«Unibertsitate euskaldun homologarria eratzeko gai ez gara»


2021eko uztailaren 23an
Kepa Altonaga, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariari elkarrizketa
KEPA ALTONAGA
«Unibertsitate euskaldun homologarria eratzeko gai ez gara»
Duela, gutxi, Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari postua onartu du. Kepa Altonagak, Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Fakultateko Euskararako Dekanordeak, utzitako erantzunkizunak hartu ditu. Ez zaio gustatzen bere popularitatea, publikotasuna, zientzilari gehienei bezala. Natur Zientzietatik datorkigun gizon honekin UEUren etorkizunaz, estrategiaz eta norabideaz hitz egin dugu.
ARGiA. Zergatik hartu zenuen UEUko zuzendaritza?
K. ALTONAGA. Hori azaltzeko historia pizka baten beharra dago. UEU Iparraldean hasi zen duela 20 urte inguru, eta erabat militantea edo orduko garai heroikoetako kumea zen. Martin Orbe, Balere Bakaikoa eta Iñaki Irazabalbeitia nire aintzindariek antzeko prozesuak jarraitu dituzte.
Bi urte pasa dira Irazabalbeitiak UEUko zuzendaritza uzteko asmoa zuela azaldu eta eskaini zidanetik. Iazko UEUn nire izena aipatu zen eta inork ez zuen kontra egin. Dena den, bazegoen balditza bat ere: nik kargua onartuko nuela kargua baldin eta beste hautagairik ez bazen aurkezten. Eta, jada, 'de facto', aurtengo iralean Sailburuen Biltzarrak nire izena onartu zuen.
A.Zuzendaritza berria, orduan. Barne estrategia berria?
K.A. Nire ustez, UEUk papera, zeregina... Iuzarorako du. Zergatik? Ba UPVk–ez pertsonal mailan bertan, euskalzale borrokatuak daudelako–erakunde bezala behin eta berriro frogatu duelako euskalduntze prozesuan ez duela borondaterik, federik ezta sinismenik ere. Hori ikusita, hasierako garaian–garai heroiko haietan– UEU unibertsitate horren alternatiba izan behar zela aipatzen zen. Gaur egun ez gaude horrenbeste baikor, baina nik esango nuke, eta uste dut adostasun osoa dagoela horretan, UPVren kontzientzia txarra garela. Batzutan presio taldea ere, kontra egiten dugulako, azken finean. Dialektika horretan batzutan 'irabaziko' dugu eta beste batzutan galdu.
Beste lan garrantzitsua materilaren prestaketa da, material humanoa eta fisikoa –liburuak, apunteak, eta abar–. Laburtzearren, material humanoari dagokionez, nik ezagutzen dudan errealitatean, Zientzia Fakultatean dagoen irakaslego euskaldunaren %100a UEUn sortua, formatua, hezia... hau da, hortik etorritakoa da. UPVk ez du eduki eta egun ez du horretarako plangintzarik. UEUko apalak begiratzea besterik ez dago. 1978tik hona, UEUk bere ekarpenez egindako lana da momentu honetan, Euskal Unibertsitate posible batetarako dagoen oinarri bibliografiko bakarra. Beraz, UEUk badu eta edukiko du lana UPVk lan hori bere gain hartu ez duelako.
A. Orduan, UEU UPVren alternatiba da?
K.A. Nik ez nuke hori esango. UPVren kontzientzia gara eta zuloei adabakiak jartzen saiatzen gara. Alternatiba hitza beste zentzu batetan ulertzen dut. Momentu honetan, UEUkin ezin gara geratu, behintzat modu pragmatiko batez ulertuta. Ez ditu tituloak ematen. Orduan, tituloak exigituko dizkizun gizarte batean ez da alternatiba.
A. UEU benetazko euskal unibertsitate baten urratsa al da?
K.A. Bultzatzailea, bai. UPVren barruan edo UPVtik kanpo, unibertsitate euskaldunaren atzean doa. UEU ernamuina da. Abiapunta edo bultzarazlea da, edo izan liteke. Problema da, nire ustez, momentu honetan ez UEUk ezta inork ere Euskal Herrian, errekuadro nahikoarik ez daukala unibertsitate euskaldun bat eratzeko. Hori UEUko barne eztabaidetan horrela adierazi da. Horrela pentsatzen ez duten pertsonak ere badaude, baina gehiengoa horren aldekoa dela esango nuke. Ez da ezkorra jartzen naizenik baizik eta errealista. Ez da baliabide ekonomikorik ez edukitzea. Horiek, azken finean, diru kontuak dira, baina horren azpian ikusten da ez garela unibertsitate euskaldun homologarri bat eratzeko gai, errekuadrorik ez dugulako. Jatorrismoaren aldetik jo ahal dugu baina, hori nola kontrastatu gizarte konpetitibo batetan? Horrek ez dauka esperantzarik.
Dena den, UEU/UPV parekatzen ari zara. Hori onartu behar da, UEUn eztabaida hori eman delako: lurraldetasuna, zazpi probintziak. herrikoitasuna... Hor badaude printzipio sakratu batzuk ideologia baten isla direnak baina gero praktikan oso problematikoak direnak. UEUk ez luke kapazitaterik halako eskaintza zabaltzeko. Horren aurrean esan dezakezu, 'has gaitezen fakultate batetik'. Egia esanda, adibidez euskal filologiaren fakultateen ahalmen eza ikusterakoan, bost urtera edo 20 urtera hori ez dut ikusten. Gauzak diren moduan. Bestetik prentsan UEU krisian dagoela esaten duten iritziak agertu dira. Nik ez dut uste krisia dagoenik. Egon dira inoiz UPVren islak: LRU dela, irakasle asoziatuen arazoa dela... Baina nik beti defendatu dut UEUren sustratu naturalak momentu honetan dauden fakultateak direla, gustatu zein ez gustatu. Estatistikak frogatzen dutenez, UEUra datorren jendeak irakaskuntzarekiko harremana du eta irakaskuntza hori izango da, gehienetan, goi mailakoa. Desioak hor daude gero praktikak, zer dakar? Ba lehen esan dizudana, gure sustratu naturalak Leioa, Zorroaga... fakultateak dauden tokiak direla. Iparraldetik ez datorrela jendea? Hori neurri handian normala da, Iparraldean ez bait dago fakultaterik, beraz ez dago jendea biltzeko gunerik eta lantaldeak ezin dira eratu.
A. Azken bi hiru urteetan badirudi UEUk betidanik izan duen militantismoa murriztu egin dela. Larraonara doazen ikasleen xedea ikastea da.
K.A. EZ Nik esango nuke UEUra doana, neurri handi batean, militantea dela. Militante ez dena, ez doa UEUra. Hori bai, beste elementu baikor batekin: UEUra joaten dena militantea da eta, gainera, ikastera doa. Eta hori ere pozgarria da.
A. Militantismoa mantentzen bada, UEUk sinbolo izaten jarraitzen al du?
K.A. Sinboloak arriskutsuak dira. Nik esango nuke, eta hau ez da nire ideia, UEU gune bat dela. Gune horretan hainbat kolektibo elkartzen dira, lanean ari dira. Sensibilitate desberdinak aurki ditzakegu baina UEU, gizartearen ikuspuntutik, euskal kulturaren inframunduan erreferentzi puntu garrantzitsua da.
A. .Nola daude Naparroakoa Gobernuarekin harremanak?
K.A. Nafar Gobernuarekin? zorionez, akordio bat sinatu dugu, oker ez banago orain urte bi eta urtero automatikoki berrizten da. Horren fruituz, Nafarroako Gobernuak diru kopuru haundi bat ematen dio UEUri Gobernu aldaketarekin, printzipioz, ez dakit zergatik akordio hori moztu egin beharko litzatekeen, automatikoki berrizten bait da. Ez dugu inolako indizioarik, behintzat.
A. Eta Eusko Jaurlaritzakin?
K,A, Orain arte. Kultura Sailean egon gara eta izan ditugun elkarrizketak horiekin izan dira. Gobernu Hirukoitzean Hezkuntza Sailetik deitu gintuzten. Dirudienez EAJk aldaketa hori egiteko asmoa zuelako: Kultura ari zen Hezkuntza eta EAren lana betetzen. PSE zegoen bitartean, Kultura gu babesteko prest zegoen baina Hirukoitzean EAJk ez zuen nahi EAri tokatzen zitzaion lana egitea. Goio Monrrealekin egon ginen hitzegiten eta berak proposatu zigun guk eskatu behar geniona. Hirukoitzaren krisia heldu zen eta, ordutik haiekin pare bat aldiz hitz egin dut. Baina ez dakite zerotik hasi beharko dugun negoziazio osoa, utzi genuen puntuan berhartuko dugun ala ez dagoen zereginik. Ez dakit berriro kulturara bueltako garen.
A. UEUko beste gai eztabaidatsua egoitza da.
K A Duea urte batzuk zenbait ahotsek esan zuten Iruñeak bere garrantzi sinbolikoa zuela baina garestiegi ateratzen zela eta, seguraski, beste egoitza merkeago bat aurkituko genuela. Horren inguruan eztabaidatu zen, eta Iruñearen sinbolismoaren alde zegoen jende asko agertu zen. Horrekin batera, guretzako egokia zen egoitza ez dugu Euskal Herrian inon aurkitu. Momentu honetan, beraz. aukera bakarra, guk dakigunez, Iruñeakoa da. Beste arazoa da, Iruñeako egoitza ordaintzen aurrekontuaren erdia joaten zaigula.
A. Ez al da bihurtu UEU UPVn aurkezten diren tesien irakurketa tokia?
K,A, Ez. Esango nuke, gainera, gero eta gutxiago. Garai batean UEUn inferioritate konplexua genuen. Nola edo hala frogatu behar genuen bageneukala maila bat. Eta froga nabarmenena tesiak ziren. Garai hartan, ohizkoa bihurtu zen UPVn aurkeztutako tesien irakurketa egitea. Zorionez, gure programen kalitatea eta monografikoen sakontasuna igo da eta gaur egun tesi baten irakurketa gauza guztiz marginala izaten da.

NORTASUN AGIRIA
33 urte ditu. 18 urte zituela heldu zen UEUra eta engainatuta eraman zuten lagunek. Eskaparate izatea ez zaio gustatzen. ARGIAko kolaboratzaile izan da. Militantzia asko egin ditu, helburu desberdinekin
Myriam Gartzia
UEU euskal unibertsitatearen ernagarria, abiapuntua edo bultza arazlea da.
Estadistikek frogatzen dutenez, UEUra datorren jendeak irakaskuntzarekiko harremana du eta irakaskuntza hori, gehienetan, goi mailakoa da.
EAJk Kultura Sailean ez zuen nahi Hezkuntza eta EAren lana egin. Orduan, Kulturatik Hezkuntzara pasa gintuzten.
30-34

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazALTONAGA1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude