«Euskal kazetaritzak kezka eta interesgune berrietara jo behar du»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joxe Aranzabal, herri aldizkariei buruz
JOXE ARANZABAL
«Euskal kazetaritzak kezka eta interesgune berrietara jo behar du»
Arrasateko euskalgintzari lotua bizi izan da azkeneko 3 urteotan. Bertako aldizkaria eta telebistaren zuzendari kargua bete du oraintsu arte, eta euskal komunikabideetan eredu propioa jorratu du. Herri aldizkarien bultzatzaileetarikoa, tokian tokiko informazioari aitortzen dio euskal prentsaren erronkaren oinarria. Bilbotik bueltan, solasaldia luzea eskaini digu egungo euskal prentsaz.
ARGIA. Herri aldizkarien fenomenoak norainoko eraginik izan du euskal kazetalgintzan eta euskararen normalizazioan?
JOXE ARANZABAL. Nere ustez, Arrasate Pressek irauli egin du herri prentsaren egoera. Lehen irakurlego mugatua zegoen, eta ordurarte batere sartu barik zegoen publiko batengana zuzendu eta iritsi zen. Hori lortzeaz batera Euskal Herrian halako zirrara sortu zuen, «zer gertatzen da aldizkari honekin halako arrakasta eta hedapena edukitzeko?» zioten, eta horrek ondorio batzuk izan dituela uste dut: Arrasaten sekulako irakurlegoa sortu da, eta Euskal Herritik begiratuta jendea lehenengo aldiz hasi zen planteatzen herri aldizkari baten bideragarritasuna. Adibidez, "Ttipi ttapa" hamabostekariaren 5000 ale banatzen ari da. Une honetan 53 dira Euskal Herri osoan argitaratzen diren herri aldizkariak. Horiek bertako irakurlegoa zabaltzea lortu dute. Herri aldizkari hauek dauden tokian euskal irakurlego hori zabalduz doa, eta euskal irakurle berri batengana iritsi eta lokalismo esparru batean sartzen dira. Tokian tokikoak izugarrizko abantaila dauka. Euskal Herriko sei herri aldizkaririk handienak hartuz gero, gutxi gora behera, astero, 20.000 ale aterako lituzkete. Denen inguruan 60-80.000 irakurle daude, eta horietariko asko lehenengo aldiz ari dira euskaraz irakurtzen. Herri prentsa euskararentzat eremu berria hartzen ari da hutsik zegoena. Eta hori egunkari mailan egitea zailagoa da, erdarazkoek eremu hori hartuta daukatelako.
A. Euskal irakurlegoa zabaltzen dute, baina gero askok erdal egunkarietara jotzen dute...
J.A. Euskal egunkarirako zubia ere izan daitezke, baina dagoen egunkariaren eta zernolako produktua egiten denaren arabera. Dagoeneko erdal egunkariei lehia egiten dietela esango nuke. Arrasate Press konpetitiboa da zentzu horretan, egiten duen produktua arrasatearrentzat erakargarria delako. Badaude faktore ekonomikoak ere, zenbaitek ez du dagoeneko egunero egunkaririk erosten jubilatuek eta gazteek, ordaindu behar delako. Diruari begiratzen diote, euskaldunak dira, eta Arrasate Press goitik behera irakurtzen dute. Eta gainera bertako telebista eta irratia ere badaukate. Aldizkaria dohainik daukate, informazio pilarekin eta bertakoa. Zein behar daukate horiek egunkaririk erosteko? Arrasate Press bezalako 50 herri aldizkari arrakastatsu egongo balira, egunkariak orduan hasiko lirateke benetan kezkatzen eta askoz ere kontuagoan hartzen herri mailako informazioa. Estatu Batuetan ikusten da New York-en badirela auzoetako aldizkariak egunkari handiei konpetentzia egiten dietenak. Tokian tokiko albisteetatik ihes egiten du irakurleak. Nere ustez, herri aldizkari guzti hauek irakurle berriak sortzen ari dira, baina inoiz nahi bada euskal irakurle horiek euskal egunkari baten irakurle izatea, horrek egunkari horren lana izan behar du eta ez herri aldizkariena. Hauek egunkari horiek tokian tokiko informazioa ematera behartzen dituzte. Hori eguneroko lehia da, eta asmatu behar da produktuarekin. Nik ez dut uste herri aldizkari hauek, egun Egin, Deia, Diario Vasco eta hauek irakurtzen dituztenak lortuko dutenik, berez, Euskaldunon Egunkaria irakurtzen hastea. Berez ez. Horrek egunkari horren lana izan behar du. Eta era berean, Euskaldunon Egunkariarako honelako aldizkariak egotea garrantzitsua dela uste dut, egunkarietan hizkuntza delako komunikabidea, eta hauek hizkuntza hori jorratzen ari dira. Jendea horretara ohitzen ari dira.
Hauen eragina nabaria eta kontuan hartzekoa da: euskal irakurlegoa zabaldu herrietan dinamika berria sortzen dute, kazetari eta tekniko berriak trebatu, herria hobeto informatuta eduki, euskarazko publizitatea sor daitekeda erakutsi... Iorpen ugari dira.
A. Egunkari baten proiektuan begira, finantziabideak nondik sortu beharko lirateke?
J.A. Gure kasuan mistoa izan da, publikoa eta publizitatearen bidez lortutakoa. Publizitatea derrigorrezkoa da. Eta eskualdekako egunkariak ere sor litezke. Agian soluzioa izan liteke toki konkretu batean irakurlegorik badagoela susmatuko balitz. Gertatzen dena da bat, honez gero, kalean dagoela. Eta nik ez nuke gaizki ikusiko diru publikoaz ere ateratako beste egunkaririk. Gobernuak, enpresa pribaturik sortuz gero, diruz lagundu behar luke. Izan ere, badugu sozialki joera bat, "hau ere Gobernuak konpondu behar du", eta dejazioa egiten dugu gureak izan beharko liratekeen hainbat eskubide gobernuaren eskuetan. Euskal egunkariaren arazoa, seguruenera, Gobernuak ezingo du konpondu. Hori aurrera ateratzeko gai den indar soziala egon behar du. Ekimen pribaturik sortzen den neurrian, Jaurlaritzak zer dagoen ikustera jo behar luke, eta gero kontuan hartu behar lituzke.
Herri honetan akordio bat egongo balitz, "begira ez da posible bi egunkari egitea eta goazen bat egitera" eta bat horretan Jaurlaritzak diru pila sartu behar balu, neretzat askoz garrantzitsuagoa da akordioa batera iristea. Eta agian Euskal Herrian pasa beharko dugu fase bat, adibidez hamar urte, laguntza publikorik izan beharko duen egunkariarena.
A. Arrasate Press bezalako herri aldizkariak bidegurutze batean al daude une honetan?
J.A. Arrasate Press neurri hatean bai eredu aldaketa batean dago, nahiz eta guztiz finkatua dagoen. Kontua da nola lortu horrengo urteetarako finantziabide hori. Erakundeetatik etorri den diru iturri hori aurrerantzean nondik etorriko den dago ikusteko eta erabakitzeko.
A. Zein da zare oraingo egoera?
J.A. Mlomentu honetan urte sabatiko batean nago, nolabait, eta autoedizioaren munduan sakondu nahi dut, Bilbon hasi naiz ikastaro batean, maketazio programa bat nola maneiatu eta abar. Lan gehiago egingo dut kazetaritza diseinu eta maketazioan. Dena dela, harremanetan segitzen dugu. Orain elkarte berri bat sortuko da, Arrasate komunikabideak, eta hor bilduko dira Arrasate Telebista, Arrasate Press, eta inoiz sortzen badira irrati bat eta egunkaria; hor sartuta nago.
A. Nola ikusten duzu komunikabideetako euskara, orohar?
J.A. Beste hainbat tokitan oso ohizkoa da hizkuntza zaintzen bakarrik aritzen direnak topatzea, eta gurean ez dut horrelakorik somatzen. Horretan zorrotzagoak izan beharko genuke.
A. Profesionaltasunerako saltoa guztiz beharrezkoa ikusten al duzu herri aldizkarietan ere?
J.A. Bai, horrek produktuaren jarraipena bermatu egiten duelako. Lau edo bi pertsona hartuta ere, beren soldata justifikatzeko derrigor atera beharko dute. Astekariak hilabetekariak baino eragin handiagoa dauka, eta epeak bete eta ziurtatzeko profesionalak behar dira. Herri aldizkariak bigarren fase edo pizkunde batean bizi dira, eta bide horretatik jo behar da. Gainera, euskaraz egiten ez bada, erdarak bereganatuko du eremu hori ere. Euskarazkoak sortu behar dira. Zorionez eremu hori oraindik hutsik dago, eta ni seguru naiz herri prentsa mota hau ikaragarri zabalduko dela, eta euskaraz ez bada erdarak egingo du. Herri prentsak etorkizuna dauka.
A. Zer behar da euskaldunek erdaraz irakurtzeko joera alda dezaten?
J.A. Produktu hobeak atera behar dira. Arazoa ez da hizkuntza, eskaintzen den produktuaren kalitatea baino. Produktuaren hobekuntzan jarriko nuke nik aldaketaren oinarria. Atxagak aspaldi bota zuen euskaldunok oso masokak ginela, eta produktu erakargarririk falta zaigu. Zentzu honetan, batzutan euskaraz idatzitakoak ere izaten du eraginik, nahiz eta mugatua izan. Hori aldatzeko, produktua aldatu beharra dago, eta hobetu. Zenbait artikulugilek ere erreziklaia behar luke.
Euskal kazetariok hausnarketa sakona egin behar dugula uste dut, eta askotan ez leporatu irakurlegoari gureak diren gabeziak. Mediokridadea, aspergarriak eta txarrak diren gauzak alboratu behar ditugu. Euskal kazetaritza aurrera ateratzea gure esku dago. Esate baterako, uste izan dugu herri hau oso politizatua dagoela eta hitzegin behar dugula autobideaz eta beste hainbat gaiez. Euskal kazetaritzak interesgune berrietara jo behar du, jotzen asmatu behar du. Prentsan eguneroko arazoei garrantzia handiagoa eman beharko genieke, eta ez hain orokorrak direnei. Horrek ez digu jendearengana heltzen uzten. Eta erdal prentsatik (zentzu orokorrean) asko ikasi beharra daukagu. Umiltasuna komeni zaigula iruditzen zait. Ahaleginak hortik jo behar luke.

NORTASUN AGIRIA
1952an Arrasaten jaioa. Deustuko Unibertsitatean Historia arloan lizentziatua. 5 urte atzerrian eman zituen: Estatu Batuak, Canada, Israel eta Egipton ibilia. Euskaraz gain, gaztelera, ingelesera, frantsesera eta oinarrizko hebraiera menderatzen ditu. 1976an orduko «Garaia» aldizkarian aritu zen 6 hilabetez kazetari moduan
Patxi Sarriegi
22-26

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHerri aldizArrasate Pr
GaiezKomunikabidPrentsaEuskaraz pr
PertsonaiazARANTZABAL1
EgileezSARRIEGI1Komunikabid

Azkenak
8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude