Euskera Araban


2021eko uztailaren 23an
Agapito Biteri, Elosuako herritarrai elkarrizketa
Euskera Araban
Yatorriz euskalduna izandako Araba ia dana, zoritxarrez, erdaldun utsa dogula gauza yakiña dezu. Probintziaren goi aldeko musturrean badira, bai, euskera ederto ta ugari erabilli daroen erri ta auzoak. Gorbeia ta Anboto mendien kerizpe ta babesean gorde dabie, dirudienez, aurrekoengandik artu eben bitxi zoragarri au. Erri orreik, baiña, esku bateko atzamarrak baiño geiago eztozuz.
Araba'n gure berbeta ederra galdu zaneko arazoa, aren zati bateri begira badagiogu beiñepein, ez uste izan aintxiña-aintxiñako gorabera danik. Zazpi-zortzi urte dirala, «Avance» eritxon Gazteiz'ko aldizkari baten, Apaiz jaunak idatzita, urrengo au irakurri neban: Gazteiz'tik iparraldera dagoan zabalguneko erri xeetan gure euskera zaarrak emeretzigarren gizaldian iges egin euskula. Ogeitarren gizaldi onen asieran ba ei egozan, egon be, Gamarra deritxan auzoan, Gazteiz'ko ate-atietan datzan aretan, artian euskeraz egiten eben agure ta atsoak. Alderdi onetan yausi be abadien ardurabakokeriz yausi ei zan, Apraiz yaunak iñoanez, amazortzigarrenian Naparra'n, abadien erruz emen be, galdu zan legez.
Azkenengo lerro oneitan idazleak agertuten eban eritxiaz ezin naiteke osotoro bat etorri. Gure euskera galtze onen arrazoibide sakon eta eragingarriagorik badagoala uste dot. Dana dala, baiña; onegaitik edo aregaitik, biziaren alabearrez edo gizenen itsukeri ta nagikeriz, Araba' ko luzera-zabaletik yoan yakun, bai? ta yoanak, yoanak dira, ta galdua, galdua dago?
L. L. Bonaparte
Luis Luciano Bonaparte izan zan izkuntzalari ospetsu ta urtenak euskera ta euskalki bakotxaren barruti ta mugak ziatz-asko izentau ebazan 1869'garren urtian. Yakin gura neuke yakin, Araba'tik zenbat erri euskalduntzat eukazan. Alegiñak egin arren, ezin izan dot yakingarri onen xeetasunik aurkitu. Ukatu ezin leitekena auxe, orratiño: arrezkero egin dauan atzerakada ez dala makala izan. Etxat berealako baten aaztuko, zortzi urte ortxe-ortxe izango dira, Bizkai'ko Lemoa errian nengoala, an neure begiz ikusikoa. Ez eustan gero edozelango biotzikara emon! Bertako abade batek liburutxu bat ekarri eustan. Euskarazko dotriña zan eta 1886' garren urtian, oker ezpanendi, Llodio'ko abade nagusiaren ardurapian argitaratua izan zan, liburuak azalean iñoanez. Yoan gaur Laudio'ra ta begiratu euskeraren lorratzik aurkituten dozunentz.
Ni-neu be arabarra nazanez, aspalditxo neukan nire probintzi onetan euskera zelan ete yoakun yakiteko gogo bizi bat. Gurari au botetako asmoz aren maga gaur egiten dabien erri guztiak ziatz-ziatz aztertu nai neukeazan, Billarreal eta inguruko erritxoak, batez be.
Gorbela ostera, Baranbio'ra ta abar, yoan-etorri bat egiteketan nago egon, Araba'ko baztar onetan euskera zerbait egiten dala badakit-eta. Erabagi au garatuta ikusteko une egokirik, baiña, ez dot oraiñ arte izan. Gaurkoz, beraz, Billarreal ea onen albo erriai dagokiezen barriak emongo dautzudaz, zertxobait ezpada be.
Billarreal' dik eguzkia sartzen aldera, lau-bost bat kilometrora, Elosua izeneko erritxoa dago. Muño baten gaiñian dotore ta baketsu agertutzen yatzu, abegi txeratsu ta maitekor bat edozeiñi egiteko eran. Billarreal'ko urtegi aundia izenaz ezaututen dogun urbatuko urak, barren aldiak extikiro miaztuz, oñetaraño yatorkioz.
Araxe yoan ninizan lenengo. Ezagunik enebalako, artian ezpainintzan bein be leku aretan izan, bertaratu nintzanekoxe, urren neunhan atian dei egin neban. Gizon urtetsu ta lodikote bat laster etorri be atera. Nire lenengo berberak, yakina, euskeraz zuzendu neuntsozan. Baita berak be bardin erantzun, poz-eztitan ixten ninduala.
–Zer? Elosu'n bizi ta euskeraz badakizu, ala?
–Nik bai beintzat.
–Etzara, baiña, yayotzez emengoa izango.
–Bai, bai, ni ementxe yayo nintzan eta ementxe bizi izan naz beti.
Alaigarri yat benetan zure erantzuna. Etorri be, inguru oneitan euskera zelan ete dagoan yakiten etorri naz.
–Euskera, euskera! Txarto yoaku, txarto baiño txarrago
–Emongo zeunskit, mesedez, zure izena?
–Bai poxik be, Agapito Biteri dozuz nire izen-apellidoak.
–Zenbat famili zagoze Elosu'n ?
–Guztiz 22 gara orain, urtegi au egin ebenian, or beko etxe batzuk urak artu ebazan-eta.
–Bitoria'tik zenbat kilometro dagoz?
–Kamiñoz ogetabi. Zuzenian amalau-edo egon leitekez.
–Ta euskaldunak zenbat?
–Bertan yayotakoetatik neu bakarrik. Gañetikoak ill egin ziran ta neuk be laster yoan bearko, larogei urte bizkarrian dedaz-eta. Beste euskaldun bi be badira, baiña oneik kanpotik etorriak dira.
Zure ume aroan danak euskeraz egingo eben, ezta?
–Ni txikia nintzantan, euskera bosterik ez genkin. Ez bakarrik Elosu, gaiñera Zestafe, Ollerias, Nafarrate, Urrunaga ta Billarreal euskaldan uts-utsak zenduzan. Urbiña'n gutxiago egiten zan orduan be.
–Ta orain?
–Orain Zestafe'n banaka batzuk badagoz; Nafarrate'n iru etxe gelditu ziran gerratian, beste guztiak erre egin ziralako, ta irurak dira euskaldunak; Ollerias'en bat edo bi izan leitekez.
–Ta Urrugana'n?
–Inguruan dagoan erririk euskaldunena Urrugana dozu. Ogei famili bizi dira gaur. Nagusiak ondo dakie euskeraz eta euren artian ala egiten dabie. Gaztiak ez, baiña; yakin be eztakie-ta.
–Urbiña'n ba ete dago euskaldunik ?
–Bertan yayo ziranetatik hi bakarrik dagoz gaur: gizakume bat eta andrakume bat. Biak larogeitalauna urte daukiez.
–Zestafe'ra yoan ete naiteke kamiñoz?
–Erri ori antxe golan daukazu. Kamiñea bestaldetik dago, baiña izerperia ezpaziña, mendiz be laster ziñake an.
–Ta euskera biztuten eta indartuten ez da sekula iñor alegindu ?
–Bai, gerra aurretik abade bat egon zan Nafarrate'n. Gipuzkoarra zan bera, ta izena D. Txomin Jaka-kortajarena. Abade yaun onek makiña bat biar egin eban umetxoai euskera erakusten. Gero, badakizu, gerria etorri yakun, bai? ta kitto.
–Billarreal'go barririk eztozu yakingo, ezta?
–Billarreal'en asko ezaututen dodaz euskaldun garbiak, aiña danak urtietan aurrera doiazazak. Lengo egun baten egon nintzan, egon be, ganza onetaz ango abade dan D. Roke'gaz berbetan. Abade onek esan eustanez, euskaldun eta erdeldun familiak erdiz-erdi ei dagoz. Orduantxe bertzan, neure aurrian, berrogetamarretik gora kontau ebazan gurasoak beintzat euskeraz dakien etxiak.
–Ta gaztien artian?
–Gaitien artian txarto yoatzu oso. Kalian erdera besterik ez da entzuten. Euskaldunak baztertuta, kikilduta lez dozuz.
–Eskerrik asko, Agapito yauna, esan daustazuzan gauza guztiagaitik. Ta euskerazko kantarik ez dakizu?, dirautsat azkenez agurear.
–Yakin, len-len banekizan, bai; orain, zaarra naz-eta, aaztu egin dakidaz. "Euskaldun yayo nintzam" kantia askotan kantau izan dot. Entzutia daukadanez, kanta eder ori Otxandio'ko santugiñarena izan zan (oonelan eritxoen yayoterri ta inguruan Arrese ta Beitia olerkari aundiari). Ta agure zarkoteak eta biok batera kantau genduan:
Euskaldun yayo nintzan
euskalduna azi,
euskera uisik amak
eustan irakatsi;
euskera malte-maite
zabiltz nigaz beti
euskera ill ezkero
ez dot gura bizi.
Alkar agurtu genduanian, matratlletatik bera negar malko mardulak eriozan Agapito yatorrari. Gero altaturiko beste errietara be, Zestafe kendu ezkero, ikustaldi labur bat egiteko astia izan neban. Agapito Biteri yaunak emondago barrietatik kanpora, baiña, zuretzat yakingarri litzakenik, beste ezer eneban aurkitu.
AGIRREGABIRIAK
Agapito Biteri, Elosua'ko euskaldun zintzoa
12

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazBITERI1
EgileezAGIRREGABI1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude