«Aurtengo biretan maila handia eskatu eta eskaini da»


2021eko uztailaren 19an
Miguel Indurain txirrindulariari elkarrizketa.
MIGUEL INDURAIN
«Aurtengo biretan maila handia eskatu eta eskaini da»
Aurtengoa ezustekoa izan da. Bigarrena Espainiako Vueltan, Munduko Txapelketan brontzezko domina, txapelduna Catalunya-ko Voltann eta txapelduna Tourrean. Eguneroko entrenamendutik atera eta 26 urteko mutil honekin solasalditxo bat izan dugu Atarrabian txirrindularitza kirol nazionala bihurtu duen hau, popularitatearekin bizitzen ikasten ari da.
ARGIA. Aurtengo epealdia ezinhobea izan da zuretzat. Garaipen guztiak asimilatu al dituzu?
M. INDURAIN. Ezinhobea, ez dakit. Aurtengoa hobetzea oso zaila izango da, baina hurrengorako ere saioak egingo ditut. Dena den, ez nuen horrenbeste espero. Lasterketa batzuk irabazteko asmoa edo ilusioa banuen, baina espero nuena baino gehiago lortu dut.
A. Orain arte aldatz goretan ez zara ona izan, lautadetan lortzen zenuen mendietan galdutakoa. Nola lortu duzu mendian ere mantentzea?
M.I. Ez da izan aurtengo kontua. Duela zazpi urte, hasi nintzenean, mendia latza zen neretzat, pisuegia nintzen. Zazpi urte hanetan mendia asko landu dut, entrenamendua gogorra izan da baina horren emaitzak orain jasotzen ari naiz. Duela hiru urte nabari zen, joan den urtean asko hobetu nintzen eta aurtengoa gorena izan da. Beraz, ez da urte batetik bestera gertatutako gauza, baizik eta zazpi urtetan landutako emaitzak jasotzea.
A. Aurten ere, Bugno gainditu duzu. Tour desberdin batean, agian menditsuago batean, garaitzeko gai izango zinateke?
M... Ez dakit. Aurtengo Tourra, neretzat, oso polita izan da. Mendi egunak baziren ere, jarraian edo elkarrekin zeuden, erlojupeko lasterketak aski ziren... Hurrengo urterako egin behar den lehendabiziko gauza Tourra nolakoa den ikustea da. Gero, horren arabera, prestatu beharko naiz. Aurtengo Tourra oso egokia zen neretzat... erlojupeko 140 kilometroko lasterketa zegoen eta hori nahitaez, neretzat onuragarria izan zen.
A. Eta 140 kilometro horiek ez balira existitu, zer?
M.I. Ba ez dakit. Mi mendian ez nago denbora ateratzeko, baizik eta daukadana mantentzeko. Erlojupekoak etsaiei, batez ere Bugnori, denbora aurreratzeko balio izan dit. Mendi gehiago eta erlojupeko gutxiago izanda, askoz ere zailagoa izango litzateke.
A. Aurten, badirudi, Banesto taldean Perico Delgadorekin egongo zarela. Biak Tourra edo edozein bira handi irabazteko gai zarete. Zuretzat elkarrekin egotea, txarra edo ona da?
M.l. Aurten ikusi da ona dela, ez? Biok elkarrekin gauza asko lortu ditugu. Ez dugu bata bestearen kontra egiten, biok karrera egiteko modu desberdinak erabiltzen ditugulako. Perico aldatz gora ni baino hobeto moldatzen da. Aldiz, neuk lautadetan denbora irabazten dut. Datorren urtean ez dakit zer egingo dugun. Berak bere etorkizuna konpontzen ari da eta nik neurea, horregatik ez dakit talde berdinean egongo garen ala ez. Hala eta guztiz ere, neregatik ez dago eragozpenik orain arte bezala jarraitzeko.
Garrantzitsuena ez da bi izarren artean konpetitzea, baizik eta lasterketen egutegia ondo banatzea. Hori taldeko zuzendariaren lana da, eta elkarrekin gauden lasterketa garrantzitsuenetan bion artean taldeari indarra ematea.
A. Stephen Roche izan zen Giroa eta Tourra denboraldi berean irabazi zuen azkenengo txirrindularia. Badirudi, hori gauregun ez dela posible.
M. I. Txirrindularitza asko aldatu da azken urte hauetan. Aurten maila handia eskatu eta eskaini da. Lehen, txirrindulari guztiek urtean zehar erritmo berdinean konpetitzen zuten. Hasierako lasterketak ahulagoak ziren eta apurka maila hartu eta azkenengoetan berriro ere, ahultasuna agertzen zen. Gaur egun, hainbeste lasterketa daudenez, urte osoa gogor ekitea ezinezkoa da. Orduan, txirrindulariak bira zehatz batzuetarako prestatzen dira. Batzuek Vuelta beste batzuek Tourra edo Giroa prestatzen dute .Maila oso handia denez, lasterketa erritmoa gogorragoa da eta ezinezkoa gertatzen da urte osoan maila hori mantentzea, hau da, topea ematea. Gaur egungo lasterketak askoz ere bizkorragoak dira txirrindularitza aldatu egin da. Aukeratzea beharrezkoa da.
A. Azken urteetako bira handien tendentzia mendia gutxiago sartzea da. Nola gustatuko litzaizuke izatea?
M.I. Hori txirrindularitzan asko aldatu den beste aspektu bat da. Ez da bakarrik mendia bilatzea, txirrindulari guztiei aukera ematea baizik. Mendia, erlojupekoa, esprina, etapa luzeak eta laburrak... oso dosifikatua. Aspektu guztietan defendatuko den karrerista bilatzen da. Horregatik, gaur egungo txirrindularitza, neri ondo datorkit. Oso ondo moldatzen naiz.
A. Txirrindularitzan dopina eguneroko kontua da. Zer deritzozu tropel mailan gertatzen den droga magimenduari?
. Oso kontrol gogorra dago horren inguruan. Badakizu zein sustantzia har dezakezun eta zeintzuk ez. Argi dagoena zera da, 20 egunetan topea ematea ezinezkoa dela, eta orduan galdutako pisua berrerantsi behar duzu, mineralak, bitaminak eta beste sustantzia batzuen bitartez. Argi eta garbi jakin behar duzu osasunerako zein sustantzia diren txarrak eta zeintzu ez, eta horretarako debekatutako sustantzien zerrenda eskuartean izan behar duzu.
A. Zer gertatu zen Tourrean PDM taldearekin?
M.l. Ba, egia esan ez dakit. Garai hartan ni neurearekin nahikoa nuen, osasuna, lasterketa eta abar. Txirrindulari bakoitzak bere gauzak konpondu behar ditu ahal duen moduan. Orduan, batzuek intoxikazio bat izan zela, beste batzuek beste arazo batzuk zirela esan zuten....Ez dakit zer gertatu zen eta bestetik, ez naiz kezkatu horretaz.
A. Txirrindularitzan, beste kirol batzuetan baino gehiago, kirolarien arteko desoreka ekonomikoa argia da. Zer deritzozu honi?
M.l. Bai, badago desoreka. Batez ere, irabazten duenak balio duelako. Beste guztiei, nahiz eta garrantzitsuak izan, ez zaie baliorik ematen. Bigarrena izan arren. Ez palmaresean, ez inon. Irabazten duenak soilik. Lehenengoa eta gainontzekoen arteko tartea oso handia da. Korrikalari Profesionalen Elkartetik horren kontra borrokatzen dugu, eta soldata minimoa dutenek gehiago izatearen alde gaude. Baina oso zaila dugu. Bestetik, taldeen artean tratuak dande eta horretan bai ezin zarela sartu. Irabazten dugunak, publizitatea dela eta, oso kontratu onak ditugu...
A. Zeintzu dira hurrengo urteraho dituzanplanak?
M. l. Lehenengo gauza Banesto edo beste talde batekin berriztea eta denboraldia prestatzea da. Garrantzitsuena lasterketak nolakoak diren jakitea da. Tourra urriaren 22an aurkeztuko da. Bira garrantzitsuen ibilaldia nolakoa den, Tourra edota Vuelta, eta urtean zehar dauden lasterketak nolakoak diren ikusi, eta horren arabera denboraldiaren egutegia egingo dut. Tourrean edo Vueltan parte hartuko dudan ezin dizut esan, lasterketa hauen perfila ez dakidalako zer nolakoa den.
A. Zein erizpide erabiliko dituzu, zuk edo zuzendariak, aukeraketa egiterakoan?
M.l. Printzipioz, plubizitate kontuengatik. Etxe batzuei Giroa ez zaie interesatzen edo Tourra nazioarteko maila duelako guztiek parte hartzea nahi dute. Baina interes publizitarioaren araberakoa da.
Bestetik, taldeak duen txirrindulari kopurua ere garrantzitsua da lasterketa desberdinetan banatzeko. Gero, txirrindulari bakoitzaren ezaugarrien arabera, Giroa, Tourra edota Vueltan parte hartuko dutenak aukeratzen dira, batez ere Tourrean zentratuta, garrantzitsuena bait da. Nik, betidanik, Tourra eta Vuelta egin ditut eta orain arte ondo atera da. Aurten ere horrela egitea espero dut.
A. Nortzu izango dira datorren epealdian zure etsai nagusiak?
M.l. Asko dira. Ez da txirrindulari bakarra. Asko gara maila berdintsua dugunak. Bugno hortxe dago, Ciapucci ere, Breukink, Alcalá ere, Lemon, Perico, Fignon... Betikoak eta belaunaldi berrikoak. Gero ere, batzuek beste batzuek baino urte hobea dute eta ez bakarrik prestakuntzagatik, baizik eta osasuna edo arazoak direla eta.
A. Kuriositate bat. Nola lortzen duzue txirrindulariek hain pultsazio gutxi izatea?
M.l. Gehiena jaiotze kontua da. Berezkoa da. Adibidez Gorospek, forman dagoenean, uste dut minutuko 60 pultsazio dituela. Pultsazio gutxi izateak ez du esan nahi txirrindulari ona zarenik, baizik eta denbora gehiagoz errazago iraungo duzula. Txirrindularitza ez da kirol biolentoa, fondoa izan behar duzu. Entrenatzerakoan azkenean horretara heltzen zara, pultsazio gutxi izatera. Nik, adibidez minutuko 32-34 putsazio edukitzera heldu naiz.


NORTASUN AGIRIA
1,84 metrotako altuera eta 73 kilotako pisua du. Naforroa Oinezeko kanpainan parte hartuko du. Txirrindularia izatera kasualitatez heldu dela aitortzen du. Txirrindularia ez balitz nekazal munduan ibiliko litzateke. Mekanikako ikasketak amaitu gabe ditu. Bizikleta zortzi bat aldiz lapurtu diote. Etxeko egongelako armairuak dominaz, plakaz eta kopaz beterik daude
Myriam Gartzia
34-38

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazINDURAIN1
EgileezGARTZIA3Kirola

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude