"Nere etxean, normala denez ez da Antena 3 entzuten"


2021eko uztailaren 26an
"Antena 3" irratiko zuzendaria den Josetxo Lizartzari elkarrizketa.
JOSETXO LIZARTZA
"Nere etxean, normala denez ez da Antena 3 entzuten"
Leitzakoa dugu Antena 3 irratiko zuzendaria. Herri Irritian lanean urte askoz aritu ondoren, Euskadi Irratitik pasa zen ETBra heldu arte. Lasaitasun beharrean, eszedentzia eskatu zuen, eta duela gutxi arte ez dugu bere aurpegia telebista pantailetan berriro ikusteko aukerarik izan. Hala ere, Antena 3-en duen kargua ez du utzi. Komunikazioaren munduan aspalditik, ez du arazorik izan gurekin euskal komunikabideez eta berari buruz hitz egiteko.
ARGIA. Leitzan jaio zinen. Eta hamar urte zenituela Arantzazura eraman zintuzten. Zer geratzen da urte horietaz?
JOSETXO LIZARTZA. Bost urtez egon nintzen Arantzazun. Bota egin ninduten arte. Jende asko ezagutu nuen bertan. Pello Zabala nere irakaslea izan zen azken urtean. Eta beste batzuk ere bai. Gandiaga, Intxausti... Julian Beloki, egungo Euskadi Irratiko zuzendaria, ni baino kurtso bat gazteagoa zen. Gure mundu honetako zenbait jende ezagun bertan ezagutu nituen.
Urte garrantzitsuak izan ziren neretzat. Batez ere, formazio urteak izan zirelako. Normalean, horrelako esperientzia bat izaten duzunean internadu batetan, hurrengo erreakzioa oso kontrakoa izaten da, eta nere kasuan, urte haiek gauza interesgarri asko ere eskaini zizkidatela aitortzen dut. Besteak beste, gure belaunaldiko jendeak izan ez zuen aukera oso gaztetatik izan nuen nik, euskaraz alfabetatzekoi eta bizitzeko.
A. Karrera Donostian egin zenuen, eta han euskara erakusten aritu zinen. Jende berria eta proiektu berririk...
J.L. Patxi Altuna izan nuen irakasle lehen urtean. Bigarren urterako, berak proposatuta, Hizkuntza Eskolan hasi nintzen klaseak ematen. Oso talde polita bildu ginen han. Mikel Arregi poeta, Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta, Patxi Goenaga... Hiru edo lau urtez aritu nintzen han. Soldaduzkara eraman ninduten ondoren. Bueltatutakoan, Iñaki Zubizarretak eta lagun gehiagok Ilazki euskaltegia sortu berria zuten. Hor aritu nintzen hiru urtez.
A. Aipatu dituzun gehienak ezagunak dira gaur egun. Bide desberdinak jorratu dituzte. Nola ikusten duzu beraien eboluzioa?
J.L. Koldo Izagirre gure garaikidea zen, eta bertan ikasten zuen. Uste dut pertsonaia garrantzitsua bilakatu dela euskal kulturan. Ez literaturan bakarrik.
Taldea ere ez zela izan uste dut. Momentu konkretu batean "Oh! Euzkadi"ren inguruan bildu ziren Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren eraginez, eta logikoa da. Herri honetan jarrera politikoak asko markatzen du, eta bakoitzak bere bidea jarraitzen du azkenean.
Gero, Ramon literatur mundutik aldendu egin zen, bere lanbideagatik ziurrenik, eta batzuek jarraitu egin dute. Lagunak gara denak, eta noizean behin gustatzen zaigu afariren bat egitea.
A. Irratian eman zenitueni zure lehen urratsak kazetari gisa.
J.L. Neretzat amets bat bezala zen irratian lan egitea. Herri Irratiak egiten zituen euskarazko programak entzuten nituen, eta kasualitatez, han hasi nintzen lanean. Beka baten bidez. Han ezagutu nituen Otermin, Jose Mari Iriondo eta guztiak.
Irratian lanean hasi nintzen lehen egunean, oso garbi neukan hori zela nik egin nabi nuen lana. Horregatik, ETB sortu zen garaian, aukera izan nuen bertan hasteko, baina ez zidan batere deitzen Gero, Jose Mari Iriondo zuzendari egin zutenean, oposizioetara aurkezteko konbentzitu ninduten, eta han amaitu nuen, jarri ninduten postuan lanean.
A. Zer nolako esperientzia izan duzu ETBn?
J.L. Komunikabide interesgarria iruditzen zait telebista, duen eraginagatik batez ere, baina askoz ere eroseago sentitzen naiz irratian, eskaintzen duen komunikazioa zuzenagoa delako.
Telebistan bi urte t'erdi pasa ondoren lanean, eszedentzia eskatu nuen, eta gaur egun ETBko plantilako langilea naiz, eszedentzian.
A. Zergatik eskatu zenuen eszedentzia?
J.L. Azkeneko aldian kirol arduraduna nintzen. Nekatuta nengoen. Kanpora asko joaten ginen, eta eszedentzia hartu nuen. Aspalditik neukan Antena 3eko proiektua martxan jartzeko eskaintza. Gainera, etxean gehixeago egon nahi nuen Hirugarren semea jaio berria zen... Eta hemen nago geroztik. Urte t'erdi geratzen zait eszedentzia amaitu arte.
A. Eta ondoren?
J. L. Ez dakit zer egingo dudan momentua heltzen denean. Orain ez nago oso egoera garbian profesio aldetik. Hau bezalako lantoki batek gauza on asko eskaintzen ditu, ez daukat kexarik, baina ez nuke hemen jubilatu nahi. Hori oso garbi daukat.
Euskaraz egin nahi nuke lan batez ere. Horregatik onartu nuen ETBk egin zidan eskaintza. "Por obra" izeneko kontratu bat. Eta horregatik ari naiz astearteroko programa hori egiten. Batez ere euskaraz zerbait egiteko behar hori neukalako. Ez nintzen neure buruarekin oso pozik sentitzen.
A. .Nola ikusten dituzu ETBren egungo egoera eta etorkizuna?
J.L. Uste dut Euskal Telebistak momentu larriak pasatuko dituela etorkizunean, eta mundu guztiak bere burua jarri beharko lukeela horretara, komunikabide hori aurrera ateratzeko. Hasieratik uste genuen Euskal Telebistak gauza asko konponduko zizkigula euskararen munduan baina, nik ez dakit zergatik, gauzak ez dira guk uste bezala atera.
Estatuko kateekin lehiatzea ia ezinezkoa da, baina ETBk, biztanlez eta ikusle kopuruz Euskadi txikia denez, hasi beharko luke bertakoak diren gauzak lantzen, bere produktua desberdintzen. Hori da Euskal Telebistako zuzendaritzak duen erronka nagusia. Hemendik hamar urtetarako leia telebista eratzea, orain baino lehiaketa gogorragoa izango denean. Eta tamalez, oso momentuz, oso momentuzko irtenbideak bilatzen ari direla uste dut. Oso lan zaila iruditzen zait, uste dut horretara jarri beharko liratekeela jada
A. Nola lortu duzu irratiko eta telebistako lanak batera mantentzea?
J. L. ETBk berak eskaini zidan kontratu mota hau Nik esan nuen eszedentzia baztertzeko prest nengoela, baina beraiek ez zuten nahi, ez bait zuten konfidantza gehiegirik. Ez zidaten aukerarik eman. Nere irratiko lanarekin jarraitzeko esan zidaten, eta nik egin nuen gauza bakarra lankideak aukeratzea izan zen.
Lankide hauek estaltzen dute nere egoera "berezi" hau, eta ez dakit zer gertatuko den. Beste hiru hilabetez programa egiten jarraitzeko kontratua eskaini didate eta ez dakit zer egingo dudan.
A. Betidanik izan duzu harrera ona adineko ikuslegoaren artean, baina hala ere jendearentzat ezagunagoa zara zure kirol kazetaritza lanengatik.
J.L. Adineko jendearengan dudan eraginaz Herri Irratian hasi nintzenean konturatu nintzen. Euskal Telebistan sartu nintzenean izugarrizko kezka zeukaten euskararen erabilerarekin. Neri eskatu zidaten zuzeneko emanaldietan lan egitea. Gehienak kirola zirenez, kirolean aritu nintzen bereziki. Irratitik ezagutzen ez ninduen jendeari horrek sortu arazi dio ni betidanik kirol kazetaria izan naizenaren ideia eta ez da hala.
Kiroletan gustora nengoen, baina nahiago nuen bestea, eta horregatik, ETBtik deitu zidatenean, magazine bat egiteko prest nengoela esan nien. Antena 3-en nago, eta kezka daukat aspalditxoan ez ote den hau nere lana. Ez nago aspertuta irratian, ez nere lanarekin ez jendearekin. Beste maila bateko kezka da. Nere etxean, normala denez, ez da Antena 3 entzuten. Etxean ezin dugu entzun erdarazko irrati bat. Hori da nere kezka. Euskaraz egin nahi dut lan. Barreneko ezinegona daukat.
A. Izan ere, zenbait jende harritu egin zen Josetxo Lizartza Antena 3era zihoala jakin zenean. Nolatan hartu zenuen zuzendari kargua?
J.L. Bai. Beste emisora bat izan balitz ez litzateke hain harrigarria egingo. Badakit emisora honek zenbait osagarri dituela Euskadin sartzea oso zaila egiten diotenak. Guri zuzenean dagozkigun zenbait gauzatan oso beligerantea da.
Zera gertatu zen, lan batzuei esker banuela harremana "El Diario Vasco"ko kazetari batzuekin. Enrique Erentxunen bitartez irratia martxan jartzea proposatu zidaten, eta nik ezetz esan nuen, ez nintzela lan horretan ikusten.
A. Baina gero onartu egin zenuen. Zergatik aldaketa?
J.L. Euskal Telebistan haserre moduko batzuk izan nituen, nekatuta nengoen, Donostiatik hurbilago egon nahi nuen... Azkenean, egingo nuela esan nuen.
Orain dela urtebete pasa, bi urteko eszedentziaren luzapena eskatu nuen. Beste hiru urte gehiago nahi nituen. Lehen eszedentzia hartu nuenean, Ortuondo zen ETBko zuzendaria, eta haserretu egin zen. Ez nintzela gehiago bueltatuko ere esan zidan. Bi urteak pasatu zirenean, hara joan nintzen berriro, eta ez ninduten ondo hartu. Ez zegoen neretzat lekurik nonbait beraien eraketan. Egoera ikusirik, beste hiru urte eszedentzian pasatzea erabaki nuen.
Oso garbi daukat ez dudala hemen bukatu nahi nere profesioa, Antena 3-en. Eta euskarazko komunikabideetan egin nahi dudala lan. Telebistako saioarekin estali dut nolabait nere hurrengo ezin etsi hori. Baina ez dut egoera honetan segitu nahi. Azken finean, futbolariek diotena esan beharko dut, ni profesionala naiz eta pagatzen didaten lekuan egin behar dut lan.
A. Eta prentsa munduan ezer egiteto asmorik ba al duzu?
J.L. Deitu izan nau, baina iruditzen zait euskaldunen komunikazio tresna nagusia ahozkoa dela, betidanik. Hala ere, gustatzen zait prentsa. Agian egunen batean idazteko aukera izango dut.

NORTASUN AGIRIA:
-*Hogei urte bete zituen Txiki eta Otaegi afusilatu zituzten egunean i Perurena harri josotzailearen lehengusua da i Astero pilota partidutxoa antolatzen du lagunekin i Zaletuen eskutitzak heltzen zaizkio noizbehinka i Aurtengoan txirrindu berri bat eskatu die Erregeei i Euskal klasikoen obrak irakurtzea gustatzen zaio
Amagoia Iban
22-26

GaiezKomunikabidIrratiaAntena 3
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazLIZARTZA1
EgileezIBAN1Komunikabid


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude