«Kargu honetara iritsi naiz neretzat pilota erlijio baten modukoa delako»


2021eko uztailaren 27an
Kiko Caballero, Euskadiko Pilota Federazioko lehendakariari elkarrizketa
KIKO CABALLERO
«Kargu honetara iritsi naiz neretzat pilota erlijio baten modukoa delako»
Euskadiko Pilota Federazioko lehendakaria azken egunotan pilotaren mundua astindu duen iskanbilaren muinean dago; Espainiako Federazioarekin dituen tirabirak direla eta, Autonomi Elkarteko hiru herrialdeetako buruek kolokan jarri dute. Munduko I Zesta Punta txapelketako gertakariek areagotu egin dute egoera txar hori. Bere kargua eta Zuzenbide Fakultateko katedraren artean denbora erdibitzen du. Elkar hizketa amaitu bezain laster abiatu da Atenaserantz hitzaldi bat ematera.
ARGIA. Zuzenbidearen sozialogia irakasten duzu fakultatean Zein garrantzi du soziologiak egungo gizartean?
K. CABALLERO. Orain arte zientzia guztiak modu isolatu batean jorratu izan dira. Urte dexente eman dut, dagoeneko, zientzia horiei garaian garaiko errealitatea hurbiltzen. Horixe da neure asmoa, hezkuntza mailako muga estuak utzi eta inguruari so eginez ikastea. Garai bakoitzak izan behar du here islada irakaskuntzan izan ere, arrazonatzen eta analisi sakonak egiten ikasi behar du ikasleak, gaitasun dialektikoa izan... eta horretarako egun unibertsitateak ez ditu ikasleak prestatzen. Gainera, gizarteak eskaini beharko luke azpiegitura egokia gazteek beren ideiak publikoki defendutzeko mahainguruak, eztabaida foroak, antzerki ihardunaldiak, eta abar.
A. Honen haritik al dator unibertsitate mailan kirola eta irakaskuntza bategiteko ahalegina?
K.C. Halaxe da, hiru ataletan zatituko nuke ikasleak unibertsitatean jaso beharko lukeen heziketa: alde akademikoa, kultura eta kirola. Azken honek betetzen du aurretik aipatu ditudan eza guztien lekua; gazteak bildu egiten ditu eta elkarrekin gauza ugariez hitz egiteko aukera ematen die, elkartasuna zer den erakutsi, disziplina batean hezi... Horregatik bultzatu dut kirola unibertsitatean, ikasleak beste ikasleekiko harremanetan sendotu behar duelako bere izaera. Gure fakultateko taldeak arazo berdintsuak dituzten gazteen bilgune dira, nahiz futbolean, nahiz rugbyan.
A. Zuzenbide fakultatean ikerle eta irakasle, Donostiako Soziologia Juridikoaren Laborategiko zuzendari... Zer dela eta Euskal Pilota Federazioko lehendakaritzara aurkeztu?
K.C. Betidanik sentitu izan dut neure burua pilotari lotuta. Umetan, nere herriko pilotalekuan ordu luzetan aritzen nintzen, eskuz batez ere.
Gero ikastetxean palaz hasi eta hamazazpi urte nituela Espainiako Federazioko lehendakariak jolasten ikusi eta beka bat eman zidan Madrilen ikasteko. Afizionatu mailako txapelketa guztiak irabazi nituen eta Mexikon, 1968ko Olinpiadetan, zilarrezko domina lortu nuen. 1969tik 1981era profesional mailan aritu nintzen, espezialitateko hoberentsuenen artean: Begoña VlIa, Iturri, e.a. 81ean lesio larri batek utzi erazi zidan arte, Deportivon, Baldan eta Galarretan aritu nintzen jolasten.
Euskal Pilota Federazioko kargua hartzera ez ninduen anbizio pertsonalak bultzatu, gogoak hala aginduta aurkeztu nuen neure kandidatura: konpromezu hutsez izan zen, euskal pilotaren egoera larriari aurre egiteko.
Pilota jokoa kultur adierazpena den neurrian axola dit. Eta eraman ezina egin zitzaidan utzikeriaz eta –neurri batean– inkonszientziaz, Euskal Herriko kulturaren altxorretako bat galtzorian egotea eta, horrekin batera, euskal kultura bera ere kolokan egotea. Badira kanpo-eragile sendoak kultur baliabide horiek ahultzen saiatzen direnak euskal mundua ahuldu erazteko. Indar horiek hainbat kirol ezarri dute pilota jokoaren parean–gaur egun akulturazio tresna saskibaloia da– umeak kontsumo-sistema amerikarrera bultzatzeko. Beraz, pilota jokoa, egitura sendorik gabea, baztertua izan da eta testimonial hutsa bihurtu dute. Geurea den kirol horri lehentasuna emateko hartu nuen kargua. Ardanzak esan zidan bezala: "Joko bat baino zerbait gehiago dago jokoan".
A. Zein da, gauregun, pilota jokoaren egoera?
K.C. Baseko pilotaren egungo egoera asko aldatu da orain hogeitabost urte ematen zenarekin. Bapatean, sortutako belaunaldiak desagertu egin dira gazteak beste kiroletan hasten direlako. Kirol horietarako balio ez dutenak bakarrik hurbiltzen dira pilota jokora. Federazioen arteko Txapelketa, Espainiako Opena eta ADOren bidez, Espainiako Federazioak zeharo kontrolatuta du afizionatu maila. Orain arte, sei hilabetez, federazioek zazpina pilotari bildu dituzte. Openean, Federazioa enpresari moduan, selekzio bat egiten da. Eta ADOk selekzio handiagoa burutzen du, beka eta konzentrazioen bidez profesionaltasunerako urratsa eragotziz. Hau dela eta, maila profesionalean, bataz beste, hogeitamazazpi urteko mediara iritsi da.
A. Zulo horretatik ateratzeko, zein soluzio planteatzen du Euskadiko Pilota Federazioaren programak?
K.C. Gure programak haustura ekarri du pilotaren mundura. Nik modu mistikoan ulertzen dut pilota jokoa, erlijioa da niretzat beregan sinismen handia eta esperantza guztiak ere jarri ditudalako. Gure herriaren sustraia da eta nik Euskal Herrian eta bere kulturan sinesten dut eta pilota kultura horren baliabideetako bat da. Hau zalantzan jar ez daitekeen hastapena da eta, herri baten sustraiak baldintzaturik ez daudenez gero, negoziaziorik onartzen ez duena.
Umeak txikitatik pilota mundura erakartzeko, Ikastolen Elkartearekin batera Ikaspilota proiektua gauzatu genuen, eskolorduetan ia asignatura moduan emana izateko. Eskulanetan ere landuko da, espezialidade ezberdinetako tresnak ezagutu eta egiten irakasteko. Beraz, kultur ikuspegitik erakusten da pilotaren mundua. Ikastolaz kanpoko udul koordinatzaileez ere baliatuko gara. Neskei ere hurbildu nahi izan zaie. Urtarrilean Bizkaira zabalduko da.
Afizionatu mailan, Kluben Euskal Liga osatu dugu, eta sei hilabetetan, federazioen ordez klubek hartzen dute parte; astebururo, Euskal Herriko hogeitabost pilotalekutan laurehun pilotari aritzen dira jolasten. Espainiako Federazioak egiten zuenarekin alde handia dago. Maila profesionalean, eguneroko lanez atera nahi dugu aurrera Zesta Punta, eta ez Munduko Txapelketa hutsala antolatuz eta interes bakarra gehiegizkoa izan den publizitatea egin eta dirua jasotzea izanez.
A. Zein da, orduan, Espainiako Pilota federazioarekin duzuen arazoa?
K.C. Euskal Federazioak nortasun handia lortu du. Madrilen argi eta garbi ikusten dute modu librean egin dezakegula lanik, lehendakaritza jaso genuenetik urte t'erdian jarraitu dugun eredu berriaren arabera lortutako emaitzak ikusita. Ez dugu Espainiako Federazioaren beharrik bera gu gabe ez da ezer. García Angulok Del Lamoren bidea jarraitu besterik ez du egiten.
Euskadiko Federazioa, Nazioarteko Federazioan sartzea exijituko dugu hurrengo urratsean, juridikoki zilegi delako eta, politikoki eta kirol aldetik ezezik, kulturalki ere eskubidea gurea delako. Zilegitasun osoa du Euskal Herriak (eta gure herria da horretan bakarra ), jokoaren sustraia delako. Nazioarteko Federazioak onartu egin beharko du, ez zaio beste aukerarik geldituko. Hori lortzeko estrategia prestatuta dugu dagoeneko eta epe laburrean jarriko dugu martxan.
Arazoa (beraiena omen da, ez gurea) zera izan da: egoera berri honen aurrean, Espainiako indarrak –Espainiako Federazioa, Consejo Superior de Deportes, Nazioarteko Federazioa eta beste interes butzu– batu egin dira beren lehentasuna «arriskuan, ikusita, hiru herrialdeetako Lurralde Federazioak akuilu modura gure aurka jarriz. Ez dut uste gure proiektua bertan behera uzteko gauza izango direnik.
A. 1992an, Barcelonako Olinpiadetan pilota jokoak exhibizio moduan hartuko du parte. Zein iritzi duzu parte hartze horretaz?
K.E. Ez da lehenengo aldia euskal pilotak Olinpiada batean parte hartzen duena. Mende hasieran Parisen ere ikuskizun izan zen eta 1968an Mexikon, baina ez batean ez bestean ez zuen lortu konpetizio-kirola izatea. Ondo iruditzen zait Olinpiadetara joatea, baina alferrikakoa liteke folklorearen erakusgarria besterik ez izatea. Kirola da ajola duena, ez poltsikoak diruz betetzea.
A. Zalaparta handia sortu zuen, Eugik ADO utzi eta milioikada handiak aginduta Olinpiaden zain egon beharrean, profesional biburtzeko erabakirik.
K.E. Agoizko, pilotariak gaztetatik jokatu du oso modu zuhurrean, adierazpenak egiterakoan eta bere bidea aukeratzerakoan. Neri, pertsonalki, oso egokia iruditu zait pauso hori, edozein kiroletako jokalarien helburua ahalik eta goren iristea bait da. Afizionatu mailako Munduko Txapelketa eskuratzeak ez du meritu handiegirik, Euskal Herrian profesionalismoan ari den edonork jipoi handia eman bait diezaioke txapeldun horri. Norberaren balioa goi mailako konpetizioan erakutsi behar da; ziur naiz Eugik maila hori iritsiko duela urte gutxi batzuetan. Bere erabakia eredugarria iruditzen zait ondoren etorriko diren pilotarientzat.

NORTASUN AGIRIA
Zubirin jaioa, txikitatik aritu zen eskuz 1969an profesionaletan debutatu zuen Deportivon. Medikuntza atsegin eta lehen kurtsoa egina. Profesionalismoa utzi zuen urtean Rousseauri buruzko tesia irakurri zuen, 1981 ean. «Pueblo»n poesia dexente idatzia da. Zuzenbide fakultateko katedratikoa. Oñatiko Soziologia Juridikoaren Naziarteko Institutuaren sortzaileetarikoa
Ritxi Lizartza
34-38

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
GaiezKirolaPilotaBesteak
PertsonaiazCABALLERO1
EgileezLIZARTZA2Kirola

Azkenak
2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


Jean-Marie Le Pen: nazismoa eta “arrazen mailakatzea” asumitzen zituen politikaria

96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-08 | Julene Flamarique
BSH Ezkirotzeko enpresa batzordea ez da izango ostiraleko Madrilgo bileran

Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herrian

2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]


2025-01-08
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Hazparneko Laborantza Lizeoan hiru irakasgai euskaraz irakatsiko dituzte datorren ikasturtetik aurrera

Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu dute

Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Eguneraketa berriak daude