"Euskal Herriak ezin dio behar bezala mundu profesionalari aurre egin"


2007ko otsailaren 21ean
Ainhoa Arteta soprano tolosarrari elkarrizketa
Ainhoa Arteta
"Euskal Herriak ezin dio behar bezala mundu profesionalari aurre egin"
Soprano tolosar hau une honetan Estatu Batuetan bizi da. Bertan lan egiten du. Ainhoa Arteta operako abeslari honen izena gero eta famatuago bilakatzen ari da. Donostiako Cultura Musical-aren denboraldia amaitu zuen orain bi aste.
ARG IA. Zu orain New Yorken bizi zara, denbora luzez egongo zara Euskal Herrian?
AINHOA ARTETA. Euskal Herrian, uztailaren hamazazpia arte izango naiz egun horretan Irlandan kontzertu bat egin behar dut, ondoren astebeteko oporrak hartu eta hemen igaroko ditut. Gero New Yorkera joango naiz abuztuan berriz Euskal Herrira itzultzeko Lekeition izango den ekitaldi batean parte hartzeko eta irailean Bilbon arituko naiz bertako Opera denboraldian. Handik Eskoziara joango naiz, bira bat burutu eta urtarrilean New Yorkera joateko. Ni New Yorken bizi naiz baina aurten han egoteko denbora gutxi izango dut.
A. Eresoinka abeskatzan hasi zinen kantatzen...
A.A. Hamabi urte nituenean hasi nintzen Eresoinka abesbatzan nere aitaren eskutik. Aita hango zuzendaria da eta bertan jarraitzen dut oraindik. Beti saiatu naiz Eresoinkari laguntzen Tolosako abesbatza hau nere lan guztiaren oinarria izan delako. Italiara kantua ikastera joan aurretik egunero lan egiten nuen Eresoinkan disziplina handiz. Ondoren Italian lau urte igaro eta handik New Yorkera joan nintzen. Estatu Batuetan ikasi baino nere karrera profesionala bideratu dut. Italiara ikastera joan nintzen eta New Yorkera kantuari esker bizitzera.
A. Nolakoak izan dira Italiako eta New Yorkeko esperientziak?
A.A. Oso desberdinak. Italia Europan dago eta han ia ia Euskal Herrian bezala zaude. Etxetik kanpo, baina giroa, jendea eta dena hemengoaren oso antzekoak dira. New Yorken berriz dena zeharo aldatzen da. Jendea eta pentsamoldea oso desberdinak dira eta hiria askoz zailagoa eta gogorra da lan egiteko nahiz bizitzeko, New Yorken konpetentzia oso gogorra izaten da. Euskal Herritik zuzenean joango banintz Italiko esperientzia pasatu gabe askoz ere gogorragoa izango zatekeen Estatu Batuetako bizitza. Italian bizitzen latzak pasatu nituen baina gerorako baliagarria izan zait han igaro nuen denbora. Oso gogorra da New York, zaila da hango bizimodura ohitzea eta edonork ez luke gaindituko. Jauzi handiegia da zuzenean hemendik hara joatea eta niretzat oso positiboak izan dira Italian ikasten pasatu nituen lau urteak. New York oihan bat da.
A. Beharrezkoa izan da zuretzat kanpora irtetzea?
A.A. Nere karrera etapaka joan da, une bakoitzean neretzat onena zena egiten saiatu naiz eta asmatu dudala uste dut. Italiara joan nintzen momentu horretan nere etorkizunerako ona izango zela uste nuelako eta New Yorken kasuan berdin. Nere patua hiri honetan ikusten nuen. Zentzu horretan ez dut arazorik izan, Chinara joan behar izango banu hara joango nintzateke. Une bakoitzean neretzat ona eta beharrezkoa zena egin dut, beste leku bat izan zitekeen baina momentu horretan Italia izan zen eta ondoren New York.
A. Zer desberdintasun ikusten dituzu kanpoan Euskal Herriarekiko?
A.A. Gogorra da baina Euskal Herrian ez dago ahotsa hobetzeko kantu eskolarik. Kantuan hasteko ondo daude baina Euskal Herriak ezin dio behar bezala mundu profesionalari aurre egin. Hau horrela izan da orain arte behintzat. Gaur egun ez dakit, badirudi ardura eta gaitasun handiagoa dagoela, irakasle gehiago eta irakaskuntza altuagoa egon daitezke baina ni hasi nintzenean ez zegoen horrelakorik eta ezin nuen hemen jarraitu. Hemen jarraituko banu ez nuke orain daukadan maila edukiko.
Ahotsetan Euskal Herrian dagoen maila altua da, abesbatza asko daude eta gazteek hor izaten dute ahotsa lantzeko aukera. Hemengo maila oso altua da, baina irakasle aldetik ez da ikusten hain maila ona. Kantatzen hasteko bai, baina hobetzeko dagoen irakaskuntza maila ez da nahikoa. Hala ere, uste dut kanpotik irakasleak ekarriko dituztela eta hau positiboa izango da.
Bestela instrumentu aldetik nibela altua da eta Euskadiko Orkesta oso ona da.
Gainera Operaren kasuan kontua ez da kantatzea bakarrik, kantatzeaz gain arte dramatikoa ere beharrezkoa duzu eta Euskal Herrian ez da erakusten. Operan ez bait da kantatzen bakarrik eta hemen arte dramatikoa ez da batere lantzen. Abesbatzek Euskal Herrian tradizio handia daukate eta Operak berriz ez.
A. Jose Ramon Arteta, zure aitaren eskutik hasi zinen kantatzen...
A.A. Bai, berak izan du beti argi noiz ibili naizen ondo eta noiz ez hain ondo. Karrera batean beti izaten dira irakasleak ondo edo ez hain ondo gida zaitzaketenak, norberak ez bait du beste pertsona batek bezain garbi ikusten nola dagoen bere burua edo nondik jo. Nere aitak beti izan du argi zein zen nik jarraitu behar nuen bidea. Berak, ni umea nintzenetik oso ondo ezagutzen zuen nere ahotsa eta berari esker hartu dut une bakoitzean bide egokiena.
A. Zaila izan da orain arte zure karrera?
A.A. Oso zaila. Badago jende asko zortea izan dudala esaten duena baina zortea izatea erlatiboa da, zortea landu egin behar duzu. Lan egiten baduzu eta aukerak etortzen direnean prestatuta baldin bazaude batzuk hori zortea dela esaten dute baina neretzat hori prestatua egotea eta aukerak baliatzeko lan egiten aritzea da. Kualitateak izatea beharrezkoa da baina lan on bat gabe gaitasunak galdu egiten dira, hauek hobetzeko teknikarik ez dagoelako. Hobetzeko lan egitea beharrezkoa da beti. Teknika on bat gabe gaitasuna galdu egiten da.
Lan gogorra da, asko zaindu behar duzu zure gorputza, asko sakrifikatu behar zara. Ezin duzu, adibidez, mendira joan edo kirolarik egin, etengabe zure ahotsa eta gorputza zaintzen egon behar duzulako. Gainera klaseetara ikastera joan eta egunero kantuan aritu beharrean zaude. Lan neketsua da baina kontzertuan aritzen zaren ordubete horretan dena ahazten duzu eta guztiz asetzen zaitu kontzertuetan kantatzeak. Hauek dira karrerako momentu politenak eta nik ez dut ezagutzen gauza hobeagorik.
A. Nahiz eta profesionala izan oraindik ikasten jarraitzen duzu?
A.A. Bai, uste dut hemendik bi urteetara nere karreran guztiz finkatua egongo naizela. Orain arte dena inbertsioa izan da. Bidaiak eta kontzertuak prestatzeko jantziak eta klaseak oso garesti ateratzen zaizkit eta inbertsio handia izaten da baina gerora begira oso probetxugarria. Adibidez New Yorken izan zen Carnegie Hall-eko aretoko kontzertuan, nik egin nuen inbertsioa bertan jaso nuena baino garestiagoa atera zitzaidan. Oraindik nere karreran inbertitzen ari naiz, jasotzen dudana baino gehiago gastatzen dut. Batzuk pentsatuko dute asko irabaziko dudala baina irababaziak klaseetan, bidaietan, jantzietan eta beste hainbat gastutan joaten zaizkit.
A. Cultura Musical-aren denboraldia amaitzeko zu aukeratu zaituzte. Zer nolako garrantzia du gertakari honek zuretzat?
A.A. Garrantzia handia ematen diot. Donostiako Cultura Musical erakundea oso inportantea da eta prestigio handiko jendea joaten da bertara. Aurtengo egitaraua goi mailakoa izan da eta nik garrantzi handia ematen diot. Gainera kontzertu berezia izan zen, bertan jende espezializatua egon zen, musika munduko figurak ikusten ohituta daudenak eta ekitaldia ondo prestatzen saiatu nintzen.
A. Placido Domingorekin bi kontzertu egin dituzu, bat Donostian eta bestea New Yorken. Zer moduzko esperientzia izan da zuretzat berarekin aritzea?
A.A. Miragarria. Esperientzia oso ona, bera oso interesgarria delako bai pertsona bezala, bai profesional bezala. Pertsona liluragarria da eta oso musikari ona da. Horrelako musikari batek zentzu guztietan hobetzen zaitu. New Yorken izan zen Carnegie Halleko kontzertua sekulakoa izan zen, kontaezina. Bai Placido Domingo zelako, bai ikuslegoaren aldetik, giroa, ingurunea, kontzertuaren kalitatea dena izan zen. Nere karrerako beste urrats bat izan zen, eta neretzat oso garrantzitsua. Ezin da azaldu nik gau horretan sentitu nuena.
A. Zeintzuk dira zure proiektuak?
A.A. Irlandara joango naiz eta New Jersey-eko Orkesta Sinfonikoarekin arituko naiz. Irlandatik New Yorkera joango naiz Lekeitiora egin behar dudan kontzertu bat prestatzera eta irailean, Bilboko Opera Denboraldiaren barnean, "La Cenerentola" obran Clorinda-ren papera antzeztuko dut. Bilbotik Eskoziara joan eta bertan hiru hilabeteko bira bati ekingo diot eta Belfast, Aberdeen, Glasgow hirietan arituko naiz besteak beste "Carmen" izeneko operako Mikaela pertsonaiaren hamasei errepresentazio egingo ditut. Handik New Yorkera joango naiz prestatzera berriz ere martxoan "La vida breve de Falla" obran parte hartuko dudalako. Ondoren "La Traviata"ren antzezpenak egingo ditut Austriako Graz hirian udaberrian eta geroago Luciaren papera egingo dut "Lucia de Lamermoor" operan eta Elvirarena "La italiana en Argel" lanan. 1993 urtera arte hainbat proiektu daukat eta kontzertuen artean izango dudan denbora hauek prestatzeko izango da. Hala ere ematen du 1993ra arte kontratu asko dauzkadala sinatuta baina ez da horrela, gertatzen da datorren bi urteetarako kontzertu batzuk ziurtatuta dauzkadala.
A. Hurrengo bi urteak planifitatuak dituzu, ez al zaizu hau dena gogorra egiten zu hain gaztea izanik?
A.A. Une batzutan bai, baina bestalde liluragarria iruditzen zait. Ez naiz kexatzen, hau da nik nahi nuena. Momentu gogorrak izaten dira, bakarrik sentitzen zarenean batipat, laguntzarik gabe eta gainditzeko zailak diren gauza asko daude, kantua baino businessa direnak. Ni kantaria naiz eta ez negozio emakumea baina askotan kantua baino business izaten da eta momentu horietan gaizki pasatzen duzu. Baina eskenara igotzen zarenean eta kantatzen iharduten zarenean lanaren ordaina jasotzen duzu. Hau sekulako saria da eta aurreko guztiaz ahazten zara.
Ni oso pozik sentitzen naiz kantatzen nahiz eta batzutan une txarrak jasan behar izan. Alde horretatik Italiako esperientzia oso baliagarria izan da neretzat han sufritzen eta une txarrak gainditzen ikasi nuelako.

NORTASUN AGIRIA
26 urte ditu
Ezkonduta dago eta Andoni izena du bere senarrak
Tolosako Eresoinka abesbatzako solista izan zen
Hobby asko ditu gustoko, baina lanak ez dio ezertarako astirik uzten
Asko atsegin zaio dantza, nahiz eta aspaldidanik ezin izan duen dantzatu
Bere txakurrekin jolasean denbora pasatzea gustatzen zaio
Joxi Goikoetxea
Placido Domingorekin bi kontzertu egin ditu orain arte, bat Donostian eta bestea New Yorken.
Operan, kantatzeaz gain arte dramatikoa ere beharrezkoa da.
Datorren bi urteetarako zenbait kontzertu dauzka ziurtatuta.
Tolosako Eresoinka Abesbatzan hasi zen kantatzen hamabi urterekin Jose Ramon Arteta, bere aita eta Abesbatzako zuzendariaren eskutik.
43-47

Gaiez\Kultura\Musika\Besteak
Pertsonaiaz\ARTETA1
Egileez\GOIKOETXEA7\Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude