«Sistema psikiatrikoei alternetiba bat eskeini behar zaie»


2021eko uztailaren 20an
Jose Luis De La Mata Psikologoari elkarrizketa
Jose Luis de la Mata
«Sistema psikiatrikoei alternetiba bat eskeini behar zaie»
Erbestean jaio zela dio berarekin hitz egiten hasi orduko Jose Luis De La Mata psikologoak. Zorroagan Komunikazioa eta psikopatologia irakasten diharduen gizon hau psikiatria tipikoaren aurkako sutsua da. Baina beste arlo batzutan ere egiten du lan. "Egin" egunkarirako, adibidez, sarritan idazten ditu artikuluak. Eta irratian ere bere ahotsa entzuteko aukera dugu astero. HBko militantea, azpimarratzekoa da Amnistiaren Aldeko Gestoretan egiten duen lana .
ARGIA Zu Madrilen jaioa zara, eta oso berandu arte ez zara Euskal Herrira etorri, ezta?
J. L. DE LA MATA Bai. egia da ez naizela hemengoa jaiotzez baina hori aitaren atzerriratzeagatik izan zen. Bera izatez bizkaitarra zen eta beti izan zen nere etxean hona itzultzeko nahia. Arrazoi politikoak zirela eta estatu espainiar osoan zehar ibili ginen familiakoak. Aukera izan nuenean hona etorri nintzen, 60. hamarkada zen. Ezkutuka hasieran, 1981a heldu arte ez nuen izan hemen finkatzeko aukerarik.
A. Psikologoa zara zu. Zer korronte jarraitzen duzu?
J. L. M. Psikologia dialektikoa.
A. Zenbaitentzat hori psikologia heterodoxoaren sinonimoa da.
J. L. M Bai. Psikologo askok ematen diote hasera beraien lanei abiapuntu erabilgarri bakartzat 'gaixotasuna' hartuz. Ni ez nator bat horrekin. Pertsona osasuntsu bat hartu behar da abiapuntutzat, berarengan zerk sortarazten duen gaitza jakin ahal izateko. Hori da guk aztertzen duguna. Eta ez zait oso egokia iruditzen psikologia pertsonen amets edo fantasietara mugatzea.
A. Gizartera extrapolatzen dituzue dialektikoek ideia horiek.
J. L. M. Bai. Oraintxe azaldu nahi izan dut pertsona baten psikologia bere bizitzaren arlo guztietan dagoela ikusgai, ez amets edo tafantasietan bakarrik. Pertsonak, adibidez, bere gorputzaren kontzientzia du. Forma, bolumena, indarra... horrek badu eragina bere egoeran. Guzti honekin zera adierazi nahi dut, gizakia osotasun bat bezala ulertzen dudala, non inguruak garrantzi handia duen. Baina honek ez du esan nahi indibiduoak zer esanik ez duenik inguru hori itxuratzerakoan. Sujeto aktibotzat hartzen dut, aktibotason hori gizatasunaren arlo beharrezkoa delarik niretzat. Zeren eta orokortasun edo osotasun batean hartu behar dugu parte. Bizitzaren eremu batetara soilik ezin gara mugatu. Gauza guztiek dute beraien eragina guregan, eta horri erantzuna emanaz gizakia arlo guztietan eragin beharrean aurkitzen da. Gizartea, Politika, Hezkuntza etabar arlo irekiak dira.
A. Zuretzat garrantzitsua da aberria pertsona baten garapenean.
J. L. M. Zorroagan "etnizitate" faktorearen garrantzia azpimarratzen dugu. Ez arraza zentzuan, kultura, hizkuntza eta lurralde zentzuan baizik. Atzerrian egin diren zenbait ikerketen eredua jarraitu dugu. Jatorrizko taldearen kultur parametroak mantentzerakoan gizartearen esparruan defentsarako zein eraginerako gaitasun handiagoa erakusten dute gizarte mailan talde hauek. Hori garbi dago.
A. Deterministatzat jo dezakegu orduan zure teoria?
J. L. M. Esan daiteke garrantzia duten zenbait baldintzetan sinesten dudala. Hau da, inguruak bere eragina duela uste dut egoera batzutan. Jendeak harremanak eduki ahal izateko aukera mantentzen jarraitzea litzateke garrantzitsuena. Askotan, elkartasun maila oso altuak mantentzen ditugu poteoa bezalako gauza sinple bati esker. Elkartzeko balio digu poteoak, eta baita ere jendearen falta somatzeko. Eta norbaitek zure falta somatzen duen momentutik, zure bizia zihurtatuagoa dago, psikikoki. Horrek du benetako garrantzia. Hau jakinda, ez da arraroa Gipuzkoan izatea estatu espainiarreko suizidio tasarik baxuena.
A. Baina hori ez al da gaur egungo gizarteak bultzatzen duenaren aurkakoa guztiz?
J. L. M. Noski. Amankomunean bizitzeari uko egiten zaio. Auzoetako giro ezaguna galdu arazten da.
A. Hau dena gauzatu ahal izatelo baduzue proiekturen bat, ezta hala?
J. L. M. Bai, «Izargain». Areson kokatutako baserri bat du gunetzat. Nik proiektua diseinatzen lagundu nuen eta azken urteotan talde lana osatu da. Herrietan hasia da funtzionatzen talde hau, emakume, haur, drogomenpeko etabarrekin, sistema psikiatrikoei alternatiba bat eskeini nahian. "Krisi" zentru bat eraiki nahi izan da Euskadin. Atsedenaldirako, beherakadak gainditzeko.
A. Eta nola funtzionatuko du?
J. L. M. Partaide guztiak dirua jarri dute hasera batean. Etxea erosi, kredituak eskatu, berreraiki... Arazo bat dago hor, zeren eta zorrak ordaintzeko dirua behar da, baina kontsultan ez da gehiegirik lortzen, prezioak oso baxuak dira eta. Oso interesgarria da. Zeren eta ez da kooperatiba bat osoki. Ierarkiarik ez dago eta betebehar guztiak txandaka betetzen dira. Kuota bat ordaintzen dute hilero, eta aurrera atera ahal izateko beste gauza batzuk egin behar izaten dituzte. Lortu nahi dena zera da, edozeinek, krisialdi edo beherakadaren bat sentitzen duen bakoitzean hobetzeko eta kalitatezko asistentzia bat jasotzeko aukera izan dezan.
. Zu Zorroagako irakaslea zara.Nola ikusten duzu aurten izandako iskanbila guztia?
J. L. M. Hasieratik ezagutzen dut arazo hau, ni positibotzat jotzen dut aurten eginiko guztia. Ezin da ahaztu hemen aztergai dagoena unibertsital erédu berri eta zaharren egokitasun maila dela. Eredu berri hau proposatzerakoan, bertako irakasleak benetan 'bertakoak' izan daitezen bultzatzen da, euskal unibertsitateko irakasleak Madrilgo aginduen menpeko funtzionari soilak izan gabe. Kontratu laboralak ardatz bezala erabiliz, sistema zentralista osoa kolokan jarri nahi da.
Gaur egun ikasgeletan benetako itsumena dago. Azterketeta mugatzen da ikasketen balioa. Jakituria neurtu, neurtu ezina izan arren, ondoren aurkituko den gizarte lehiakorraren aurrean iraunbizitzeko aukerak eduki ahal izateko. Ikasle infantilizatuak, zeinek ez duten erabiltzen libururik azterketak prestatzeko baizik. Hori da gaur egun unibertsitateak bultzatzen duena, irakurketaren plazerraz gozatzen erakutsi beharrean. Liburutegira joan soilik irakurtzera, irakurtzeagatik, inolako neurketa selektiboren emaitzen beldurrik gabe. Galtzear dago hori.
A. Logikoa ikusten duzu orduan azken urteotan ikasleek bizi izan duten eboluzioa?
J. L. M. Bai. Gazteek ez dute ikusten ustelkeria besterik inguruan. Denek interes konkretuen arabera jokatzen dute denek. Egungo talde errektoralaren irregulartasunak, adibidez, aspalditxotik ezagutzen zituzten zenbait alderdi politikokoek, baina komenientzia zela eta isildu egin zituzten. Horrek giroa usteltzen du, eta hori da ikasleek somatzen dutena. Zeren eta jakin, denok dakigu unibertsitatea ez dela inoiz egongo ikerkuntza eta teknologiaren gailurrean. Medioak nahikoak eta egokiak ez direla esatea ez da astakeria, eta beraz ezin diogu hori eskatu unibertsitateari. Gizartearen kontzientzi eta moralaren seaska izan dadila eskatu behar zaio, Pertsonak eraiki ditzan. Hori bait da bere betebehar nagusia edozein gizartetan.
Zorroagaren kasuan, adibidez, Nanterreko Unibertsitatea kopiatu nahi izan zen, guk hemengo unibertsitate batekin nahikoa eta gehiegi genuen bitartean. Bertakoa, bertakoentzat, inolako gauza berezirik gabe.
A. Gizarte osoan zabaldu direla uste al duzu elkartasun falta eta lehia horiek?
J. L. M. Bai. Eta hori oso kezkagarria da. Garai batean esan nuen alderdi erregional espainolistak ere beraien papera beteko zutela laister. Eta aurtengo hauteskundeetan ikusi ahal izan dugu hori. PPk gorakada bat izatea Donostia bezalako euskal hiriburu batetan... Egia esan ez da harritzekoa EAJ, EA eta EEk bultzatu duten portaera politikoaren ondoren.
Baina zerbait kezkagarria aipatzerakoan, nik gehiengoaren absentismoa azpimarratuko nuke. Autokritika eta azterketa sakonak eskatzen ditu honelako gertaera hatek, ez bait da batere komenigarria gizarte hau aldatu nahi ezkero.
A. Amnistiaren Aldeko Gestoretako partaide bezala, tortura duzu gehien landutako gaia.
J. L. M. Bai, eta bi zatitan bananduko nuke tortura. Lehena "zorrotza" izango litzateke, komisaldegi, koartel eta antzeko lekutan egiten dena. Hemen, funtzionarien papera ez da gehiegi aldatu. Fisikoki mintzeaz gain, psikologikoki kalte egiten ikasiak dira. Baina iraupena erlatiboki laburra denez, tortura mota hau errazago jasaten da. Salatzeko orduan ere, ezagunak diren arazoez gain, ez da ezer berezirik izaten.
Bigarren tortura mota "kritikoa" litzateke. Jasangaitzena, gizakiak presio gogorrenpean ikusten du bere burua. Denboraren poderioz benetako suntsipen makinak bilakatu diren espetxeetan, zaila da oreka mantentzea. Zeren eta arrazoi politikoengatik borrokan iardun direnek ikusten dute eraldatu nahi izandako gizarte berak bizkarra ematen diela. Eta hori oso gogorra da.
A. Eta tortura kronikoaren barruan?
J. L. M. Gauza asko sartzen dira tortura kronikoa osatzen duen zerrenda luzean. Lehena pertsona batek bere espazioa izateko gaitasun eza izango litzateke. Inguru propiorik eduki ezina; inguru horren behinbehinekotasuna; eratuz joan zaren espazioa edozein momentuan deuseztua izango dela jakitea; zeure burua berregiteko aukera galduz txoko bat edukitzeko eskubide eza; eta edozein momentuan beste nonbaitera eramango zaituztenaren posibilitateaz jabetzea... Hori da tortura. Eta gainera antsietate mailen gorakada bultzatzen duen tortura. Sineztezina da gure jendeak daukan gaitasuna jasaten duten egoerak gainditu ez ditzan. Adibidez, ez da arraroa psikosia azaltzea. Zenbaitetan pentsatzen dut hori osasungarriagoa dela, noizean behin barruan daramatena botatzea. Probokazio osagarriak amaigabeak dira eta.
Osasun baldintzak ere infernutarrak dira. Medikuak normalean beligeranteak dira, eta senideek beste norbait eskatutakoan ez zaie inolako kasurik egiten. Familiari ere jipoi handiak ematen zaizkio. Bisita baldintzetaz ari naiz. Gertatu izan zait preso batengana joan eldarniatzen ari zenean eta konturatzea bera eldarnioan zegoen bitartean berak esaten zuen guztia grabatzen ari zirela, ea zerbait esaten zuen bere erioan. Eta ezin zenuen isilarazi, nola debekatu ametsa gizonari? Esnatuz bakarrik.
Faktore guzti hauek osatzen dute prisio torturatzailea. Probokazio etengabeak autokontrol mailak goratzea besterik ez dute lortzen, eta horrek psikologikoki desgaste ikaragaria suposatzen du, prokokazioari ez erantzuteko ahalegin handiak egin behar bait dira.
A. Zein arazo aipatuko zenuke aipaturikoez gain?
J. L. M. Gaur egun presoek daukaten arazoa biztanlegoa espetxera eraman dituen arrazoiaren aurrean guztiz hoterogeneoa dela da. Eta gainera biztanlego hori mehatxuka aritzen zaie. Gauzak gainezka egiten du bi tortura motak batzen direnean gartzelan, funtzionari eta zenbait preso sozialen eskutan. Gartzela bihurtu da ez bakarrik trute politikorako gune batetan. Lehen presoa bahituriko politiko bat izan zitekeen eta orain, horretaz gain, borrokaren fronte bat da. Eta hau oso serioa da, une honetan gizartean egiten den edozein ekintzak eragin zuzena bait du espetxe barruan.
A. Eta isolamendua? Zer gerta dabioke isolamendu luzeegia jasaten duen preso bati?
J.L.M.. Ezin da jakin, baino garbi dago desoreka psikologikoa sortzen dela. Torturatzaileek lortu nahi izaten dutena zera da, presoen denbora-espazio dimentsioen deuseztea. Isolamenduaren aurkako neurriak egon badaude, baina egoera bakoitzak baldintza desberdinak ditu. Gerrilari palestinarren antzera, oroimenean gorde daiteke iragan guztia, familia, kondairak, jaioterria... oroitzapen horietara joaz momentu txarrak jasan asmoz. Baina iraganera eginiko bidai horietatik ez itzultzea gerta daiteke.
Bestalde, barruan daudenek kanpoarekiko ikuspegia distortsionatu egiten dute zenbait arlotan. Politikoki eta intelektualki oso helduak ateratzen diren bitartean, esperientzi falta somatzen zaie bizitza arruntako zenbait puntutan. Gaztetxoak dirudite, eta hori denbora dimentsio desberdinak bizitzen dituztelako izaten da. Politiko eta ideologikoki denbora berdinean bizi arren, emozionalki desberdina da bizi duten dimentsioa.

NORTASUN AGIRIA:
Bere konpromezuenganako leialtasuna mantentzen duela dio
Langiletzat daukate ingurukoek
Hamaika urte zituela polioa pasa zuen
Bere aitaz oso harro dago
1939ko urtarrilaren 11n jaio zen
Elektronika asko atsegin du

Amagoia Iban
35-38




GaiezGizarteaOsasunaPsikologia
PertsonaiazDE LA MATA1
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude