«Donostia sorketa kontenporaneoaren lekuko bihurtu nahi dugu»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Rudi Barnet, Donostiako Zinemaldiko Ordezkari Nagusi berria
RUDI BARNET
«Donostia sorketa kontenporaneoaren lekuko bihurtu nahi dugu»
Rudi Barnet Donostiako Zinemaldiko Ordezkari Nagusi berria dugu. Belgikatik etorri zaigu molde berri, aldaketa ugari eta asmo handiekin krisi larrian dagoen zinemaldia zulotik ateratzera. Flamenkoa izateaz harro dagoen gizon honek antzerki eta bideoaren munduak ondo ezagutzen ditu, eta 16 urte zituela ikasketak utzita, irumena eta sortze eskolan matrikulatu zen, ametsen fabrikanteen mundura iristeko azkenik.
R. BARNET. Woody Allenek esan zuen bezala, nik erantzunak ditut, norbaitek badu galderarik?
ARGIA. Nondik atera da Rudi Barnet eta nola heldu zen Donostiara?
R.B. Hona heldu naiz, eskatu didatelako. Orain dela hiru urte, Euro-Aim Screenigs Donostia, hau da, produkzio independienteei laguntzeko eratutako europear merkatu kulturala dela eta. Donostiako Zinemaldira hurbildu nintzen. Oso merkatu ezaguna da Europa mailan eta daramatzan azken bi urte hauetan oso ondo dabil. Elkarteko Idazkari Nagusia nintzenez, Donostian nere izena ezaguna zela uste dut. Zinemaldirako Ordezkari Nagusia bilatzeko momentuan, nere izena nonbaitetik agertu zen.
A. Badago jendea zuregan konfidantza osoa duena. Jadanik "Barnet Aroaz" hitz egiten da.
R.B. Duela 25 urte hasi nintzen jatorri aurrerakoidun medio kultural honetan lan egiten. Belgikan kutsu antifrankistadun Kultur Etxeetan, Eskola Lankidegoetan egonda nago. Ez zait gustatzen izarra bezala kontsideratua izatea, egia ez delako. Nere atzean lan talde garrantzitsua dago, eta egia bada Zinemaldia erantzukizunez egin behar dela, Europa eta munduko testuinguruan Zinemaldia eragilea izan dadin saiatuko naiz. Eta era berean, kulturarako eta produkzio independienterako tresna izatea.
A. Aldaketa asko ekarriko al dituzu?
R.B. Jadanik, aldaketak ekarri ditut. Horrek gure aurrekoak oso txarrak izan direnik ez du esan nahi, ezta gu hobeenak garenik ere. Ez da hori. Tradizioa gorde behar da eta batez ere gaur egungo Zinemaldia toki egokian berrezarri.
Aldaketak jasan dituen gauza bat filmeen aukerarako sistema izan da. Harrokeria da zinemaldi bateko zuzendaria eta bere bi edo hiru lagun Europako filme guztien aukeraketa egiteko gai direla ustea. Fisikoki eta praktikoki ezinezkoa da. Europan soilik, urtean 1.500 filme produzitzen dira. Sistema berriaren arabera mundutik 22 ordezkari sakabanatuko ditugu eta hurrengo urtean 30 izango dira. Bakoitzak dagokion estatu taldearen, hiru herrialde adibidez filme produkzioa ondo ezagutzen du eta zer filme egiten ari den eta maila ona eskeiniko ote duen esateko gai dira. Hemendik ezinezkoa da kanpoan egiten den guztia ezagutzea. 1.500 filme horietatik 300 aurre aukeratuak izan dira, eta hauetatik Sail Ofizialean 50 daude. Sistema honek biltze eta aukeraketa prozesuak izugarri eragiten ditu.
Zinema kritikoak ez daude oso pozik Sail Ofizialean bi edo hiru izen ezagun besterik ez daudelako, beste guztiak pertsona ezezagunak direlako. Dena den, harrituta geratuko direla uste dut, filmeek maila ona dutelako.
Beste aldaketa bat Zabaltegin gauzatu da. Orain arte, bertan elkartzen ziren beste toki guztietan sartzerik ez zuten filmeak. Joan den urtean 52 filme aurkeztu ziren eta aurten 25 besterik ez dira aukeratu. Oso aukeraketa gogorra izan da, bide batez Zabaltegi indartzeko balio izan duena. Egile gazteak, joera berriak, zine marginala izango dira arlo eremuak. Bestetik, Zabaltegin dauden filme batzuk Sail Ofizialean egoteko maila eta kalitatea ere badute baina... dena ez da posible.
Aurtengokoa ikasteko urtea izan da, zinemaldia atzerritik besterik ez nuen ezagutzen, ikasi eta aldatu aldi berean. Hurrengo urtetik aurrera eraiki edo berreraiki ahal izango dugu. Zinemaldiaren irudia berregiteko urteak beharrezkoak dira. Aurtengo edizioa gogorra izan da produktore batzuk beraien filmeak Donostian ez zituztelako aurkeztu nahi. Zinemaldiak, atzerrira begira, ez dauka fama onik. Zulotik atera behar gara, aurrera jo eta berreraiki.
A. Horiek izango al lirateke krisia gainditzeko beharrezkoak diren puntuak?
R.B. Bai. Lehendabizi irudia aldatu, berreraiki, eta gero, garatu.
A. Nork zuzenduko du Zinemaldia, Rudi Barnetek edo Koldo Anasagastik?
R.B. Leku guztietan nagusien beharra dago. Nik aukeratu nuen Koldo nere ordezkoa izateko. Aurreko lan taldearen gaisotasuna horixe zen: nolabait esateko, pertsona batek edo bik pensatu eta beste guztiek horiek esandakoa betetzen zuten. Aurten, pertsonei dagokien alorrean, bakoitzaren irumenak eta erantzukizunak garrantzi handia du. Neri asko gustatzen zaidan esaldia aplikagarria da kasu honetan, "lurra lantzen duenarena da". Koldok eta nik ez dugu arazorik izan. Bakoitzak arlo desberdinak lantzen ditugu. Gure hezkuntza, izaera, desberdinak dira, eta ez nuke esango eguneroko arazorik ez dagoenik, baina urtarriletik lana natural banatu da. Azken erantzule bat bilatu behar bada hori neu naiz.
A. Zein da isladatu nahi den Zinemaldia?
R.B. Beste nazioarteko zinemaldiak, askotan akordio politiko ekonomiko baten emaitza dira. Filmeak ikusterakoan herrialdeen presioa egon dela nabaria da, edo boste hainbat gauza.
Donostiako Zinemaldiaren islada aukeraketaren gogortasuna izatea nahiko nuke. Eta esan dezaket aurtengo edizioan ez direla presioak egon. Beraz, aukeraketak ahuleziak baditu gure errua da. Adibidez, gu izan gara lehiaketan hiru filme espainiar egotea erabaki dugunak eta egia da beste herrialde bateko zinemaldia izango balitz hiru izan beharrean bi filme espainiar izango zirela, baina beno... akordio hori nik egin dut eta aurrera.
Bestetik, esan beharra dago zinema munduan aberastasun handia dagoela irudimenari dagokionez. Europako produkzioa 1.50 filmetakoa da eta hauetako askok ezin dituzte mugak pasatu. Merkatuen gorabeheraz informatu gabeko sorketa independiente bat dago, errealizadore txikiak. Eta kontuan hartu behar ditugu sortzaile hauek. Donostia zine mota honen bilgunea izan dadin saiatu gara. Gaur eguneko sorketaren lekuko izatea nahi dugu. Aurtengo aukeraketa horretara bideratuta dago.
A. Zer falta zaio Donostiako Zinemaldiari nazioarteko maila izateko?
R.B. Berrikuntzak egin eta gero, Zinemaldiak ikasi behar duena zera da, bere burua saltzen. Canneseko Zinemaldia, adibidez, bertatik ikusita, hain ona ez dela ohartzen zara. Filmeen kalitatea aztertuz, etabar, eta aldiz, bere burua saltzen oso ondo daki, eta horregatik uste dugu oso zinemaldi ona dela. Ikasi behar duguna zera da, gurea ere ondo saltzen. Momentu honetan esan dezaket Donostiako Sail Ofiziala Veneziakoa baino hobea dela. Harrokeriarik gabe esaten dut, Donostian hartu ez diren filme txar batzu Venezian daudelako. Venezia izarren bila joan da. Donostian kalitalea hobea da, baina izenak ez dira hain ezagunak.
A. Zer presentzia izango dute euskarak, Euskal Herriak eta euskal filmeak?
R.B. Nererzat oso garrantzitsua da euskarak, berez, presentzia bat izatea. Zinemaldi hau aldi berean euskalduna, espainiarra eta internazionala delako. Bestetik, euskal filmeei dagokionez, Sail Ofizialean Juanma Bajo Ulloaren filmea dugu eta Zabaltegin "Terranova" euskal filmea dugu. Beste euskal filme batzu ere aurkeztu ziren baina ez zuten beharrezko kalitatea.

NORTASUN AGIRIA
Flamenkoa da
Bere aita meatzaria zen
Belgikako lehendabiziko bideo mugimenduaren sortzailea da
Herri antzerkia oso gustokoa du
Bere sustraiak oso kontuan izan ditu edozer egiterakoan
Komunikazio bide guztiak landu ditu
Zinemaldian hitzaldi bat euskeraz egingo du

Myriam Gartzia
34-38

GaiezKulturainemainemaldiakDonostiako
PertsonaiazBARNET1
EgileezGARTZIA3Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude