"Hemen hilketak izan direlarik amnistiarik ez da onartzen ahal"


2021eko uztailaren 27an
François Maitia, Pyrénées Atlantiques departamentuko sozialisten idazkaria:
"Hemen hilketak izan direlarik amnistiarik ez da onartzen ahal"
Pyrénées Atlantiques departamentuko sozialisten idazkari izateaz gain, François Maitia auzapeza da Izuran. Ipar Euskal Herriko barnekaldeak ezagutzen duen egoera ekonomikoaren aintzinean oso optimista ez bada ere, Seaskako bigarren mailaren etorkizunerako konponbidea lor daitekeela ziurtatu du.
ARGIA. Has gaitezen bide seinaleak aipatuz, euskal mundu kulturalak azken asteetan eskakizuna egin bait du. Zer aterabide proposatzen duzue sozialistek?
FRANÇOIS MAITIA. Gogoratu nahi nuke lehenik, guk jarri ditugula Bretainian bide seinale elebidunak. Lan hau kudeatu zuena sozialista da, eta beraz, harekin elkartu ondoren, kontseilu orokorrari proposamen bat eginen diogu. Azaroan, Orientation Budgetuire delako biltzarrean, kontseiluari eskatuko diogu delibera dezan datozen bi urteetan bide seinaleak bi hizkuntzetan jartzea.
Jakin behar da eskuinak kudeatzen duela kontseilu orokorra, eta kontseilari batzuk arrunt kontra daudela. Bultzada handirik ez daiteke eman, erabaki hori hartzen ez bada.
Herriek ere lan egin dezakete arlo horretan, eta herrien arteko sindikatuak honen aldeko oneritzia eman dezakete, baina beren konferentziak errespetatuz, bide nagusiak kontseilu orokorreko konpetentziakoak dira.
A. Etxe eraikuntzak kezka handia sortu du kostaldean. Horren inguruan proposamenen bat ba duzue sozialistek...
F.M. Bortizkeriak ez du deus ekartzen, kondenagarria da. Guk ere ikusten dugu orain den etxegintza azkarra kostaldean. Proiektu anitz dira, herri bakoitzak egiten du bere espazioa okupatzeko plangintza. Konkurrentzia handia da herrien artean, eta proiektuak, bat egin orduko beste ekarri nahiko lukete herrira; etxeak, jendea... emendazio hau laister doa, prezioak goiti doaz eta jende xehearentzat ezinezkoa da.
Hau, den bezala, ez da onartzen ahal, pleno bat behar da. Schema d'amenagement et d'urbanisme sortzea proposatzen dugu kostalderako eta barnekalderako, barne ministroari zuzenduta. Jadanik ideia honek bere bidea egin du, gobernuak ikerketak egin ditu eta urte bukaerarako zutik ezarri beharko litzateke. Uste dugu denon abantailez mintzatzen garela horrela.
A. Orain dela gutti Baionan amnistiaren aldeko manifestaldi bat iragan da. Xabier Manterolak ere lau urteto gartzela zigorra jasan du. zer diozu gai horri buruz?
F.M. Lehenik estatuko egitura nagusiak aipatu behar dira, botere politikoa eta judiziala. Epaileek hautatutako kondenaz ez dut deus erranen, independenteak bait dira. Amnistiari buruz, sozialistok geure iritzia agertu dugu. Egia da amnistia izan dela kortsikarrentzat, guadalupetarrentzat eta beste batzuentzat, eta euskaldunentzat ez dela izan.
Besteek bortizkeria baztertu dute. Hemen galdera pausatua izan delarik borroka armatuan segitu nahi dute eta atxilotuak direlarik... amnistia? Hori ezin da. Borroka armatua utzita amnistiaren bidea irekia izanen da.
Bestalde beste zailtasunik ere bada. Besteek ez zuten odolik eskuetan. Euskal Herrian hilketak izan direlarik amnistiarik ez da onartzen ahal. Gainera, amnistia aipatzen delarik alderdi abertzaleek bi erresumetako presoak aipatzen dituzte, denok euskaldunak direla argudiatuz. Beraz hor politikoek elkartu beharko lirateke eta Espainiako alderdi batzuek oso bortizki daramate beren borroka. Anmistiaren galderari ez da hain aise erantzuna ematea. Alderdi abertzaleei eskatuko nieke bortizkeria argi kondena ezazue eta aplika ditzagun demokraziak dituen legeak. Euskal Herrian jendea libro bizi da.
A. Europan independentziaren aldeko mugimendu azkarrak dira Euskal Herrrian ere, nola ikusten duzu etorkizuna?
F. M. Europa mailan Yugoslaviako gerla, nazionalismoak hori eskaini du, aldiz beste batzuek bozkatuz lortu dute independentzia. Euskal Herrian independentziaren alde jokatzen diren alderdiek %20 lortzen dute bozketan. Hego Euskal Herrian autogobernua dute, autonomia azkarra ere, euskaldun gehiengoak nahi duena da bide hori jarraitzea eta egun batez menturaz, mugimendu horrek ekar lezake independentzia, baina jakin behar da ere gai horri buruz nora goazen, Europa azkar bat behar dugu, eskubide kulturalak ezagutuko dituena. Beraz euskalduntasunari eskubideak eman behar zaizkio eta horretan indar asko egin da azken urte honetan. Bide hori baketsua da eta jendea bakeari atxikia da. Nere ustez Euskal Herriak sakonduko du autonomiako bide hori eta independentzia laster bat baztertuko du.
A. Kultur eskubideak aipatu dituzu. Seaskako bigarren mailak ez du oraindik akordiorik estatuarekin.
F.M. Lehen maila aipa dezagun lehenik. Orain dela urte batzuk gatazka asko izan da eta orain dela bi urte komenio bat izenpetua izan da. Bigarren mailarentzat aski goiz hasi behar gara hitz egiten eta ez da arazorik gauzak gaizki gerta daitezen.
Ixabel Etxeberria
François Maitia, Izurako auzapez sozialista.
10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSF
PertsonaiazMAITIA1
EgileezETXEBERRI11Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude