"Galderak erantzun ahala galdera gehiago sortzen dira"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Labayru"ko kolaboratzaile, "Etniker" taldeko partaide eta Euskal Bibliotekako zuzendaria den Ander Manterolari elkarrizketa.
ANDER MANTEROLA
"Galderak erantzun ahala galdera gehiago sortzen dira"
Duela 20 urte, Labayru sortu zenetik bertako kolaboratzaile finkoa dugu Ander Manterola. Teologia ikasketak burutu ditu eta Etniker taldeko partaidea da. Euskal Bibliotekako zuzendaria, etnografo baino bibliografo gisa definitzen du bere burua. Liburu zaharren maitale honek bere tesororik handiena San Francisco Xabierren jatorrizko gutuna dela dio.
ARGIA. Atlas etnografikoa urte astotako lana izan da...
A.MANTEROLA, Bai. Hori gutxitik hasi zen. Barandiaran hona zetorren duela 18 urte guri bideak, metodologia bat emateko etnografiaren ikerlanetan. Hasi ginen zerbait argitaratzen, Etniker Bizkaia, eta hortik abiatu gara gu, gure proiektua hedatuz, zabalduz eta sakonduz.
Baina atlas etnografikoa ez dugu guk bakarrik egiten, hori gehien bat On Joxe Mielen asmoa izan da, bere asmorik sakonena. Horrela berak emandako mezua guk jaso, eratu eta bultzatu dugu. Baina atlas etnografikoa beste hamar edo hogei urterako lana da, beno nik ez dut bukatuko baina bai gure tartekoek, ondorengoek bukatu edo gutxienez aurrera eramango dute.
A. Horren emaitza garrantzitsu bat behintzat, kaleratu berri den elikatzeari buruzko Atlasa da.?
A.M. Beharbada, uste dut nik, ez da izango sakonena. Etorriko dira hori baino margulagoak ere. Esate baterako, "rite de passage" esaten dena, heriotza eta ezkontzak, jaiotzaren inguruan dauden ohikuneak edo ritoak, guzti hori aztertzen, bizilerak azaltzen duenak. Bai, guk horretan itxaropen handia daukagu, esan nahi dut, eginbehar handia.
Baina hor asko daude, guk hemendik bakarrik bultzatzen dugu, hor badaude larogei bat ikerle, bakoitza bere herrian edo bere auzotegian lan egiten dutenak sakonki.
A. Zu zeu Zeanuri inguruan murgiltzen zara.
A. M . Behartuta nago etsenplu ona ematera eta' horregatik nire herrikoa egin behar dut, ezta? Beharrezko dut, bestela Etniker taldetik botako naute. Ez, txantxetan nabil. Etniker taldean ez da nahikoa ikerketa teorikoak egitea, lekukoekin izan eta aztertzea. Horretarako kuestionario bat dugu On Joxe Mielek berak eratua, idatzia. Baditu mila bat galdera. Gaiak guztira, hogetabi dira, eta gai hauek aztertuz heltzen gara gure ohizko herri bizitza aztertzera.
Metodologiari dagokionez, esan beharra dago lehen aipatutakoa ezin dela Euskal Herriko herri guztietan aplikatu. Azterketa bailaraka edo eskualdeka, herririk adierazgarrienetan egiten dugu. Ikertokiak larogei puntutan banatu ditugu, gutxi gora behera Bizkaian hemeretzi, Nafarroan hogei, Araban beste hamabi, Gipuzkoan beste hamar, eta Iparraldean beste hamabi. Hauxe plangintza territoriala da. Horra nola heldu? zer egingo dugu? Bidaldu norbait hiritarra ala bertakoa? Guk bidaltzen badugu norbait ikasia baina lekua ezagutzen ez duenari, kostako zaio herria ezagutzea eta lekukorik onenak bilatzen. Horregatik guk, ahal bada, herri bereko norbait metodologiaz hornituta dagoena bidaltzen dugu.
Orain dela gutxi elikadurarena kaleratu dugu eta idazten ari gara umeen jolasak eta kantena, hurrengo urtean plazaratuko duguna. Hau bukatu eta "rite de passage", heriotzari buruz egindako ikerlana idatziko dugu eta datorren urtean egingo da ikerlana medikuntzaz.
A. Badirudi hainbat urtetako ikerlanen fruituak orain jasotzen ari zaretela, ez?
A.M. Bai. Ez da bakarrik lanak egitea, baizik eta aldez aurretik ikertaldeak eratzea, estilo trebatu baten sortzea, metodologia berdintsu batean lan egitea. Nik uste dut hori izan dela emaitzarik handiena. Hau da, gure taldeak badauka gogoa eta baita metodologia honetan jarraitzeko asmoa ere urte askotan.
A. Bestalde, Etnikerren Anton Erkoreka edo Joseba Agirreazkuenaga bezalako kolaboratzaileak aurkitzen ditugu.
A.M. Bai. Beno denak ez dira doktoreak, zuk aipatutako biak bezala, baina baditugu doktore pila bat, Nafarroan eta Iparraldean ere. Iparraldeko arduradun biak bata biologiako irakaslea da Bordelen eta bestea botikarioa da, berak egin bait du ur osasungarriei buruz oso lan polita.
Dena den, guk ez dugu kalifikazio akademikorik eskatzen, baizik eta metodologiaz ondo trebatuta izatea eta ikertzen duen herria ondo ezagutzea. Guk jakitea nahi duguna da euskaldunak nola pentsatu, nola lan egin, nola eratu euren izaeran, harremanak nola josi dituen, zer espero duten, zer uste... hori da guk nahi duguna egin, ez literatura.
A. Teologian lizenziatua izatetik aparte, erlijio tradizionalen kontuetan ere aditua zara. "Herri erlijiotasuna euskal bizikera tradizionalean" lana egina duzu.
A.M. Ez pentsa ni hain aditua naizenik. Ni ikerlari baino ekintzaile bat izan naizela uste dut nik. Nire lana izan da nik egin baino besteei egin arazi edo lagundu, ez pentsa nik halako famarik daukadanik. Nik lana egin dut, batez ere, gauzak eratzen, Labayruko Ikastegian, Eusko Ikaskuntzan edo Etnikerren Labayruko Etnografia taldean. Biblioteka ere izan da gure ikerketen oinarri, kultur erakunde batek beharrezkoa duelako orain arte zer egin den jakitea. Lortu dugu euskal gaietan, ez baliarrik euskarazkoak baizik eta euskal kultura, historia, antropologia, geografia, zuzenbidean... biblioteka espezializatu bat izatea.
A. 1978an Aranzadi Elkartearekin batera Euskal Herriko Atlas etnilinguistikoa hasi zenuen.
A.M. Beno bai, parte txikia hartu nuen baina hori Fermin Leizaolak zuzendutakoa da. Eman genion gure aldetik hainbat herritako lana, baina hori gauza mugatuagoa da, etnografoa da baina badauka linguistikako parte handia.
A. Nolakoak dira gaur egun zuen arteko harremanak, Aranzadi eta Labayru artetoak?
A.M. Beno, ni aranzaditarra naiz. Baina normalak dira. Gure artean badugu gure arteko aldizkako harremanak, trukeak... Baina hor gertatzen da gauza bat, bakoitza bere lanean hasten denean, besteen lana ondo ikusten du baina parte gutxi hartzen du.
A. Hainbat urtetako lana laburtuz, nolakoak dira Bizkaiko ermitak?
A.M. Gipuzkoakoak bezala. Hori da gauza bat oso nabarmena gure artean, ermitena. Lan sistematikoa izan da Labayrun. Gurutze Arregiren lanak badu gauza apartekoa, ez du ermiten egitura fisikoa aztertu, ermiten inguruan sortu izan den erlijiotasuna eta ohiturak baizik. Ohikune, otoitz, kantu, ohitura guztiak bildu ditu. 10 urtetan egon da lan hori egiten.
A. Bainazu ere lan horretan kolaboratzaile izan zara.
A.M. Bai, egon naiz. Argazkiak atera ditut eta langundu diot. Programagintzan parte hartu nuen ere.
A. Zeintzu izan dira lan horren emaitzak?
A.M. Nik uste metodologiari dagokionez, garatuta gaudela etnografia erlijioso sakon bat egiteko. Hori da emaitzarik handiena. Emaitza ez da izan deskriptiboa baizik eta metologikoa. Ikerlanetan galderak sortzen dira eta galderak erantzun ahala galdera berriak sortzen dira. Zure burua eta ideiak zabaldu egiten dira, konparatzen dituzulako. Hori da metodologia. Ez da gauza bat estatikoki aztertzea. Bestetik, uste dut emaitzarik garrantzitsuena izan dela Bizkaiko ermiten katalogo handi bat egitea.
Ermiten klasifikazio egiterakoan sei, zazpi, zortzi mota desberdin daude baina ermiten santuak hartzen baditugu badago amankomuntasun bat Euskal Herriko ermiten artean. Zein da gehien agertzen den abokazioa? Gurutzea. Bigarrena Ama Birjina, era askotako izenez. Hirugarrenik, San Martin. Eta ez bakarrik hemen, Bizkaian, baizik eta Gipuzkoan eta Iparraldean ere. Hau da, guk erlijioaren aldetik izan dugu historia bat, harreman handikoa. Azken batean, horrek adierazten duena zera da, euskaldungoa bateratsu joan dela izpiritu bideetatik ere. Euskal Herri lehorrean, Arabako eta Nafarroako hegoaldean badaude desberdintasunak, baina Euskal Herri menditsuan, hezoan berdintsu jokatu dugu. Hori ez da bakarrik ermiten kontua, erakundeena ere bai. Auzotegien ardatza ermita izaten da, ez bakarrik erlijio ardatza, baita ere bizitza bere harremanetan ermitaren aterpean eratzen da. Ermita da auzunearen etxea, bilgune bat.
A. Azkenengo garaian oso harreman estuak dituzue Eusko Jaurlaritzarekin, IVAP, HABE, IRALErekin, ez?
A.M. Harremanak izan ditugu erakundearekin hizkuntzaritza mailan. Jakina HABE dela eta, azken 20 urte hauetan alfabetatze munduan sartuta egon gara eta HABE sortu zenetik harremanak izan ditut. Ez noa esaten gehiago.
A. Azkenengo galdera. Oso desberdinak dira gaurko umeen jolasak eta kantak aintzinakoekin konparatuz?
A.M. Gure lanean sortzen den gauza bat azalduko dizut. Umeek etxean euskara egiten dute, euskal kantak ikasten dituzte. Umeek eskolan erdal kantak ikasten dituzte. Oraintsurarte, orain hasi da hori aldatzen. Hori ikusten da nabari nabari. Horretan ikusten da errekuperazio bat egon dela hezkuntza aldetik, euskal hezkuntza baina... jai geneukan. Ez bakarrik Francoren garaian, aurretik ere.

NORTASUN AGIRIA
Zeanurin jaio zen 1930ean
Euskal Biblioteka hobbya dela dio, oso pozik bait dago
Euskara ez da bizirik dagoen hizkuntza zaharrena bizi dugun euskera gaurkoa delako
Gaurko euskal kultura pentsagaitza zen orain dela 20 urte
Euskaldun amorratu eta kristau definitzen du bere burua
Zeruko ARGIAn idatzi du inoiz
Myriam Gartzia
"Elikatzeari buruzko Atlasa baino beste lan margulagoak kaleratuko ditugu".
"Euskal Biblioteka gure oinarria izan da, euskal kulturaren historian eta gainontzeko adarretan zer dagoen egina jakiteko".
"Ermita auzunearen etxea da, bilgunea".
34-38

Gaiez\Gizartea\Zientzia\Antropologi
Pertsonaiaz\MANTEROLA2
Egileez\GARTZIA3\Gizartea

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Eguneraketa berriak daude