«Ganaduzaleak, lege aldetik, ez gara batere babesturik sentitzen»


2021eko uztailaren 19an
Euskal Herriko kuatreroen arazoa dela eta, Juan Bautista Arruabarrena ganaduzaleari elkarrizketa.
Juan Bautista Arruabarrena, ganaduzalea
«Ganaduzaleak, lege aldetik, ez gara batere babesturik sentitzen»
ARGIA. Aralar inguruan ganadu lapurketarik izan al da azken aldi honetan?
J.B. ARRUABARRENA. Bai desagertu izan dira ale batzuk, baina ganaduzaleek askotan esaten dute harrapatu egin dizkietela. Batzuetan egia izaten da, baina gertatu izan da handik denbora gutxira aberearen hezurrak aurkitzea. Zenbait jenderen esanez ezin da fidatu.
A. Nolakoak izan dira lapurketak?
J.B.A. Egunez izaten dira, Iapurtutako ganadu hau larrean izaten delako, erdi basatia. Normalean kuatreroak beraien ganaduarekin igotzen dira mendira, eta han beraienak ez diren abereak hiltzen dituzte, erdi basatiak eta ez basatiak, denak batera behera jaitsiz. Gero, kamioietan sartu, eta lapurtutakoak banatzea besterik ez zaie falta.
A. Eta honek zenbateko diru galera suposatzen dizue ganaduzaleoi?
J.B.A. Larreko behi hat 150.000 eta 160.000 pezeta bitartean saltzen da normalean. Zalditeria 160.000 eta 180.000 pezeta inguruan ibiltzen da. Hau kontuan harturik pentsa zer diru galera izan ditzakeen behi batzuk ohosten dizkioten ganaduzaleak. Diru asko, berreskuratzen ez dena.
A. Legalki babesturik ikusten al zarete lapurketa hauen aurrean?
J.B.A. Ez, ez gara batere babestuak sentitzen.
A. Elkarte bat osatu behar duzue Aralarko ganaduzaleok, ez da hala?
J.B.A. Bai, paper ofizial guztiak lortu ditugu jadanik eta hemendik oso denbora gutxira lortuko dugu geure elkartea gauzatzea.
A. Zenbat herritako ganaduzaleak egongo dira elkarte horretan?
J.B.A. Hamalau herritakoak gara denak. Ordizia, Lazkao, Amezketa... Asko gara.
A, Berreskuratzen al dituzue inoiz laparturiko ganadu buruak?
J.B.A. Ez, inoiz ez. Orain urte batzuk Lazkaon, zaldi bat lapurtu zuten. Nafarroa aldekoak ziren lapurrak. Harrapatu ere egin zituzten baina handik gutxira kalean zeuden, ez zieten ezer egin.
Negurako asegurua ere egiten dugu, baina aseguru horrek ez ditu lapurketak estaltzen, bigarren pertsonei eginiko kalteak baizik, eta orduan guk inoiz ez dugu ezer jasotzen galdutako aberearen truke.
A. Eta ba al dakizue zer egiten duten abere horiekin?
J.B.A. Beno, oso zaila da hori jakitea, baina adibide bat emango dizut. Orain sei bat urte bi behor desagertu ziren Amezketan. Zamorako soro batean ari ziren lanean denbora gutxira. Hemendik harrapatu eta gero sareren bat eratu dute, azoka eta bitartekarien bidez saltzen joateko. Hori uste dugu ganaduzaleok behintzat.
Amagoia Iban
27

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
PertsonaiazARRUABARRE1
EgileezIBAN1Ekonomia

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude