«Kantu zaharretara jo dugu libre sentitzen garelako kanturako»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Txomin Artolak Amaia Zubiriarekin atera du azken diskoa
«Kantu zaharretara jo dugu libre sentitzen garelako kanturako»
Orain dela gutxi Elkar argitaletxearen eskutik kaleratutako «Folk-Lore sorta I» diskoarekin, Amaia Zubiriak eta Txomin Artolak lortutako arrakasta dela eta, azken honekin elkartu gara orain arte musika-munduan egindako lan ezberdinez hitz egiteko. Beste zenbait gauzataz ere mintzatzeko tenorea izan du Txominek, hala nola pentsaeraz, proiektuez e.a. Denbora behar du musikari astiro astiro ekiteko.
ARGIA. Zein alde dago orain hamabost urte disko arrakastatsua kaleratu zuen Haizea taldea eta egungo Amaia-Txomin bikotearen artean?
TXOMIN ARTOLA. Garai hartan jendea hasi berria zen; elkartu eta oso libre jokatzen genuen: kantu zaharrak aukeratu, garai hartan gustokoak genituen doinuak egokitu... oso abangoardista zen, une harentzako egokia. Gero bakoitzak bere bidea hartu zuen. Orain hiru urte kantaldietan topo egiten hasi eta tarteka abesti pare bat elkarrekin kantatzen hasi ginen, bapateko kontua izaten zen.
A. Eta lankidetza hori ugalduz joan zen...
T.A. Amaiak Donostian kantaldia eman behar zuen batean gonbidatu egin ninduen. Ondoren, irratian ematen hasi ziren eta jendeak gero eta gehiago eskatu zuen. Errepertorioa osatzen joan ginen. Baina benetako oinarriak aspaldiko adiskidetasuna, aldez aurretik elkarrekin egindako lana eta bion euskal kantu zaharrak ulertzeko modua eta kezka estetikoak izan ziren.
A. Garai hartako Haizeak kaleratutakoa eta egun kaleratu duzuen diskoaren artean aurrerapausurik ez dela eman dioten kritikak entzun dira, inmobilista dela alegia...
T.A. Azken hamabost urte hauetan Amaiak eta biok, nork bere aldetik, hamar bat disko kaleratu ditugu guztira. Bakoitzak bere bidea egin du: Amaiak, kantu zaharretan oinarrituta, esperimentuak egin ditu Pascal Gaignerekin batera. Nik, berriz, estilo ezberdinak erabili izan ditut, pop eta jazza adibide. Hitzen aldetik ere bai, Whitman, Aleman, Joserra Garzia eta beste poetak. Akusazio hori oso ikuspuntu partzialetik egina da eta ez da erreala. Gainera, modan ez dagoen arren, kantu zaharretara jo dugu oso oso libre sentitzen garelako nahi duguna egiteko. Erabakia oso konszientea izan da. Normala da alabaina, kritikak izatea.
A. Sail bateko lehen diskoa omen da kaleratu duzuen hau...
T.A. Bai, hala da, heldu den urtean bigarren sortari ekin nahi genioke. Izan ere, dagoeneko errepertorioa osaturik dugu.
A. Ez zarete saiatu kantuak eskualdez eskualde aukeratzen...
T.A. Ez, geure helburua diskoa orekatua izatea da. Horretarako, kantutegia biltzen eta ahoz aho gorde direnak jasotzen ikerlan handia egin behar da. Kantu ezagunez gain, ezezagunak ere ekartzen ditugu. Araban ere ikertu beharra dago...
A. Zer dela eta kantu zaharrak?
T.A. Oso garrantzitsu deritzot. Herri honen kantu zaharrekiko joera izugarria izan da eta azken urte hauetan hasi da galtzen. Herri batentzat hizkuntza oso garrantzizkoa da; bere nortasuna da, beste herrietatik bereizten duena. Kulturaren ardatza ere bada, eta hura galtzen bada kultura bera ere galduko da.
A Era berean, kantatzeko plazerra aipatzen duzue...
T.A. Bai, oso gustokoa dugu estilo hau, Modu xehe, naturalean eta ahotsari garrantzia emanez, kantu herrikoiak herriak berak kantatzen dituen bezala ematen saiatzen gara afizio hutsez egin dugu aukera. Sintetizadorea eta aspaldi sartuak ditugu, baina osagarri hutsak dira, kantuen izaerari egokitzen zaizkio.
A. Gaztetan ingeleseraz kantatzen zenuen, ba al du garrantzia egun euskaraz kantatzeak?
T.A. Hamalau urterekin Beatlesen kantuak abesten nituen. Gustoko nuen. Euskaraz ez zegoen ia ezer ere. Baina egun ingelesera hemen erabiltzea barregarri iruditzen zait.
A. Militantzi kontuak ere badu eraginik...
T.A. Dena lotuta dago, euskaraz egitea, militante izatea. Okerrena da gaur egun ia ez dela kriterio garbiekin jokatzen. Guzti hau esan eta gero bertako musikarik entzun ere egiten ez duen jende asko dago. Proiektu ederra litzateke euskarazko irratia egitea, irratsaio guztiak euskaraz izateaz gain, euskal musika besterik jarriko ez lukeena.
A. Lankide berrien eragina nabaria izan al da?
T.A. Dudarik gabe, Joxean Goikoetxeak soinuarekin eta Alan Griffin irlandarrak flauta eta txilibituarekin, ekarpen interesgarriak egin dituzte. Alanek Irlandatik ekarritako doinu dexente agertzen da gure abestietan
A. Orain arte bakarka landutako bidearekin jarraitzeko asmoa hemendik aurrera?
T.A. Beno, ez daukat oso garbi. Orain artekoaz etapa bat bukatu dut, baina ez da traumatikoa izan. Bakarka kaleratutako azken diskoa, 90ekoa, garai hartako testamentua da nolabait. Horrek ez du esan nahi hemendik aurrerakoa izugarri ezberdina izango denik. Egun kantu tradizionaletan zeharo murgilduta nago. Badut, bestalde, musika lagun batzurekin lantzeko asmoa, hitzik gabekoa seguruenik; doinuak huts-hutsik axola zaikigu, ikertzea, asimilazioak egitea... Oso gauza librea da loturarik gabekoa.
Ritxi Lizartza
50-51

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakARTOLA2
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakUBIRIA1
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazARTOLA2
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude