«Erakundeetako emakume eta gainontzekoen , arteko inkomunikazioa gainditu behar da»

Olatz Egiguren, Egizan emakumeen erakundeto partaidea:
«Erakundeetako emakume eta gainontzekoen , arteko inkomunikazioa gainditu behar da»
Ospatu berri duen kongresuan, emakumearen egoeraren azterketa abiapuntutzat hartuta, aurrerantzean lan metodologiaren nondik norakoak finkatu ditu Egizan-ek. Mugimendu feministak emakume gehiengoarengana heltzea ez duela lortu aitortu du. Lekuan lekuko arazoei heltzea joko du erakunde honek, Olatz Egiguren gazte santutxuarrak adierazi duenez.
ARGIA. Zein izan da Egizan-ek ospatu berri duen kongresuaren helburua?
OLATZ EGIGUREN. Emakumearen egoerari buruzko azterketa egin dugu. Organizatiboki zein modutan dagoen eta dituen beharrak zehazten saiatu gara. Azterketaren emaitzetan ikusitakoaren arabera, Egizan-ek nola lan egin behar duen finkatu nahi izan dugu.
A. Zein da emakumearen errealitatea?
O.E. Organizatzeko arrazoi eta forma oso desberdinak ditugu emakumeok. Taldeen edukiak eta helburuak ere oso diferenteak dira. Batzuk lokal mailan bakarrik organizatzen dira, beste batzuk alderdi politikoren baten babesean, eta beste batzuk politikarekin ez dute zer ikusirik. Hainbat emakumek helburu partzial batek bultzatuta jotzen du biltzera, ezkondu gabeko amak esate baterako. Beste hainbat, emakumeen askapenak orokorrean kezkatzen dituelako... Baina forma batean zein bestean, helburu bat zein beste bat lortzeko, erakundeetako emakume eta gainontzekoen arteko inkomunikazioa gainditu behar da. Mugimendu feministak ez du emakume gehiengoarengana heltzen asmatu. Oso oinarrizko erreibindikazioen aurrean sailik biltzen dira.
A. Zergatik ez da erakundetzen gehiengoa?
O.E. Taldeek, orobar, emakumeen askapena izan dute helburutzat. Ez gara arazo edo behar konkretuetara iritsi. Ez diogu lekuan lekuko arazoari heldu. Oso kontutan hartzekoa da ere instituzioen lana. Madrilgo Emakumearen Institutua dela, Emakunde dela, udaletan emakume zerbitzua dela, instituzioek lana egina dagoela zabaldu dute, eta egiteke daudenak eurek egin ditzaketela txukunen. Emakume gehienak etxeko andreak izanik, eta etxean gehien irratia eta telebista sartzen direla jakinda, instituzioek askoz ere errazago dute hori sinestaraztea, beraien esku dagoen momentutik kaleko borroka ez dela beharrezkoa eta zentzua galdua duela pentsa araztea. Kalean, leku guztietan egon behar dugu ikus gaitzaten lortu behar dugu.
A. Emakume gehiengoak, ordea, errespetoa dio kaleari. Salaketak eta erreibindikazioak kalean egin nahiak ez al dio mugimenduari oztoporik jartzen?
O.E. Etxekoandreari kalea arrotza zaio. Ohitura hori aldatzea, emakumeak kalera daitezen bultzatzea oso zaila da. Nahikoa zaila da. bestela ere, emakume horiengana heltzea. Konturatu behar dute dituzten arazoak ez direla pertsonalak, emakume asko dagoela egoera berean. Gure esku dago kontzientziatze lan hori.
A. Zer bide ikusten ditu Egizan-ek emakume horiek kontzientziatzeko?
O.E. Herri mailan egin behar dugu lan batez ere. Herria da markorik hurbilena horretarako. Herrietako talde bakoitzak lekuan lekuko egoeraren azterketa egin beharko du. Behar konkretuak ikusita ildo espezifikoak planteatu beharko dira herri bakoitzean.
A. Herri horietan Egizanez gain beste talde feministarik egongo balitz?
O.E. Borroka honetan erakunde bakoitzaren esklusibitatea ezabatu egin behar da. Guk, posible dugun neurrian, dakiguna eskainiko dugu, eta gainontzeko taldeek beste horrenbeste egitea nahi dugu. Erakunde bakoitza aberasteko bide polita dela eritzi diogu. Egon litezkeen sentsibilitzate desberdinak bultzatu eta aprobetxatu behar ditugu.
A. Aipatu duzuen insitituzioen ofentsibari nola egingo diezue aurre?
O. E. Instituzioen erasoa informazioa kontrastatuz gainditu beharko dugu; arrazoia eta argumentuak zuzen erabilita, estali nahi dutena plazaratuta.
A. Zein eratako arazoak izan dituzue orain arte gainontzeko erakunde edo talde feministekin? Emakume Asanbladarekin esate baterako?
O.E. Arazo konkretuak baino, dinamika problema izan dugu. Guk ez dugu hainbesteko lana egin lokal mailan. Emakumeon egoera orokorrean aztertzen ari izan gara gehienbat. Nazional mailako ikuspegiaren arabera burutu ditugu gure kanpainak.
Gure lana lokal mailan zentratu ez den heinean ez dugu kontaktu zuzenik izan. Emakumeen asanbladekin dugu parekotasunik handiena, antzeko dinamika izan dutelako. Ados jarri garen neurrian elkarrekin lan egin dugu, baina hori orain lokal mailan lortu behar dugu. Mundu zail honetan indarrak biltzen ez baditugu alperrik ari gara. Honek ez du esan nahi gure planteamentu ideologikoak alde batera utzi behar ditugunik.
A. Nola uztartzen da KAS barruan emakumeen mugimendua?
O. E. KAS arazo sektorial asko biltzen dituen erakundea da. KASeko erakunde sektorial bakoitzak bere lan arlo espezifikoa dauka, eta bakoitza autonomoa da. KASeko partaide gara denok helburu estrategiko berberak ditugulako. Honek uztartzen gaitu.
A. Ez dituzue gizonezkoak onartzen Egizan-en, baina argi duzue gizartea aldatu behar dela eta gizonezkoen inplitaziorik gabe ezinezkoa dela. Noren arduralitzatete gizonezkoak kontzientziatzea?
A. Guk borrokaren dinamizadore izan behar dugu, gu bait gara egoera horretan gaudenak. Guk izan behar dugu borroba honen protagonistak. Planteatzen ditugun mobilizazioetan eta ekitaldietan gizonezkoen inplitazioa gero eta handingoa izan dadin nahi dugu. Emakumeon askapena ez da etorriko emakumeak bakarrik kontziente izanda. Gizarte osoa kontzientziatu behar da. Gizarteari orokorrean zuzendutako taldeek egin beharko dute lan hori, HBk egin lezake esate baerako.
Garbiñe Ubeda
8-9


GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaTaldeakEgizan
GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBiltzarrak
PertsonaiazEGIGUREN4
EgileezUBEDA1Gizartea

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude