«Demokratikoki erabakitzen denean mobiolak ez du lekurik historian»

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EEko Gipuzkoako diputatua den Jose Maria Agirreri elkarrizketa.

Jose Mari Agirre, Gipuzkoako diputatu Euskadiko Ezkerraren izenean:
«Demokratikoki erabakitzen denean mobiolak ez du lekurik historian»
Gipuzkoako diputazioan zer esanak eta espekulazioak ezin itzalirik dabiltzala, Jose Mari Agirrek gure galderei erantzuteko beta hartu du. Luze mintzatu zaigu Ekonomia Departamentuko Foru diputatua, bere sailari buruzko erronkaz zein beste hainbat gairi buruz. EE alderdiari eta egungo gatazka nagusiei errepasoa emateko parada, hauxe.
ARGIA. Ian izan da, Gipuzkoako EE EAtik gertuago dagoela Bizkaiko EEtik baino.
J.M. AGlRRE. Ni Diputazioko esperientziari buruz arituko naiz soilik. Beraz ikuspegi horretatik erreparatuta, hala da zalantzarik gabe. Lau urteko lana ez bait da alperrik galtzekoa. EE eta EA elkarrekin ekipo gisa ederki aritu da, ez dugu iskanbilarik izan eta gauza gehienetan bat etorri gara. Horrek izugarri lotzen zaitu. Bada, gainera, eta inongo lotsarik gabe esanda, bestelako loturarik; hainbat helburu, konpromezu eta etorkizunari buruzko zenbait plan esate baterako. Hala gertatu da Gipuzkoako diputazioan, eta ez gaude ondasun hori zaku hutsean alperrik galtzeko prest. Erabat logikoa da. Helburu batzuren inguruan biltzeko premia dago. Banaka jarduteari utzi eta taldeka funtzionatzen ikasi beharrak gara.
A. Alderdi berri bat sortzeko ahaleginaren zurrumurrua zabaldu da.
J.M.A. Euskal Herrian alderdi asko dago, eta ez dut uste mesederako denik. Eta nik bezala, beste askok ere hala uste du. Hori kontuan hartuta, berria sortzea astakeria litzateke ziurrenik. Nik nahiago nuke, dagoena biltzea, zailtasunak zailtasun eta eragazpenak eragozpen. Batasun hori lortzeko ez dut soluzio magikorik, baina dagoenetik hasi behar da. Horixe da, hain zuzen ere, Auñamendi taldearen mezua. Ateak zabaldu behar ditugu prozesuari ekiteko. Dauden esperientziak baliatuz abiatu behar dugu. Gaur egungo atomizazioak ez garamatza inora. Biltzearen bide berria urratu behar da, baina aurreritziak bazterrean utzita. Horren helmuga non dagoen ez dakit, baina horra hor abiapuntua.
A. Gipuzkoan EE eta EA oposiziora pasatuta, errazagoa litzateke, behar bada, batasuna...
J.M.A. Eritzi horrekin ziur denak bide horri heldu egin behar dio oposizioan ala agintean tokatu. Nere ustez aurrera egin behar da horrean, aipatu gabe, momentu honetan, nola eta zeinekin. Baina, bai. Oposizioak erraz lezake bidea.
A. HBrekin ez zenuten zer ikusi handirik nahi, Muruari botoa eman izan balio.
J.M.A. Horri buruz gauzak argi dauzkat. Niri gustatuko litzaidake lehenengo, borobil esanda, HB instituzioetan izatea. Bigarren, HBk tokatzen zaion ardura instituzioetan bere gain hartzea. Egun seinalatua izango da neretzat. Planteamentu politikoak elkarrekin egiten hasteko, beti esan izan dena falta da, indarkeriari dagokionez postura garbia izatea, hain zuzen ere. Baldintza bakarra da. Hala gertatzen den egunean, elkarguneak puntu askotan topa genitzake.
A. Talde handia da Irurtzun-Andoain proiektuaren aurka azaldu dena. Konponbiderik aurkitzen ez bazaio ez dira istiluak baretuko, eta denen kalterako.
J.M.A. Ez du onerako ezer izango, ez. Nik beti izan dut argi autobidea beharrezkoa dela. Ekonomiari erreparatuta, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ardatz Atlantiko eta Ardatz Mediterraneoaren arteko lotura ezinbestekoa da. Onuragarria da Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko harreman ekonomikoak indartzeko eta bultzatzeko. Horretaz gain, Nafarroak Irun aldera, Europako sarrera izatea garrantzitsua da. Hori burutzeko aukera egokia iruditzen zait autobidea. Bestalde, Pasaiko portua indartu nahi bada eta merezi duen protagonismoa eman nahi bazaio, honek mesede izugarria egingo dio. Politikoki ere oso beharrezkoa ikusten dugu. Gaurko egunean nafarroarekiko lotura ekonomikoak dudarik gabe handiak dira, baina ez dira EAEko hiru lurraldeen artekoak bezain handiak. Garrantzizkoa da Nafarroarekin eta EAErekin loturak mimatzea, eta lotura hori Gipuzkoa da. Beraz, baietza eta borobila. Gero... ni ez naiz teknikoa. Bi baldintza jartzen ditut. Teknikariek esaten duten lekutik behar du pasatu, eta bi erizpide kontuan izanik. Lehenengoa, egokia izan dadila, ez nolanahi egindakoa, gerora begira inbertsio ona izateko modukoa. Bigarrena, ingurugiroarena, kalterik txikiena egingo duena. Horietxek dira jokoaren arauak. Horra hor enbidoa. Ez du, ordea, jende guztiak horrela ulertu. Gaia politizatu egin da, premia izanda edo premiarik gabe. Eta politizatzen den momentutik, gauzek izateko arrazoia jatorrizkoa galtzen dute neurri batean.
A. Jendeari galdetzea, ordea, ez legoke sobran.
J.M.A. Gizartea kontsultara edo erreferendumera ohitzea mesedegarria dela iruditzen zait. Baina ezin dugu, Europarako gertatu behar eta indarrak batu behar ditugunean, gauza guztiak momentuoro galdezka eta eztabaidan ibili. Ez naiz kontsultaren kontrakoa, ezta gutxiagorik ere. Baina badira instituzio eta foroak horretarako, erabiltzeko dira eta erabili egin behar dira. Irekiak dira. Ezinezkoa dena da kontsultak bortizkeriaren bidez erabili nahi izatea. Printzipioz gaitzesten dut hori.
A. Gauza guztietan galdezka ezin dela ibili aipatu duzu. Baina gauza guztiek ez dute horrelako kezka sortzen. Ez al luke honek galdetzea mereziko?
J.M.A. Gehiengoa ordezkatzen duten instituzioek hartua dute erabakia. Erabaki horiek ezin dira atzera baztertu. Mundu guztiari zabaldu zaizkio ateak instituzioetan. Geroztik hartu dira erabakiak. Historia ez da inoiz errepikatzen. Demokratikoki erabakitzen denean mobiolak ez du lekurik historian.
A. Nola ikusten duzu etorkizuna?
J.M.A. Gure herriak sekulako potentziala du, baliabide handiak ditu. Hala ere, kezka handia dago, bai ekonomia aldetik eta bai gizarte aldetik. Baina ekonomiari buruz nahikoa baikor, agertzeko moduko gaitasuna badugu. Europaren erronka handia da. Ekonomia aldetik handia bada ere, are handiagoa iruditzen zait gizarte aldetik. Askotan, iraganaren ispiluan begiratzea gustatzen zaigu. Iragana utzita, bada garaia etorkizunari begira jartzekoa. Gauza kreatiboak eta imaginatiboak zaila dira, baina etorkizuna hor dago. Lehena errepikatzen eta berrinterpretatzen iaioak izatera irits gaitezke, baina geroa sortzen, nahiz eta zaila izan, saiatzen ez bagara erdibidean geratuko gara.
Garbiñe Ubeda
"Gaur egungo atomizazioak ez garamatza inora. Biltzeko saioa urratu behar da, baina aurreritziak bazterrean utzita".
10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
PertsonaiazAGIRRE1
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude