Txanpa Ta Kresalakoakin Izketaldia


2021eko uztailaren 23an
Luis Etxaburu "Latxanbre" eta Mari Carmen Zubikarai, "Txanpa" dantzataldearen arduradunei elkarrizketa
Gerardo Garramiola eta Jose Luis Ibaibarriaga, "Kresala" dantzataldearen arduradunei elkarrizketa
Gure Dantzariak
Txanpa Ta Kresalakoakin Izketaldia
Gure euskaldun izakera galtzen doalata beti illeta joten ez gara ibilliko. Pozgarrl yakun zerbait be ikusten da: gure dantzen, biztualdia.
Gaur, espatadantzarien dantzak indartsuen egon diran denporetan bezin indartsu aurkitzen dirala esango genduke. Aldi oneitan atse denik artu barik diardue gure espatadantzariak gure dantzen edertasunagaz batera, baster guztitietara poza ta alaitasuna za baltzen.
Ta etxe barruko kontuak ez dira bakarrik: aberritik kanpora be erakutsi dabe zelako dantza ede rren jaube garan euskaldunak. Goizaldi, Andra Mari ta abar talderen lana goragarria izan da.
Goragarria ta txalogarria balta be lan oneitan diarduen espata dantzari guztien lana. Dantza utzakin ez dogu ezer egiten, ez dogu ezer egiten, ez genduke nai dantza utzakin gelditzerik, baiña dantzak be biar doguz, dantzak be Euskal Erria diralako ta alaitasuna izanagaz gaiñera gazteengan euskalduntasun oso baten azia izan lekezelalako.
Ondarrun dantza talde bi daukaguz: Txanpa ta Kresala. Biak ederrak, edonun lotsa barik agertzeko modukoak.
Lenengoaren erakusle Etxaburu tar Luis da"Latxanbre" ezizenez, bere andregai Zubikarai-tar Ma_ ria Carmenek lagunduta. Kresala'ko arduradunak Garramiola tar Gerardo ta Ibaibarriaga-tar Jose Luis
Bi taldetakoak ikaragarrizko lana dagie. Uda ta negu egunero ekiten dautse erakuste lanari.
Eroapena, pazientzia be biar da askotan mukirik be kentzen ez dakien umeai dantzan erakusteko.
Euren antik entzunda jakin nai izan doguz aldizkari onetan agertzeko euren kontuak eta lenengo "Latxanbre"gana joan gara. Ta asi gara beragaz jardunean,
–Kaxo adiskide, Txanpa-ko kontutxu batzuk jakin naian nator ZERUKO ARGIA_n argitaratzeko. jakiña zeuk eragozpenik jartzen ez badozu.
–Jaungoiko maitea, ori esateabe
-Tira ba. Uste dot aurten aspertu be egingo ziñela dantzan, erri ta erteste egin dozuen bestegaz.
–Aspertu ez, naita izerdi asko jaurti.
–Zenbat aldiz egin dozue dan tzan.
-Askotan; erri naiku ikusi doguz. Deba, Deusto, Erandio Eibar Elgoibar, Bermeo, ta Lujuan izan gara. Ta jakiña errian be iru lau aldiz dantzatu dogu:
-Zenbat lagunek osatzen dau Txanpa?
–Larogetamar, bederatzi aldratan, iru urtetik ogetabi urte bitartekoak, ni zarrena nazala.
–Ainbeste lagunek, gastuak be eukiko dozuez ba?
–Asko, jendeak uste daben baiño geiago; baiña polito lagundu dausku erriak ta ez gara txarto gelditu. Baiña, aurrerantzian be laguntza orren premiñan gagoz ta ez dauskula ukatuko uste dot.
–-Adiskide, Txanparen kontuai lagata zeure zeuriak esatea ez litzake txarto etorriko. Andregaia lagun dozula marka gogorrak egin dozuz dantza azkean. Zenbat norkgeiagokara joan zarie?
–Amalau erritan, ta ez dogu txarto urten; lenen be gelditu gara ta bigarren sarri. Beintzat, bederatzi kopa irabazitakoak or dira nunbait Baten Bizkai'ko onenari irabazi geuntsan ta Gipuzkoa' ko onenakin be ainbatean ibilli gara.
–Ederto, ta ia datorren urtean Euskal Erriko txapeldun izatera eltzen zarien.
Ondarruko dantzen kontua erdiz ez emotekotan derriorra da Kresala'koen kontuak aizetara ataratea ta euren tokira eldu garanian an ebiltzan izerditan Gerardo ta Jose Luis oraintxe asi ta geroago gelditu txiki batzuai ezin erakutsita, andra batzuk ta ume pillo andi bat alboetan jarrita ixil ixilik euskezala.
–Zelan dira ba Kresala'ko goraberak?
Ondo esan biarko. Lana egin biar sendo, baiña lana egin ezkero beti dauko ondoren ona dantza kontuak.
–Aurten dantzaldi asko egin dozuez.
–Bai, uste genduan baiño geiago. Erri ta erbeste salto ederrik egin dogu. Berriatua, Mutriku, Eibar, Urretxua Deba, Santutxu, Deusto ta errian bi edo iru bidar ikusi galtue; zuen Kamiñazpi'n be bai.
–Orduan, emendik aurrera atsedena artu biarko dezue?
–Ez, atseden itzik ez dogu nai entzun be, gaxo giñaken ezaugarria izango litzake ori ta. Aurtengo neguan be dantza barriak erakustea dala, edo ume barriak sartu dirala otzik ez dogu eukiko emen.
–Zenbat lagun zarie Kresalakoak?
–Larogetabost inguru, iru urtetik amaseira artekuak.
–Ta aurrerako asmoak?
–Betikoak; beti aurrera jo ta ke dantza barriak ikasiagaz.
–Izketaldiari amaia emoteko azkenego itauna: Diru laguntzik izan dozue?
–Gitxi,'ia ezer be ez.
–Bazuek be merezi dozue. Nik uste dot au irakurtean zuekin be erritarrak gogoratuko dirala. Dana dala, ez atzeratu beintzat.
Ementxe amaitzen da Txanpako ta Kresala-ko buruakin euki dogun jarduna. Baiña ez neuke nai eurei eskari bat egin barik amaitu.
Ondarru'n gorakada andia egin dau dantza sueltoak aurtengo udan, eurai eskerrak. Baiña, oraindik dantzan egiten ez dabenak geiago dira, ez dakielako. Ta orreik ikasteko bidea egin biar da. Orretxegaitik auxe da nire eskaria: dantza bardiña ta erreza erakutsi biar dozuela bi aldetakoak.
Kanpoko dantzakin gertau dana kontuan euki egizue.
Twist, gaitza (zailla) dalako banakaren batek ikasi dau bakarrik ta yenka, ostera erreza dalako erri guztiak egiten dau.
Orixeba, erreza ta bardiña.
KAMIÑAZPI
7

GaiezKulturaDantzaDantzariak
GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakKRESALA
PertsonaiazETXABURU1
PertsonaiazUBIKARAI1
EgileezKAMIÑAZPI1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude