Patri Goialde: «Donostiako jazzaldia ez da jazzaldia»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Patri Goialde jazz musikari eta irakaslearekin
Jazz musikari eta irakasle honekin izan gara solasean
Patri Goialde: «Donostiako jazzaldia ez da jazzaldia»
Euskal Herrian urtero Gasteizen, Getxon, Baionan eta Donostian jazz jalaldiak izaten dira. Jaialdi hauetaz eta batipat Donostiako Jazzaldiaz hitz egin dugu musikari donostiar honekin. Bera, Kursaal Donostiako jazz talde ezagunean aritzen zen eta taldea desegin zela eta Patri Goialde Trio hirukotean dabil orain. Bestalde, Jazzle izeneko musika eskolan egiten du lan irakasle bezala eta bertako arduradun bat da.
ARGIA. Taldean zeintzuk dira zuen proiektuak?
PATRI GOIALDE. Asmo handirik gabe aurrera jarraitzea. Taldea handitzea da orain pentsatzen ari garena. Hirukotearen esperientzia ona izan da baina gustatuko litzaidake pianojole edo abeslari bat sartzea. Aurten hirukotean , Jose Ramon Elkoro baterian, Gonzalo Tejada kontrabaxuan eta ni kitarran gabiltza. Datorren urtean Tejadak taldea utzi eta oraindik ez dakit kontrabaxuaz ala baxu elektrikoaz nor arduratuko den.
A. Jazzlen egiten duzu lan, noiz sortu zen musika eskola hau?
P.G. Orain hiru urte, aurtengoa hirugarren ikasturtea izango da. Bertan, musika modernoa eta jazza erakusten dugu. Gaur egun, erakusten den musika bakarra klasikoa da eta orain arte, berbena, rock zein jazz munduko jendeak ez zuen ikasteko leku egokirik. Nahiz eta bertan ikastea nahiko garesti samarra izan ekimen pribatu guztiak bezala, ikasle asko izaten ditugu urtero, bataz beste laurogeitamar. Inguruan eskolarik ez dagoenez kanpotik ere etortzen da jendea; bai Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Santanderretik.
Diru laguntza txikiak jasotzen ditugu zenbait arazori aurre egiteko eta instrumentuak erosteko, baina subentzio handi bat beharko genuke. Jazza bestalde, piskanaka sartzen ari da kontserbatokietan, aurten adibidez Donostiako kontserbatokian izan gara ikastaro bat ematen. Interesgarria izango litzateke hildo horretatik jarraitzea.
A. Zenbat jazz eskola dago Euskal Herrian?
P.G. Nik dakidala gurea bakarrik. Musika klasikako zenbait eskoletan badago jazz edo musika modernoa erakusten duen irakaslerik eta leku batzutan jazza ere erakusten da lagunen artean, baina eskola bezala dagoen bakarra Jazzle da.
A. Zer iruditzen zaizu aurtengo Donostiako Jazzaldiko egitaraua?
P.G. Donostiako Jazzaldiak norabidea galduta dauka batez ere jazz izenpean musika estilo asko lantzen direlako. Ez da aurtengo kontua, Santi Ugarte dagoenetik da. Hala ere ez da izan Santi Ugarteren errua bakarrik, Udaletxeko Kultura saileko arduradunena ere izan da.
Donostiako Jazzaldia ez da jazzaldia, baditu jazz emanaldi batzuk baina gehienak jazz ez diren musika estilokoak dira. Gainera hemen asmoa jazzaldi handi bat egitea da eta jende asko erakarri, baina argi dago musika estilo honek ez duela hainbeste jende erakartzen. Asmoa jazzaldi bat egitea bada, benetako jazzaldi bat, jakina da ez dela hainbeste jende etorriko eta Belodromoa beraz, handi samar geratzen da. Anoetako Belodromoa leku handiegia da, jazz emanaldiak beste toki batean egin behar dira
Gaur egun ez dago leku handi bat betetzeko hainbeste publiko eta txikiago bat bilatu behar da.
A. Antolatzaileek esaten dute Jazzaldian jazz musika bakarrik egongo balitz jaialdietara oso jende gutxi joango litzatekeela eta horregatik jorratzen dutela beste zenbait estilo
P.G. Betiko kontua da. Ekitaldi kultural guztiak defizitarioak dira eta izango dira; hori badakigu eta Jazzaldian beti galduko da dirua. Zergak ez dira farolak jartzeko edo errepideak egiteko bakarrik. Zergen bidez lortzen den dirua kulturan ere gastatu behar da.
Nik ez dakit zergatik planteatzen den beti gauza bera, jazza minoritarioa dela eta, jende gehiago etortzeko jazzaldia izenaz beste musika estilo batzuk ere landu behar direla. Baina jazzaldia ezin bada antolatu ez da antolatzen eta ez da ezer gertatzen, musika jaialdi zabal bat egiten da eta kitto. Gero jazzaldi txiki bat antolatu daiteke neguan edo besterik ez bada zenbait jazz kontzertu. Nik ez nuke gaizki ikusiko Gipuzkoan edo Euskal Herrian hainbeste publiko ez dagoela ikusirik, Jazzaldia aurrera eramatea ezinezkoa denez beste zerbait antolatzea.
Beraz, arazo ekonomikoa ez dut garbi ikusten. Jazza defizitarioa da, ikusi behar da merezi duen ala ez jazz jailadia egitea.
A. Donostiako Jazzaldiaren aurkezpenean Santi Ugarte antolatzaileak esan zuen Montreauxen, La Hayan eta Nizan izaten diren jaialdi nagusienak jazza ez den beste musika estiloetara ere ireki direla...
P.G. Hori egia da baina Montreauxen adibidez era guztietako kontzertuak egin dira betidanik. Jaialdia gainera ez da bost egunetan egiten, hogei egun izaten dira. Hogei egun horietatik zenbait egunetan jazz musika erakusketa bat egiten da eta lau, bost, sei egunez izaten dira jazz emanaldiak. Jaialdia luzea izanik denetarik dago.
A. Aurten Donostian kalean ez da kontzerturik izango...
P.G. Ez. Gauez beti bezala zenbait tabernetan izango da emanaldirik eta uste dut beste urteetan bezala Jazzaldiak subentzionatuko dituela.
Esaten dute erakusketa bat egongo dela baina iragan urteko disko erakusketa adibidez lotsagarria izan zen.
Bestalde belodromoaz gain, giro bakarra Altxerri, Etxekalte eta Be Bop tabernetako zuzeneko emanaldietan izango da.
A. Nola tratatzen da bertako jazza jaialdian?
P.G. Ez da tratatzen. Ez dago. Jean Mari Eckay izango da parte hartuko duen musikari euskaldun bakarra. Eckay, Didier Lockwood biolinjolearekin etorriko da bere musikari taldearen barnean.
A. Euskal Herrian bestalde, Baiona, Getxo eta Gasteizen beste hiru jazz jaialdi ere izaten dira...
P.G. Getxokoa goruntz doa. Jazz jaialdi hau orain urte gutxi hasi zen, eta polita iruditzen zait han egiten dutena: Europan egiten den jazza isladatzea. Gainera estatu espainiarrean egiten den prestigio handien duen lehiaketa hor izaten da. Lehiaketan emanaldiak ordaindu egiten dituzte, normalean egiten ez dena. Aurten berrogei taldeek parte hartu dute. Estatu espainiarrean dabiltzan talde guztiak joaten dira hara, bai amateurrak, bai profesionalak.
Gasteizkoa ondo dago. Aurten Oscar Peterson izango da berriz ere, azken urtetan laupabost aldiz izan da. Gehiegi errepikatzen dira musikari famatuak baina jaialdiak bere bidea jarraitzen du, Iñaki Añua zuzendariak jarritakoa eta beti zerbait berria eta erakargarria izaten dute. Jazz hutsa ez diren kontzertuak ikusteko aukera ere badago, baina jazzarekin nolabaiteko lotura dutenak. Manhattan Transfer laukotea adibidez bertan izan da jotzen, talde honek saltsa, pop eta beste musika estiloak jorratzeaz gain jazz inguruko kantak ere jotzen ditu. Jendea erakartzeko jazz hutsa ez diren taldeak ekartzen dituzte baina euren musikak badu jazzarekin erlaziorik. Hau ez da Donovan eta Donostian izango diren beste batzuen kasua.
Baionako jazzaldia gutxi ezagutzen dut eta nere informazio iturriak oker ez badaude jaialdia nahiko irekia da eta blues nahiz rithm'n'blues estiloak ere lantzen dira bertan.
Joxi Goikoctxea
Nahiz eta Donostian aurten kalean kontzerturik ez egon, gauez zenbait tabernatan izango da zuzeneko emanaldirik.
Getxoko jazz jaialdian egiten den lehiaketa prestigio handikoa da eta bertan estatu espainiarreko talde guztiak parte hartzen dute.
46-48

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakGOIALDE1
PertsonaiazGOIALDE1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude