"Mendian, hobe hlru ekologista, hiru mila baino"


2021eko uztailaren 19an
Miguel Angulorekin elkarrizketan.
Miguel Angulo
"Mendian, hobe hlru ekologista, hiru mila baino"
Sortzez baionarra, bere sustraiak Hego Ameriketan bilatu behar dira. Mendizale amorratua ttikitatik, mendiz mendi ibiltzen da Miguel Angulo, gure onerako, berari esker txoko zoragarriak ezagutzeko parada daukagulako, bere liburuak irakurriz, eta baitaere bere aholkuak segituz mendira ateratzen garelarik. Baionako kale batean elkartu gara hiria maite ez duen idazle honekin.
ARGIA. Nundik heldu zaizu mendizaletasun hori?
MIGUEL ANGULO. Nere aita mendizalea zen gerla denboran jadanik, eta liburu bat erosi zuen, gaur egun agortua dena "Euskal Pirinioetako gidoia", Jean de Fosduraurena. Nere aitaren liburutegian beti ezagutu nuen, eta irakurri nuelarik, mendira joateko, aipatzen ziren lekuak hurbiletik ikusteko gogoa eman zidan.
Gero, hirurogeigarren hamarkadaren hasieran, karta berri batzuk agertu ziren, 1/25.000koak, Geografiako Instituto Nazionalekoak. Horiekin aldaketa bat izan zen, ongi marrazkituak bait zeuden, mendi-zelaiak garbiki erakutsiak. Bultzada bat izan ziren niretzat, gehiago mendira joateko. Nire lagunekin edo bestela nire anaiekin, ni baino zaharragoak bait ziren. Eta autoa erabiltzeko karneta zutelarik mendira eramaten ninduten. Nere erreferentzia hasieran aipatutako liburua zen, baina mendira joaten nintzen aldiro notak hartzen nituen, eta liburu horrek ere erruak bazituela konturatzen hasi nintzen. Erran behar da 50ekoa zela liburua eta garai horretan muga benetazkoa zela, eta zailtasun guztiak bizi behar zirela Pirinioetako hego aldea ezagutzeko
Horrela joan zitzaidan denbora, eta 21 urte bete arte mendiz mendi ibili nintzen: notak hartuz eta bide berriak markatuz zuzenean kartengainean. 21urterekin idazten hasi nintzen.
Baionako Euskal Erakustokiko aldizkarian lehen artiklua argitaratu nuen, Artzamendiaz, itzuli berezi batzuk proposatuz, eta aipatzen nituen ibilaldietan ikusiak nituen leku politak deskribatzen nituen ere. Jadanik Baionatik aski hurbil dauden mendi gehienak ezagutzen nituen. Beraz horrela segitu dut eta Orda jaunak nere artikuluak publikatzen jarraitzen zuen arazorik gabe. Denborarekin, pittakan ohartu naiz nere artikuluek arrakasta bazutela eta hasi naiz tiratze gehiago egiten, eta ni haurrek liburutegietan artikuluak zabaltzen. 73 eta 74ean jende gutti ibiltzen zen mendian, baina garai hori izan zen mendira joateko modu berri baten hasiera. Jendea bide berri batzuk bilatzen hastear zegoen.
A. Garai hartan, beraz, zare artikuluak salbu informazio gutxi zegoen mendiei buruz?
M.A. Bai. Pirinio Zentralez informazio nahikoa eta gehiegi zegoen. Hiru edo lau urtez artikuluak publikatu nituen, aldizkari horretan. Irati, Larrun, Mundarraine... horiek denak aztertu nituen nere artikuluetan, eta urtero jendeak ondorengoa zertaz izango zen esateko eskatzen zidan. Eta azkenean zergatik ez nuen Euskal Herriko mendiez liburu oso bat egiten hasi ziren galdetzen. Jadanik ideia hori nuen buruan eta horrela hasi nintzen. Baina hor animaleko lana hasi nuen. Lan hori nolabait mugatu egin nuen, Euskal Herriko mendiak soilik aipatzea erabaki nuelako. Baina nahiz eta horretara bakarrik mugatu, ezin bukatuzko ibilaldiekin hasi nintzen lanean. Oixtion aipatzen nuen bezala, jadanik mendi mordo bat ezagutzen nituen, baina hala ere berriz ikusi behar izan nituen eta ezagutzen ez nituenak aztertu; kartak landu; dokumentuak bilatu; eta guzti hori egin ondoren, analisia orokorra egin. Eta, bistan dena, irakurlearentzat testu atsegin eta ulergarria idatzi.
Margoek ere lan asko ematen dute, oso zehatzak nai izaten bait ditut. Garai hartan ikaslea nintzen Parisen eta hiru egun pasatzen nituen han goian eta beste lau hemen mendi zoko guzietan ibiliz.
Bestalde, erran behar dut Parisera trenez joaten nintzela. Garai hartan 7 oren behar ziren haraino iristeko. Denbora hori idazteko erabiltzen nuen. Momento horietan ez nuen inolako trabarik nahi bezala lan egiteko. Ondoren argitaletxe bat bilatu nuen. Lehenik Pabe aldean, han liburu erregionalistak argitaratzen zituen editore bat bait zegoen: Poye. Baina berak antolaketa guzia proposatu arren liburua finantzatzea eskatzen zidan. Eta horrela egin nuen nere lehen liburua: «Euskal Pireneetako gida», 1977an agertu zena.
Liburu horrek izan zuen arrakasta ikusirik, Donostiako Elkar argitaletxekoek nirekin zerbait egin behar zutela erabaki zuten. Hiru urtetik behin berriro argitaratzen zuten nire lehen lana. Eta orduan hasi ginen liburu ederrak egiten, koloreetan, eta hor benetan konturatu nintzen liburu on bat egiteak ematen duen lanaz.
Bide ezezagunetaz egin ditudan liburuarentzat, adibidez, nere lan guztia otsailean utzi nien, eta liburua azaroan bukatu zuten, sei hilabeteko lanaren ondoren.
A.Argazkiak zerorrek egiten dituzu baitaere?
M.A. Bai, eta hor ere ongi konpontzen gara Elkarekoak eta ni. Niretzat koloreek garrantzi handia bait dute, eta badakit zuzen zer koloreko ingurumena ikusi dudan argazkia egiteko momentuan. Beraz, hor inprimatzailearekin lan egiten dugu, oreka berri batzuk eskatzeko eta lortzeko. Baina lan asko ere egiten dut gaur egun ordenagailuarekin, lana errazten dit. Adibidez ez dut gehiago eskuz margorik egiten, hori ordenagailuarekin egiten dut. Testuak lantzeko ere erraztasun gehiago daude tresna horrekin. Bistan da programak egokitu behar ditudala, nik nahi bezala lan egiteko ahalmena izateko. Baina lortzen dut, eta benetan lagungarria egiten zait.
. Euskal Herriko paraje guztiak ezagutuak izango dituzu jadanik
M.A. Gehien gustatzen zaidana mendian egotea da. Ibilkari aski arrunta naiz, ezagutzen dut jende asko ni baino askoz azkarragoa, pisu handiak eramateko gai direnak, lasterrago ibiltzen direnak. Eskalada egiteko, eskiatzen ibiltzeko benetan pertsona arrunta naiz. Ez ditut ahalmen izugarriak baina, mendian, gustora nago.
A. Nola atzematen dituzu leku bitxi guzi horiek?
M.A. Bilatzeko dudan gogo horrek ez nauela uzten egia da. Horrelakoa izan naiz beti. Ibiltzen nintzen leku guztien arrasto edo gauza bereziak noatuz joan naiz betidanik.
Bestalde erran behar dut ahal dudan denbora guzia mendian pasatzen dutala eta gurutzatzen naizen jendearekin hitz egiten dudala. Artzainek, arrantzaleek, etabarrek xehetasun batzuk ematen dituzte beti. Bide zaharrak ezagutzen dituzte. Nondik pasatzen ziren gehienetan gogoratzen dira, eta hori oso importantea da. Baita ere erran behar da gero eta materiale gehiago dagoela lan horietan aritzeko. Hegazkinetik ateratako argazkiei esker, adibidez, detaile guziak garbi azaltzen dira. Xehetasun gehiago ematen dute: nik bilatzen dudan bide erromanoa, edo urzuta, edo leku arkeologikoa.
Askotan erabiltzen dudan beste materialea Madrileko Instituto Katastralekoa da. Mendi zelaiak emateko oso txarrak dira, baina bide zahar asko ematen dituzte, eta horiek ez dira berriro hartuak izan karta berrietan. Egia da bide horiek batzutan desagertu egin direla, sasiak zabaldu bait dira etabar. Askotan horiek proposatzen dizkiot jendeari, eta horri esker bide zaharrek bizi berri bat hasten dute, ibilkari horiek zaintzen bait dituzte.
Bestalde, nere arbasoak konkistadoreak ziren, nire aitatxi Paraguaykoa zen. Beharbada, leku berriak atzemateko dudan dohain hori hortik etorriko zait.
A. Pentsatzen dut Euskal Herritik kanto ibiliko zinela ere.
M.A. Bai. Irakaslea naiz eta bezala Kolmar hirira bidali ninduten, Alsaziara. Eta hortik Italia, Alemania eta Austriara joan nintzen eta hango mendiak ezagutu. Esperientzia oso interesgarria izan da, itzultzerakoan begi desberdina bait nuen, kritikoagoa. Eta han ikusi nuen baita ere ingurugiroaren zaintzeak zer erran nahi duen. Gu baino askoz ere aintzinatuagoak daude. Suitzan gertatzen dena aipatu gabe, zeren eta horiek iragarkiak denetan ematen bait dituzte, eta horrela mendiko bideak benetazko autopistak bilakatzen dira. Hemengo herriek beren ingurunena kontuan hartu beharko lukete, beren ardura da nere ustez.
A. Alde hortatik zertan dande Euskal Herriko mendiak?
M.A. Azken 20 urte hauetan konturatu naiz borda gehienek beren teilatua galdu egin dutela. Edota lurrera erortzen ari zenez, ondoan berria baina botoinezkoa den bat eraiki dela. Badirudi mendien aberastasun guziak hondatzen uzten direla. Herriak ez dira ezertaz arduratzen, artzainek egindako bideak desagertzen uzten dira. Normala da bide berri batzuk egitea, normala ez dena da bide horiek egitean bide zaharrak estaltzea kasurik egin gabe. Euskal Herriko parte bat estaltzen ari da. Hegoaldean, bereziki Nafarroan, ahaleginak egiten ari dira leku arkeologikoak iragartzeko. Alde honetan ez da inongo ahaleginik egiten. Edozein astakeria egin daiteke mendian inongo erreakziorik gabe. Eta gainera nik uste dut jendeari debekaturiko erreserba naturalak antolatu behar liratekecla. Parkeak egiteak ez du arazoa konpontzen, eremu basak behar dira.
A. Zer lan mota egin beharko lukete gaur dauden mendizale elkarte horiek?
M.A. Jadanik jendea mendira bidultzeak bideen zainketa errazten du. Mendiaren izpiritua eta nortasuna jendearen baitan atxikitzeko balio du ere, eta horrela ere jendeak natura errespetatzen ikasten du. Baina zenbait elkarte urrunago joaten dira eta horrelako bat badugu Donibane Lohizunen. Mendia garbitzera joaten diren horietakoa da. Mendia garbitzeko iniziatiba oso interesgarria da, baina herriak ere hartu behar lukete ardura hori.
A. Noiz arte pentsatzen duzu idazten segitzea?
M.A. Euskal Herriko leku ezezagunez ez dut gehiago pentsatzen idaztea. Jende gehiegi bidaltzen bada, ondorio txarrak izan daitezke mendiko landare eta abereengan, eta hori ere kontuan hartu behar da.
Nere azken bi liburuak ere pixka bat desberdinak dira, bizikletaz egiteko ibilaldiak proposatzen bait ditut. Jende askok erosi ditu azken urteetan eta horregatik lehen liburuan ibilaldi errazak proposatzen nituen, baina orain agertuko den liburuan zailtasun handiagoko batzuk aipatzen ditut... Oraingoan ere denak neuk egin ditut, eta aipatu berri ditudan horiek aski interesgarriak direla erran daiteke.
Ixabel Etxeberra

NORTASUN AGIRIA:
Marrazkilaritza eta musika irakasten ditu. Vietnamdar janaria oso gustokoa du. Hiru haur ditu, Emmanuel, Sebastien eta Elodie. Italiako Dolomita mendi katea ederrenetariko da bere ustez. Irakaslea ez balitz ibiltari profesionala izatea nahiko luke.
35-38


GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazANGULO1
EgileezETXEBERRI14Kirola

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude