"Ziur naiz jendeak, arazoak besteek konpontzea nahi duela"

Lasarte-Oriako alkatea den Ana Urtsuegiari elkarrizketa.

Ana Urtsuegia, Lasarte-Oriako alkate PSOEren izenean
"Ziur naiz jendeak, arazoak besteek konpontzea nahi duela"
ARGIA. Nolakoa izan da herriaren parte hartzea?
A. URTSUEGIA. Eskasa, zoritxarrez. Tristea bada ere, ni ziur naiz jendeak, dituen arazoak besteek kanpontzea nahi duela.
A. Garrantzi handia eman nahi izan diozue ingurugiroari. 5.000tik gora arbol landatu duzue, paseorako parkeak egokitu dituzue... Baina zertan geratu da Orai ibaiaren arazoa?
A.U. Ibaiaren biderapen proiektua bukatuta dago, eta MOPUk (Hirigintza eta Lan Publikoetako Ministaritza) aurrekontuetan barneratua du. Nik uste dut lanei aurki ekingo zaiela. Besteak beste, Hipodromoko zubia bota eta berria eraikitzea da asmoa. Uholdeei begira, arriskutsua da zubi hori. Dena den, ibaiaren bideratzea ez da nahikoa. Ibaia errekuperatu egin behar dugu, baina erabat. Kolektoreak, depuradorak... direnak eta ez direnak jari behar dira martxan horretarako. Baina Foru Aldundiaren eta MOPUren konpetentzia da errekuperazio integral hori.
A. Ijito eta portugesekin makina bat arazo izan omen da...
A.U. Esan beharra dago Usurbil eta Donostiako herri dermioen konpetentzia dela, ez dezakegula horren aurrean ezer esan. Hala ere, asko samurtu da arazoa. Lapurretei dagokienez asko jaitsi da kopurua, eta honekin ez dut esan nahi ijitoak bakarrik direnik lapurrak. Gaur egun pertsonen kontrola hobea da. Eta Ertzaitzak ere seguritate handia eman dio herritarrari.
A. Legealdi honen balantze orokorraz zer esango zenuke?
A.U. Ez zait triunfalista izatea gustatzen... Alderdiak, duela lau urte esandakoa aurrera eraman du, eta baita askoz gehiago ere. Nik bakarrik dakit lan asko egin dudala, eta emaitzekin oso pozik nagoela. Asko aldatu dugu herri hau. Arrazional eta zintzo izan behar da udala epaitzeko garaian, eta egina dagoena eta begi bistan dagoena ez dezake inork alda.
A. Zein izan da, alkatearentzat gauzarik txarrena?
A.U. San Pedroko festetan herritar batzuren jokaera biolentoa. Harrika hasita, ez bait dute Ana Urtsuegia jipoitzen, herritarren instituzioa baizik. Udaletxearen aurka harriak zein boteilak botatzen dituena herritar guztien aurka ari da. Jende horri ez diot jaramonik egiten, eta ez naute beldurtuko. Errespetatzen ditut herritarrak direlako.
A. Herriko PSE-PSOEk arazoak omen ditu...
A.U. Alderdi guztietan daude eritzi diferenteak. Arazoren bat beti dago baina ez dira inondik ere handiak izaten. Nik dakidanez, behintzat.
Garbiñe Ubeda
11

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazURTSUEGIA1
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude