«Hemen ontsa naiz, bakartasunean»


2021eko uztailaren 23an
HENRIETTE AIRE
«Hemen ontsa naiz, bakartasunean»
Garazin egiten duen banku lanetik itzulian aurkitu dugu Henriette, Eiheralarreko ostatuan. Izenik gabeko etxeraino eraman gaitu eta, aferia baino lehen, ironia suabez eta ele sinpleez lotutako solasaldia eskaini digu. Ixiltasunaren beldur ez den emakume honek Aldous Huxley-ren "Mundurik hoberena"ko irudiak gure artean nola egiaztatzen diren arrankuraz ikusten du.
A. Duela hogeitazazpi urte atera zinen handik. Zer sentitzen duzu, orain, Urepelera joanik?
-H.A. Pena halako bat. Oroitzapen-lekua da, amets-lekua ere. Ametsak beti hor gaindi izaten ditut, etxola inguruetan. Gertatu zait bankuko lagunekin amets egitea, eta bankua han, etxolaren ondoan izatea.
Guk ez genekien urte haiek zoriontsuak zirela, baina jakin gabe hala ziren, ez genuen arrangurarik, nahigaberik. Nire semeak ez dakit uros diren baina alditan aspertu egiten dira, gu gauza gutxirekin uros ginen.
Gero Ustaritzeko seroretan hamabitik hogei urtera bitarte egon nintzen, tartean pausa batekin.
Handik urtean oso bakan ateratzen ginen. Monjek nahi zuten ni komentuan gelditzea, eta ni aldi batez Action Catholiqueko militantea ere izan nintzen, baina gero handik aterata gogoetak egin nituen, eta jestoak egiten hasi nintzen: lehenbizi elizara sartzean aitarena ez eginez, gero aldaretik pasatzean ez belaunikatuz, ematen du ezer ez dela baina zuk badakizu zer den jandearentzat haiek bezala ez egitea? Emazteak alde batera, gizonak han goian, arrotz zitzaidan –egun batez, ez nintzen joan. "Gaixorik egonen da" esan zuten. Hurrengoan berriz, "zer ote du?" Apezak amari esan zion ez nintzela joaten eta amak "komunista bait da" arrapostu eman zion: elizara ez doana, komunista.
Hortik landa, Baigorrin irakasle bi urte egin nituen, emazteentzat, emazte laborari batek jakin behar dituenak erakusten: laborantza, eta umeak nola hazi behar diren, etxea nola eraman... Gero, Eiheralarreko gizon batekin ezkondu nintzen eta zortzi egunen buruan Parisera joan nintzen.
A. .Nola joan zen Pariseko aldia?
H.A. Parisera bortxaz joan nintzen, senarrak hara joan behar genuela eta joan behar genuela eta bi urterako onartu nuen, gero hamabi pasatu nituen, hiru ume izan nituen, gero eta zailago zen etortzea, azkenean senarragandik banandu eta etorri nintzen.
A. Ordurako bankuan zinen.
H.A. Bai, Parisen irakasle izateko ikasketak segitu nahi nituen, zientzia naturalak edo geologia ikasi nahi nuen, eta par correspon dance kurtso bat ere hartu nuen, baina senarrak ez zuen lanik egin nahi, eta bankuan sartu nintzen, gero hiru umeekin ez zen posible gehiago.
Gero eta gutiago gustatzen zait bankua. Banandu nintzenean umeek zazpi, bost eta hiru urte zituzten: ez nuen denborarik bizitzeko, eta hola beti-ta-beti, beti pentsatuz ez nintzela betirako hor izanen, baina ez dakit, ez dakit.
Pozik nintzen Baionara etorririk, aldiz ez nuen inor ezagutzen, zer egin?, Parisekoa baino okerrago zen bankuko giroa, Kaieteniara joaten hasi nintzen, hor euskaldun batzuk ezagutu, baginen bizpahiru lagun baina beti "horiek halakoak dira", "kontuz beste horiekin", giro hertsia zen, haserrezko harremanak, hola ikusita Parisera itzuli nahi nuen, gero poliki-poliki...
A. Iparraldea, orohar, "bizirik" ikusten al duzu?
H.A. Baiona ez, oso frantsesa da, Kaieteniaz beste ostatuetan. Halarik ere, ardura gertatzen da, ostatu batean izan eta "to, zer diok?", norbaiti zerbitzariak, eta euskaraz taka-taka-taka, eta jakin ez nik euskalduna zela... Hemen, herri txikietan esperantza batzuk, gaztetxo batzuek eginen dutela zerbait–baina gutxi dira, kasu. Urepelen ere umeak frantsesez ari dira, 16-17 urteko batzuek badute halako nahikeria bat euskara salbatzeko. Zaila izanen da.
A. Irakaskuntza erabat duzu baztertua?
H.A. Parisetik etorrita Seaskan sartzea pentsatu nuen, baina niretzat ez zen posible. Ez dut, pentsatzen dut, beste batzuek duten militantismo fibra hori. Orain berantegi da.
A. Zer da Bordele edo Parise euskaldun batentzat?
H.A. Niretzat Bordele Parise baino okerrago da, ez dut ezagutzen baina ez zait gustatzen. Orain gehiago dira herrian gelditu nahi duten gazteak; ez aski, baina badira, lehen ez zegoen halakorik.
Ontsa da egotea hemen, baina atera ere egin behar da e! Ez dut urrikirik Parisen egonik. Hemen ezagutuko ez nituen gauza asko ikusi ditut han.
A. Barnekalde hau, zure gazte denboretatik, bizimoduz eta mentalitatez oso kanbiatuta ikusi duzu?
H.A. Mentalitatea ez da kanbiatu funtsean. Bizimodua bai. Lehen belar epaiten, arto jorran, artoak xuritzen, lan horiek auzo lanean egiten ziren, gero pesta egiten zen, pesta okasione bat zen–gero hasi ziren belarra pikatzeko makinak erosten, traktoreak, «guk ere behar dugu ba!~>, elkar laguntzeko partez bakoitzak berea. Zorretan sartu ziren, harremanak usteldu...
Guk txikitan alda egiten genuen: bizpahiru astez denak, oheak eta denak hartu eta aitak bere bertsoetan aipatzen duen etxolara joaten ginen udan, ordubeteko bidean. Gero Parisetik etorri nintzenean mendian egiten den artzain bestara joan eta... ni bakarrik oinez! Denak motoz eta... "Zer, ez duzu autorik?" Etxola hartan eta oroitzen naiz hasi nintzela idazten, sakelean beti banuen paper punta bat. Ez naiz oroitzen euskaraz ala frantsesez egiten nuen, frantsesez pentsatzen dut.
Gero Ustaritzetik ere bai, poema batzuk, euskaraz, "amen bestarako" eta "aiten bestarako", etxera igortzen nituen, monjek irakurrita. Han hasi nintzen konturatzen, erlijione aldetik zein edukazio larria zen, gauza guztiak debekatuta ziren, norabait atera nahi eta "kontuz, deabru zaharra hor da". Idazten nituen gogoetak ez zen posible gordetzea, pekatu mortala zen, nik infernu gorria nuen buruan eta bota egiten nituen.
A. Artean aita bertsotan ibiliko zen.
H.A. Bai baina guk ez genekien, Ustaritzen 16-18 urterekin hasi nintzen konturatzen, aitak eramaten ninduen, Urruñara eta Eiheralarrera eta, orduan hasi nintzen ohartzen "euskaldun mundu" horri. Enbataren sorrerako denborak ere baziren, uste dut.
A. Aitaren bertsoek arrastorik utzi al dute zure olerkietan?
H.A. EZ dut uste. Parisen nintzenean, aitak prestatzen ari zen liburuko bertsoak bidaltzen zizkidan, bakan etortzen bait nintzen, baina gero banandu nintzenean, hirurogeita hamabostean edo, haserrea etorri zen. Parisetik zer izan zen esateko etorri nintzen eta, aita ixilik gelditu zen, mutu, hiru egunez hola eta gero Baigorrira trenera lagundu ninduen, oinez, sekulakoak esan zizkidan, ez nintzela gehiago bere alaba... Min handia hartu nuen. Urte batez harreman hotza izan genuen, Parisetik frantsesez idazten nien... Gero etorri nintzen, aita Bordelen zegoen hospitalean, hara joan nintzen eta oso ondo pasatu zen, txuritxuri, larri zegoen ohetik ni ikusita jeiki zen eta besarkatu ginen... Bidean esan zizkidan haiek ez bait ziren aitarenak berarenak, inguruak esan arazi zizkion, haren malkoetan ikusi nuen. Aitarekin ez nuen kasik hitz egiten, bestela, gure artean sentsibilitate handia zegoen, hitz egitea alferrik balitz bezala.
A. Zure poesiaz esaiguzu besterik.
H.A. Poesia? Ez da poesia nik ez dut lantzen, gogoetak heldu diren bezala idazten ditut. Ez dut teknikarik, ez dakit ezer.
Ustaritzen idatzitako batzuk komentuan badituztela uste dut. Ezkonduta sekula ez nuen ezer idatzi. Baionan, aita hil eta gero, familiarekin beste hiru urtez mutur-saltsan egon eta, idazten hasi eta ezin geldi! Beharrezkoa zen niretzat, lanetik etorri eta lasaigarri zitzaidan, mintzatuta ere iruditzen zitzaidan ez zutela konprenituko esan nahi nuena.
Ni ez naiz zuen munduko. Iaz Galeuskan, Mallorcan izan nintzen, eta harritua nintzen, intelektualen mundu hori...
Maiatzekoekin hasi nintzen, sortu zelarik Luzien etorri zitzaidan etxera, talde hartan sartu nintzen baina harreman gutxi dut. Hemen Elena Touyarou da irakurtzeko gosea eman didana.
A. Zein idatzizko en-eferentzia duzu?
H.A. Ez dut irakurri nik inoiz, orain dela gutxi arte sekula, arratsetan hasi, nekatuta, orrialde bat pasatu eta lo! Orain, zuk dakizu zer ontsa naizen hemen, holako bakartasunean...
A. Poesia zela eta iazko Durangon hitzaldi bat eman zenuen bada.
H.A. Galeuskatik gonflée a bloc, oso animaturik etorri nintzen eta Jon Irazabal, Gerediagakoak sarrerako mintzaldia egiteko eskatuz deitu zidalarik "bon, zergatik ez?" Ez nintzen konturatzen zer egiten nuen. Iparraldekoa nahi zutela, emakumea nahi zutela –nik ez nuen hori nahi...
A. Zer ba?
H.A. Itxaro Bordak ere deitu zidan behin, bere lan baterako olerki batzuk eskatuz, emakume bezala... Nik erantzun nion emakume bezala ez nuela ezer nahi, nik armonia nahi nuela, problemak gizonekin batera behar ditugula konpondu. Konprenitzen dut, garai batez beharrezko zitekeen, baina ezin dugu beti horrela. Bon, esan nion ez nuela parte hartu nahi liburu horretan, ni ez nintzela ez idazle sentitzen. eta ez "emakume idazle" sentitzen ere. Eta atera egin zituen olerkiak! –gaizki hartu nuen hori, bortxaketa bat bezala hartu nuen.
A. Bankuto lana agertzen al da zure poesia tankerako horietan?
H.A. Orain arte ez baina, orain badut gogoa. Baionan orain arte informatika fitxategiko gestioan aritu izan naiz, kreditoetarako dossierrak egiten, orain aldiz klienteekin harremanetan naiz, bileteak kondatzen... Ez da posible. Iragan astean Bordelen izan naiz, la technique de vente lau eguneko ikastaro batean, klientea nola izorratu ikasiz. Bai, bai, uste dut zerbait idatziko dudala.
Buruan badut gauza asko, nobela bat hasia ere nuen, eta denbora eskasiaz ez dut egin. Menturaz orain... Barnean ditudan gauza horiek nahiago dut idatzi –hori zergatik den, analizatu behar dut.
A. Frantsesez idatzi duzu literaturarik inoiz?
H.A. Olerki bat egina dut frantsesez, ez dezaket esplika zergatik, hola da. Baina naturalki euskaraz ateratzen zait.
A. Hegoaldeko jendearekin harreman onak dituzu?
H.A. Hemengoekin baino nahiago dut, beste berotasun bat da, beste sentimentu bat. Hemengo lagunen itzulia fite egina dut. Azaleko gauzak dira bakarrik azaltzen.
A. Zein literatura duzu gustoko?
H.A. Leo Ferrerek Bandelaire eta Apollinaire nola errezitatzen dituen asko maite dut, orain Edorta Jimenezen Atoluntxia irakurri dut eta izugarri gustatu zait, lehen aldia hiztegiarekin egin nuen, orain bigarrenez ari naiz irakurtzen eta –Bizkaian izan naiz ardura– hobeki konprenitzen dut. Hor ditut Carver eta Ben Jelloun-en liburuak ere, irakurtzeko.
A. Zer pentsatzen duzu hemengo politikaz?
H.A. Saltsa dago. Ez da argi. Zer atera daitekeen ez dut ikusten. Parisen harremanak nituen komunistekin, Force Ouvriere, anarkistekin, han beharra sentitzen nuen, bankuan hiru urtez delegué du persounel ere izan nintzen.
A. Garazin segitzeko asmorik duzu?
H.A. Bankukoek hala nahi dute, horretarako pagatzen didate etxe hau, hemengo klientea izorratzeko hobe da enplegatu euskalduna. Bi urteko kontratua egina dut, baina ez da erraza izanen hemendik ateratzea. Amak esaten dit: "Holako lan polita, sos-kondan". Aspertu egin naiz, bost minutuz behin eskuak garbitzera noa, nik nahiago nuke heldu den jende zaharrari dirua pilatzeko ez baina: "har ezazu dirua eta zoaz bidai bat egitera" esatea.
Duela hiru urte atera nahi nuen, pentsatu nuen ahateak jartzea, edo loreak, gero pentsatu nuen: "ez, lorebasak nahiago ditut, kanpoan ikusi". Karakolak haztea ere pentsatu nuen. Semeak ez dira oraindik independiente diruaren aldetik. Momentuz hemen segituko dut, Baionara gero eta bakanago joanez–laster aldebat egonen naiz hemen.

NORTASUN AGIRIA
Aitak ez zion behin ere ardi jeisten utzi
Bere seme batek «Aggressif agricultor» talde heavyan jotzen du
Behin bere beste seme batekin paseoan, neska batek haren nobia zela pentsatu zuen
ZUPeko bere hamabigarren pisutik angustiaz zekusan Baionako lautada
Eiharalarren ez telefonorik ez telebistarik du
Beti seriotzat jo izan du bere burua
Kristina Mardaras bertsolaria du lagunik onenetarikoa

Pablo Sastre
43-47



GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAIRE1
PertsonaiazAIRE1
EgileezSASTRE2Kultura

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude