«Inoiz ez dugu SESBeko Hitzarmen Ekonomikoa bere osotasunean sinatuko»


2021eko uztailaren 19an
Independentzia, letoniar kultura eta egoera ekonomikoari buruz, Arvids Ulme eta Peteris Zilgalvis Letoniako Alderdi Berdeko ordezkariak.
Arvids Ulme eta Peteris Zilgalvis Letoniako Alderdi Berdeko ordezkariak:
«Inoiz ez dugu SESBeko Hitzarmen Ekonomikoa bere osotasunean sinatuko»
Arvids Ulme Letoniako Legebiltzarreko diputatua eta Ingurugiro Batzordeko lehendakaria da. Peteris Zilgalvis Ingurugioraren Babeserako Batzordeko talde ekologistaren Kontseilari burua da. Letonia eta Euskal Herriko zenbait arazo oso antzerakoak direla diote eta, beraiek bezala, Euskal Herriak ere aurki independentzia lortuko duela baieztatzen dute segurtasunez. Independentzia, letoniar kultura eta egoera ekonomikoa izan ditugu mintzagai nagusiak.
A. Zer balorazio egiten duzue independentzia prozesuaz?
ARVIDS ULME. Finean, gure herriaren nortasunaren onarpen bat izan da. Independentziaren onarpenarekin justizia egin zaio gure herriari. Orain herria oso pozik dago, eta nazioarte mailako ezagutzaren bidez, posible izango dugu aurreko erregimenaren alor txarrak izan direnak gainditzea. Gehienak, zapalkuntzak ezin bait dezake inoiz gauza onik ekarri.
A. Ez da apur bat bitxia alderdi berde bateko kideak zuek lortu duzuen indarra izatea, eta nazionalismo kontutan aintzindari izatea?
A.U. Ez, hori ona da, eta Baltikoan normala. Errepublika Baltikoetan ezin liteke nazionalismoa eta ekologia banatu, oso elkar lotuta doaz. Baltikoan ekologiaz hitz egitean, ezinbestekoa da nazionalismoen biziraupenaz hitz egitea. Ekologiak erakutsi zuen politika sovietarrak zituen akatsak.
A. Zeintzuk dira orain Letonink dituen arazo nagusienak?
PETERIS ZILGALVIS. Arazo larrienetakoa gure herriaren krisi ekonomikoa da. Halaber, sovietar armadak oraindik gure lurrean jarraitzen du. Letonian garai batean, sovietarren okupazioaren aurretik, nekazaritza zen nagusi. Gero Stalinek. Soviet Batasuneko gainontzeko leku gehienetan bezala, industrializazio prozesu basatiari ekin zion, eta honek ondorio tamalgarriak utzi ditu alor askotan. Kontaminazio handia dugu airean, erreketan eta Baltikoko Itsasoan bertan. Hondakin toxikoei dagokienean, oraindik ez dugu inongo legedirik egin...
A. U. Egungo egoeran errejimen zaharreko egitura guztiak deuseztu behar ditugu, orduko ezer ezin liteke salba eta. Stalinek eraikitako egitura industrial guzti hori letoniar herria menperatzeko beste modu bat besterik ez da izan. Industria astunerako azpiegitura guztia jarri zuten gure herrian baina Letoniak ez du maila horretarako baliabide energetikorik. Beraz, ekonomia aldetik hori izan zen lehenbiziko lotura ekonomikoa. Bigarren lotura eskulana izan zen, hemen ez zegoen eta kanpotik ekarri zuten, batik bat Errusiatik. Euskal Herrian inmigrante espainiarrekin gertatutako antzerako gauza bat izan da.
A. SESBk eraiki zuen sistema ekonomikoak interdependentzia handia ekarri die errepublikei. Orain SESB Hitzarmen Ekonomikoa aurrera ateratzeko ahaleginetan ari denean, parte hartuko al du Letoniak Hitzarmenean.
A. U Guk tratatuak sina ditzakegu Batasuneko beste errepublika batzuekin eta Hitzarmenetik ateratzen den Batasunarekin, baina inoiz ez dugu Hitzarmena bere osotasunean sinatuko. Bi herrialde subiranoen arteko hitzarmena eta bien onerako izango litzateke. Espainia eta Alemaniaren artekoa moduloa esaterako.
A. Zer bilatu nahi duzue hitzarmenekin?
P.Z. Ondasunen eta energi iturrien trukatzea batik bat. Gure egungo industria astuna industria arinera birmoldatu behar dugu, eta horretarako badugu nahiko ahalmen energetiko (altzarigintza, kontsumo ondasunak...). Ez dugu berriro ere erabateko menpekotasun energetikorik pairatu nahi.
Europarekin ere sinatu nahi ditugu akordioak, batez ere, altzariak, produktu kimikoak, irrati eta mikrobus merkeak esportatzeko. Oraingoz Noruegarekin egin ditugu zenbait hitzarmen.
A. 50 urteetako menderakuntza eta gero zein da letoniar kulturaren egoera?
A.U. Urte guzti horiek oso eragin txarra ekarri diote letoniar kulturari. Baina hala ere nahiko ondo eutsi diogu, batez ere, sovietarren inbasioaren aurretik Letoniak oso aurrerapausu handiak ezagutu zituelako. Oso zaila izan zaie lan hura ezabatzea. Maila horretan, Letonian mendebaldeko nazionalitateak baino gutxiago galdu izan dugula iruditzen zait.
Ikustean sovietarrek gure kultura ezabatu nahi zutela, letoniarrek oso gogor ekin genien gure kulturaren ikerketa eta defentsan, folklorea, musika... Gazteentzat guzti hori bere bizitzen alde bat izatera iragan da. Hizkuntza ere ondo mantendu izan dugu, eta gaur egun populazioaren %70k letonieraz hitz egiten edu.
A. Populazioaren %50 ordea kanpotarra da, %54 errusiorra gainera. Sektore horiek ere integratu egin al dira?
P.Z. Bai, asko bai. Errusiarren %20 letonieraz mintzatzen da. Errususiar gehienek gainera erreferendumean baiezkoa eman zioten independentziari. Hala ere badaude zenbait errusiar sektore integratzen ez direnak eta maila horretan oraindik ahalegin handiak egin beharko ditugu. Unibertsitatean esaterako integrazio eza hau oso garesti ateratzen zaigu, bi adar paralelo mantendu behar ditugulako. Hezkun mailan gaur egun gure ikasketa plan gehientsuenak letonieraz dira, eta gutxi batzu besterik ez errusieraz.
Orain garatu dugun lege berri baten arabera, 1993rako Letonian bizi diren guztiek hiru hizkuntz ulertu beharko dituzte, ez hitz egin baina bai ulertu. Arazoak izan litezke lehen aipatutako sektore txiki horiekin: armada, sovietar burokrazia, Letoniara apropos ekarri zituzten armadako jubilatuak...
A. Ze eratako erregimen politikoa eraikiko zenukete? Eta defentsa sistemari begira?
A.U. Sovietar inbasioaren aurreko errepublika parlamentarioa da gure eredua. Defentsa aldetik, desmilitarizazoaren aldekoak gara. Guk konkretuki, Alderdi Berdeak, Goardia Nazionala eta Muga Polizia nahi genituzke bakarrik. Inolaz ere ohizko armadarik.
A. Eta zein indar du Alderdi Berdeak?
A.U. Duela bi urtetik hona alderdi indartsuenak Alderdi Berdea eta Ingurugiroaren Babeserako Kluba izan dira, eta bietan daude letoniarrak zein inmigranteak. Biak dira Herri Frontearen partaide nagusienak. Ikuspuntu desberdinak ditugu, baina legebiltzarrean elkar lanean dihardugu.
A. Nola dakusazue Europako herrien independentzia bolada?
A.U.0so ondo. Defendatu egin behar ditugu talde etniko guztiak, eta horretarako ezinbestekoa da autodeterminazio eskubidearen jabe-izatea, herri bakoitzak bere etorkizunaz erabaki dezan. Ziur Euskal Herriak independentzia lortuko duela. Horren seinalerik onena guk egin ditugun gauz.t asko zuek ere egiten ari zaretela: hizkuntza eta folklorea bizirik mantenarazteko lana ingurugiroaren errespeturako eskakizun eta ahaleginak... Guzti hori independentziaren garantia da.
A. Ba al dago antzekotasunik Letonia eta Euskal Herriaren artean?
A.U. Guk burutu duguna eta zuek zuen herriaren alde egiten ari zareten borroka antzerakoa da. Zuek bezala, badugu haritz sakratua, San Juan eguna ere antzerako moduan ospatzen dugu eta letoniar olerkariak duela 200 urtetatik hona zuek erabiltzen duzuen antzerako txapel bat erabiltzen dute. Gure mezua zuzena da: jarrai ezazue zuen kultura eta hizkuntza defendatzen! azkenean gure bide demokratiko eta berdea independentziaraino hel dadin. Etorkizuna Europako nazio txikien arteko elkar lanean dago.
Xabier Letona
16-18

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazALTONAGA1
EgileezGARTZIA3Gizartea

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaLETONIA
GaiezGizarteaIdeologiakNazionalism
PertsonaiazULME1
PertsonaiazILGALVIS1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude