekintza bat aurrera eramateko asmoa badu saioa ikusita ekintza atzera botatzea lortzea.
A. Zer egiteko asmoa duzu etorkizunean, telebistara jo ala antzerki munduan jarraitzekoa?
I.M. Saio hau sortu zitzaidan eta hartu egin nuen, baina hau behin behineko gauza izan zen. Orain arte nere mundua antzerkia izan da eta telebistan antzerkiarekiko lotura duen zerbait egitea atsegingo litzaidake, telebistako antzerkia alegia. Bestalde beste zerbait ateraz gero agian hartu egingo nuke.
ATZIBER YARZA
69

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazMANZANO1
EgileezYARZA1Komunikabid