"Garbi jokatzen bada, irabazi egingo dugu"


2021eko uztailaren 23an
Mohamed Salem, Frente Polisarioko ordezkaria Euskal Herrian:
"Garbi jokatzen bada, irabazi egingo dugu"
Mohamed Salem Dahak urtebete darama Euskal Herrian, eta aitortzen digunez berotasun eta elkartasun handia topatu du hemen, "estatu mailan dagoen elkartasunik biziena", dio berak. Irrifartsu ageri da bere herritik detozkion notiziekin eta haien berri ematen digu patxadaz. Erreferendumaren eta irabaziko duten itxaropen guztiaz, Polisariok eta orohar saharauiarrek egiten duten balorazioaz mintzo zalgu.
ARGIA. Zein balorazio egiten du Frente Polisariok erreferendumaren lorpenaz?
MOHAMED SALEM. Lehenbizi espainiarren aurka eta gero Marokko eta Mauritaniaren erasoaren aurka, 1973tik daramagun borrokaren emaitzatzat jotzen dugu erreferenduma. Gure etorkizuna modu librean erabakitzeko ahalmena ematen digu. Finean, Polisariok irabazitako guda diplomatikoa da.
A. Asko hitz egin da Marokkok erreferenduma onartu badu irabazteto ziurtasunazegin duala. Ez duzue beldurrik Hassan II.ak eskuartean gorde dezakeenari?
-M. S. Marokkok ez du onartu erreferenduma jakin badakielako irabazi egingo duela, nazioarte mailako exigentzia delako onartu du. Eta batik bat EEBBek eta Frantziak egin dizkioten presioengatik. Horrez gain Marokkok ezin zuen jarraitu Saharako gerrarekin: barne arazo sozial eta ekonomiko larriak ditu, 25.000 milioi dolarreko (bi bilioi terdi pezeta eta bilioi erdi libera gutxi gora bebera) kanpo zorra duen Hirugarten Munduko herrialdea da... Saharako gerrak bakarrik bi milioi dolar jaten dio egunero, 2.500 kilometroko harresia eta 185.000 soldaduko armada bertan mantentzen. Beraz, gerrari eustea ez zaio batere samurra ekonomia lur jota duen Marokkori.
Aspaldi konturatu ziren ezin zutela gerra irabazi, eta orduan beraientzat ere ohorezko irtenbidea bilakatzen da. Guk ere ezin genuen gerra irabazi, baina gure garaipena eurek gerra ez irabaztea eta erreferenduma lortzea da. Ez diogu beldurrik erreferendumari, nahiz eta badakigun ahalik eta azpijoku gehien egiten saiatuko dela. Konfidantza dugu NBErengan eta erreferendoma garbi burutuko dela, eta hori horrela izanik garaipena, ziur, gurea da.
A. Erreferendumaren oinarria 1974ean Espainiak burututako errolda da, baina hori ez da ezer egungo saharauiar populazioa kontutan hartuz gero.
M. S. Bai, hori izango da oinarria eta guzti horiek bozkatu ahal izango dute. Baina horrez gain, saharauiarrak nortzu diren aztertuko duen NBEren batzorde bat ere izango da, eta honek saharauiar moduan ezagutzen dituen guztiek ere bozkatu ahalko dute. Beraz, uste dut errolda hori dexente handi daitekeela; bai 1974ekoa txarto egin zelako eta bere baitan saharauiar guztiak ez dituelako hartzen eta haita hazkunde demografikoa handia izan delako. Munduko edozein lekutan dagoen saharauiarrak bozkatu ahal izango du batzorde honek horrela ezagutzen badu.
Saharauiarrak ondo ezagutzen dituzten pertsonak daude batzorde horretan (NBE, Afrikaren Batasunerako Erakundea espainiarrak...) eta ondo egingo delakoan gaude. Gure beldurrik handiena batzorde hau engainatzen saiatuko direlakoan sago. 200.000 kolonotik gora eraman dute Saharara eta saiatuko dira horiek saharauiar moduan pasa erazten. Baina –eta hori gure alde dago- horietatik inor ez dago 1974ko erroldan.
A. Agintariez gain, Marokkoko populazioak nola ikusten du Sahararen arazoa? Baduzue laguntzarik bertatik?
M. S. Marokkon ezin daiteke esan Hassan II.aren aurka egon litekeen ezertxo ere ez. Bera da jaun eta jabe han, bera da Jainkoaren ordezkaria lurrean eta aurkako zerbait esanez gero gartzelara zoaz. Serfaty marokkiar ospetsuak "Gora Errepublika Saharauiarra" oihukatu zuen behin epaiketa batean, gure alde agertu izan da beti, eta gartzelan dago. Marokkoko benetako oposizioa kanpoan dago eta horiekin badugu harremanik. Gurekin hitz egiten dutenean konturatzen dira herri bat garela eta gure nortasuna dugula.
Marokkoko herritarrei dagokienean guztiz engainatuta daude. Beti esan izan zaie Sahara Marokkoren lurraldea dela eta marokkiarrek bertan topatu ahal izango dutela lana, etxebizitza eta ez dakit zenbat gauza... finean, bertan ehortziko dituztela beren miseria guztiak.
Marokkiar askoren ametsa "Marokko Handia" da. Beraientzat Mauritania guztia, Algeriako zenbait lurralde, eta Senegal ibairaino dagoen guztia Marokko da. Istiqlal alderdi nazionalista eta beste marokkiar askoren ametsa da, inoiz beteko ez den ametsa noski, baina arazoz jositako herria elikatzeko balio duen ametsa.
Xabier Letona

Salemek, Polisariok Gasteizen duen bulegoan dihardu lanean.
18-19



GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulSahara
PertsonaiazSALEM1
EgileezLETONA1Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Ez da amnesia, monarkia da

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.

Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Jadiyetu El Mohtar Sidahmed
“Sahararron borroka ezin da bereizi borroka feministatik”

Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.


Eguneraketa berriak daude