Unai Iturriaga: «Gaztea zarenean jendeak gehiago barkatzen dizu»


2021eko uztailaren 20an
Unai Iturriagarekin elkarrizketan.
Euskal Herriko bertsolari gazteen arteko txapedun bihurtu zen Gernikan
Unai Iturriaga: «Gaztea zarenean jendeak gehiago barkatzen dizu»
Gazteen artean aurtengo Euskal Herriko txapelduna dugu Unai Iturriaga. Hamasei urteko durangarra gazteekin ezezik helduekin ere tokia eskatzen dabil, Bizkaia-Araba lehiaketan Jon Enbeitaren atzetik bigarren geratuz erakutsi zuen moduan. Hala ere ez du ematen txapelak zama handirik ematen dionik: betiko legez lagun artean.
ARGIA. Duela bi aste gazte mailan txapeldun atera zinen, baina aurrekoan ere txapwlwtik hurbil egon zinen, ezta?
UNAI ITURRIAGA. Iaz Euskal Herriko txapelketan saioa nahiko ondo hasi, gero kartzelan flojotxo ibili, eta azkenean hirugarren edo geratu nintzen. Aurten hartu dut lehenengoz Euskal Herriko txapela, iaz Bizkaikoa izan zen. Aurrekoan Jon Maiak irabazi eta Igor Elorza geratu zen bigarren
A. Eta zar sentitzen da bat buruan txapelagaz dabilenean?
U.I. Txapelagaz buruan momentu bat bakarrik egoten gara, eta sentitu... ba poza, ez? Helburua ez da txapela lortzea baina sari polita da. Urte osoan ibili zara klaseetan edo dena denakoa... ba gero txapela gustora janzten duzu.
A. Maisua, Lopategi, ere pozik izango duzu. Bera txapeldun. zeu ere bai...
U.I. Berak lan hau hartu zuenenan Bizkaian bazuen apostu gaitz bat: Bizkaian bertsolaritza nahiko utzita zegoen, eta gazteen artean prestigio eta onarpen bat ematea nahiko erreto handia zen. Orain ikusi du ez bakarrik txapelak lortzen direla ikusten da saioetara jende gazteagoa doala, gazteen artean beste giro bat somatzen dela.
A. Zer nolako maila iruditu zitzaizun Gernika egindako txapelkela?
U.I. Nik uste dut maila ona egon zela bai txiki zein nagusiagoetan. Maila gero eta hobeagoa dela uste dut Lehen baziren bi edo hiru maila gorenean, baina iruditzen zait orain esparrua zabalagoa dela eta maila antzerakoagoa
A. Gazteen txapela irabazi arren, zu sarritan ibiltzen zara nagusiekin, batez ere helduen Bizkaia-Araba finala eta gero
U.I. Igor Elortza eta biok saioren bat edo beste egin dugu nagusiekin, askorik ez. Lehengo urtean ere egon ginen, baina apur bat eska parate moduan edo, nagusiak beren aldetik eta geu aparte. Orain jada eurekin egiten dugu. Gaztea zarenean jendeak gehiago barkatzen dizu nagusiei baino, baina orain guttienez eurekin parekatzen gaituzte.
A. Baservitik datozen bertsolariekin zaudetenean, zuek belarritahodun gazteak eta, zer esaten dizuete?
U.I. Belarritakoengatik entzun behar izan dut bastante. Normalean ondo hartzen zaituzte. Eurentzako pozgarria izaten da gu bezalako gazteak ikustea. Baina ez dute nahi izango hamasei urte izanda abarketa eta txapelagaz ibiltzea...
A Non kantatzen duzu gustorago txapelketan, plazan. . .?
U.I. Plazan gustorago. Txapelketara Lopategik batu gaitu. Orain hiru urte barnetegi batetan biltzen gara Bizkaian kantatzen gabiltzan gazteok. Urtean sei biderrez edo joaten gara, eta orduan bada lagunen artean denok batzea, eta txapelketan ez da egoten tentsio hori.
Ni plazan gustorago, baina plaza batzutan baino gustorago txapelketetan. Joaten zara erdal giroko plaza batera, eta ikusten duzu plaza beteta egon arren, igoal daudela pilotan jolasten edo deitu dizuna eta beste bi bakarrik daudela entzuten.
A. Kendu da jada ideia bertsolantza baserri eta sagardotegi giroko gauza bat izatearena. Bertsolaritza hirira ere sartu da
U I Ezin daitekeena Izan da denbora aurrera joatea eta bertsolaritza estankatuta geratzea. Gero. ez diozu eskatuko hirurógei urteko bertsolan bati zuk botatzen Hirurogei urteko bertsolari horren arrazoiak bere giro eta adineko jendeak ondo hartuko ditu, baina gazteok gure giroko bertsolaritza egin behar dugu.
A.Idatziraho asmorik bai?
U.I. Nik neuk ez dut askorik idazten. Kasualitatea izan da aurten Bizkaiko idatzietan ere irabaztea. Hiruna bertso ziren, eta nik idatzi ditudan bertsoak beti izan dira txapelaketara joan behar eta bost minututan idatziak. Gustatzen zait idaztea, baina ez txapelketa batera aurkezteko. Kopla batzu botatzeko idazten dut, barre egiteko; bestela askorik ez.
Neurri baten barruan idaztea zaila da. Ahoz aho zelan bapatekoa den, ahalik eta ondoen egiten duzu eta kitto. Baina behin idazten hasten bazara, euskera on batetan egin behar duzu, kontrakzio guttiagoz...
A. Kantan norekin gustorago, gazte ala adinekoekin?
U.I. Gazteekin hori seguru. Gazteekin zure glroan zaude badakizu zer esango dizuten eta zeuk ere zeresan behar duzun. Zure aldean zabiltza gauza berriak esan zenitzake trankilago... Oso positiboa izan da gaztetxe eta institutuetan kantatu Izan dugunean. Giro guztiz ezberdina eta oso ona. Jendeak eskertzen dizu.
Inaki Uriarte
48-49


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaITURRIAGA2
GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakEH gazte tx
PertsonaiazITURRIAGA2
EgileezURIARTE2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude