«Ez dago mirari posiblerik niretzat»


2021eko uztailaren 19an
Pedro, seropositiboa
«Ez dago mirari posiblerik niretzat»
ARGIA. Axola al zaizu grabadorarekin hartzen badut esaten duzuna?
PEDRO. Ez zaizkit gehiegi gustatzen grabadorak.
A. Zein da zure izena?
P. Pedro.
A. Nongoa zara?
P. Astigarragakoa.
A Zenbat urte dauzkazu?
P. 29.
A. Zenbat denbora daramazu hemen?
P. Ez gehiegi. Gainera, hogei egun barru kalera joango naizen esperantza daukat.
A. Eta gero?
P. Ez dago gerorik. Hemen zerbait ikasten baduzu, hori egunean egunekoa bizitzen da. Inork ez daki bihar zer gertatuko den, eta "gaur" kontzeptua da erabil dezakezun bakarra.
A. Baina beti geratzen da esperantza piska bat, ezta?
P.Neri behintzat ez gehiegirik. Urteak daramatzate esaten sendagai miragarria aurkitua dutela. Ameriketan ez bada Errusian, Errusian ez bada Txinan, eta horrela mundu garatuko leku guztietan. Ilusioak egiten hasia zarenean, bapatean esaten dizute dena kezko gortina bat zela. Gaur egun ez dut ezer sinesten, ez dago mirari posiblerik niretzat eta oso garbi daukat.
A. Baina bizitzeko gogoak izango dituzu behintzat.
P. A zer erromedio! Inoiz ez duzu gustokoa heriotzaren hurbiltasuna. Baina hemen errealitatea onartzen ikasi dut, eta errelitatea da laster zulora joango naizela.
A. Noiztik ari zara hona etortzen?
P. Ba orain dela urte bat gutxigorabehera. Banekien seropositiboa nintzela, orain dela urte dexentetik. Baina ez nintzen benetan gaizki sentitu iaz arte.
A. Eta nola heldu zinen hona?
P. Ezagutzen nuen leku hau, eta kanpoko kontsultetara etortzen hasi nintzen, gero eta okerrago sentitzen nintzelako. Horrela, beheraldi bat izaten dudan bakoitzean, hemen gelditzen naiz ingresaturik infekzioa gainditu arte.
A. .Nola da hemengo langileekin duzuen harremana?
P. Oso ona. Beti ari dira ahal duten guztia egiten guri oinazeak arintzeko eta gure depresioak gainditu ahal ditzagun
A. Zer moduz eramaten zarete gaisoak zuen artean?
P. Beno, denetarik dago, baino normalean elkarrekin ondo eramaten saiatzen gara. Egia da, etxe guztietan bezalatsu, hemen ere izaten ditugula gure buruhausteak eta haserreak. Baina hori normala da, are gehiago hemen gauden gaisoek bizi dugun egoera kontuan hartzen badugu. Gure azken txanpan gaude denak eta ideia hori soilik onartzea, izugarri gogorra da dagoeneko. Nik esan dezaket hasierako momentu txarra gainditua daukadala, baina zenbait lagun etorri berriak dira, eta hasiera batean sentitzen duzun zeure patuarenganako ukapena oraintxe ari dira jasaten. Ez duzu hil nahi, eta bapatean konturatzen zara ez duzula inolako itxaropenik. Oso gogorra da, eta hasiera batean ez duzu onartu nahi izaten zure egoera.
A. Eta hau gainditutakoan etxera.
P. Bai, baina ez da berdina izango. Ezin izango ditut gustokoak ditudan gauza asko egin. Oso aktiboa izan naiz beti, beti kalean eta gauzak egiten, eta orain guzti hori galdutzat eman behar dut. Ez da batere atsegina.
A. Zer moduz familiarekin?
P. Ondo, beti egon dira nire gainean une latz hauetan laguntza eskainiz, eta egia esan hori oso garrantzitsua da niretzat.
A. Arazo ekonomikorik izatea espero al duzu?
P. Ez. Egia esan oraintxe eskatu behar dut ezintasunezko diru laguntza. Dirudienez HIESren birusa duten zenbait lagunek eskuratua dute, eta hori beharrezkoa dut. Oso garestia da tratamendua eta horretaz gain, nola ezin dudan lanik egin hemendik ateratakoan, iraunbizi ahal izateko diru piska bat behar dut.
Amagoia Iban
24

GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaHiesa
PertsonaiazPEDRO1


Azkenak
June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garraio publikoaren deskontuak mantenduko dira, oraingoz

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


Eguneraketa berriak daude